canciones
Imprimir
  • Music Author: Anje Dualde
  • Lyrics author: Xalbador
  • Type: Love, Sentimentalist
  • Keywords: anje, duhalde, xalbador, abandonatu, euskaldun, heriotza, kanta, ama, euskal, hil, seme-alaba, herria, abesti
  • Comments: 0

Ama Euskal Herria

Delikatua baitut egungo suieta
hasi aintzin egin dut zonbait gogoeta
gure arteko asko ele entzun eta,
euskaldun agertzea ez baita josteta.

Badakit askoz ere nukela hobea
nehoni ez agertu ene dolorea
odolaren mintzoa eduki gordea
nahiko nuke baina ezin dut ordea.

Ama Euskal Herriaz naiz nahigabetua
uztera doalako betiko mundua
bere seme alabez abandonatua
nork barka dezake gure bekatua.

Lehen sartu zitzauzun ezpata zorrotza
zure etxe nagusi jartzean arrotza
halere ez zitzaizun gelditu bihotza
etxekoen eskutik duzu heriotza.

Zure lekua hartu zuen andereak
gurekin behar ditu pairatu bereak
amaizunarendako ez daizke hobeak
ama ukatu duten haur dohakabeak.

Ama Euskal Herriaz naiz...

Baditaike seme hok noizbait oroitzea
Ama, zu ganik izan dugula sortzea
guhaurek bilaturik zure ehortzea
jasan beharra dugu gastigu dorpea.

Hilobi hontan noizbait norbait balabila
zure izaitearen herrestoen bila
lurpetik entzunen du deiadar bipila:
Hemen dago ama bat bere haurrek hila!

Ama Euskal Herriaz...

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Ferdinand Aire, Xalbador

    C1

    Text Irakurriaren ulermena
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Ferdinand Aire, Xalbador

    Ferdinand Aire, Xalbador (Urepele, Nafarroa Beherea, 1920ko ekainaren 19a - 1976ko azaroaren 7a), Urepelen jaiotako bertsolari eta artzaina, "Xalbadorrenea" baserrian jaio zen eta sortetxeak eman zizkion, bere esanetan, "izana eta izena". ...[+]

    Personage - Jun 19, 2013 - 7525 Visits
  • Jo Maris musikariaren euskal partitura fondoa

    Jo Maris musikariaren euskal partitura fondoa

    Euskal kultur erakundeak kudeatzen duen www.eke.org atariaren bitartez Jo Maris konpositoreak eta musikariak bere bizian egokitu eta sortu euskal kanturen hainbat partitura uzten ditu jendeen esku. MIDI fitxategi batek musika nota bakoitzari buruzko ezaugarriak biltzen ditu (iraupena, bolumena, ...). MIDI fitxategi bat musika partizio baten errepresentazio numeriko bat da. Balia daiteke Ordenagailuz Lagundutako Musika arloko tresna berezi batzuk baliatuz (partitura-editoreak...) PDF eta MIDI formatuko partizioak Sibelius © izeneko aplikazio komertzialarekin sortuak izan dira. Egileak publikoaren esku uzten ditu, baina Sibelius © aplikazioarekin baizik ezin dira ireki.   ...[+]

    Services and resources - Jan 29, 2013

  • badok.info

    badok.info

    Euskal kantagintzari eskainitako webgunea. ...[+]

    Services and resources - Dec 11, 2012
  • Show audio articles

    Show audio articles