Liburutegiaz
HABE Liburutegia biblioteka espezializatu eta publikoa da, eta eleaniztasuna du ardatz nagusi.
• Liburutegiko atalak: 1. HA - Hizkuntzalaritza Aplikatua.
Hizkuntzen alde didaktikoak, soziologikoak, psikologikoak eta hezkuntzari buruzkoak jorratzen dituzten dokumentuak biltzen ditugu atal honetan, sakon eta zehatz. Gainera, euskararen didaktika eta Euskal Herriko hizkuntzen alde soziologiko, psikologiko eta hezkuntzazkoen inguruko artikuluen analitikak ere jorratzen ditugu.
Sei azpi-atal nagusitan banatua dago:
- B Bigarren hizkuntzen didaktika - C Psikolinguistika - D Hizkuntza eta eskola - E Ama-hizkuntzaren didaktika - F Hizkuntzalaritza 2. EB - Euskal Biblioteka
Euskaraz dauden dokumentuak biltzen dira bertan: literatura (eleberriak, ipuinak, antzerkia, olerkia, bertsolaritza...), gizarte-zientziak, natur zientziak, zientzia aplikatuak, artea, geografia, historia... Euskaraz dagoen liburutegi orokor baten funtzioa betetzen du atal honek.
3. MD - Material Didaktikoa
Atal honetan, hizkuntza ugari ikasi edo irakasteko materialak aurki daitezke. Hona hizkuntza nagusiak: euskara (baq), ingelesa (eng), frantsesa (fre), gaztelania (spa), alemana (ger), katalana (cat). Horiez gain, beste 70en bat hizkuntza ikasteko materialak ere aurki daitezke: txinera, arabiera, errusiera, poloniera, italiera, hungariera, bulgariera, hindi, swahili... eta beste asko.
• Lankidetza-hitzarmenak
HABE Liburutegia lankidetzan aritzen da bere espezializazio-eremua jorratzen duten erakunde eta ikerketa-talderekin. Azken urteotan indartu den lan-ildoa da hau, eta bere helburua da Liburutegiaren zerbitzuak erakunde eta ikerketa-talde hauei eskaintzea, beren beharretara egokituz eta on lineko zerbitzuak eskainiz.
Bide honetatik, HABEk bost lankidetza-hitzarmen ditu sinatuak beste hainbeste erakunde eta ikerketa-talderekin, erakundeok HABE Liburutegiaren zerbitzuak balia ditzaten.
- Euskaltzaindia, Euskararen Historia Soziala jorratzen duen Etxeberri Egitasmoa dela eta. - Baionako Iker ikerketa-zentroa. - Asmoz Fundazioa, HIZNET – Hizkuntza Plangintzako graduondokoa dela eta.
|