canciones
Imprimir
  • Music Author: Oskorri
  • Lyrics author: Mikel Zarate
  • Type: Sentimentalist
  • Keywords: aita-semeak, euska, mikel, zarate, errua, oskorri, aberria, utzikeria, etorkizuna, taberna, herria
  • Comments: 0

Aita-semeak


Aita-semeak  tabernan daude,
Ama-alabak jokoan. (bis)

1. Berriz ikusi beharko dugu
behi gizena auzoan,
berriro ere ez da faltako
trapu zaharrik kakoan.
Aita-semeak  tabernan daude,
ama alabak jokoan. (bis)

2. Eta lapurrek ohostu dute
guk gendukana etxean,
eta gu gaude erdi biluzik
beti inoren menpean.
Aita-semeak  tabernan daude,
Ama-alabak jokoan. (bis)

3. Hondamendia gertatu zaigu
gure etxean horrela,
guztiok bizi nahi dugu baina
nola biziko bestela?
Aita-semeak  tabernan daude,
Ama-alabak jokoan. (bis)

4. Geurea dugu erru guztia,
geurea dugu osoan,
ez inori ba errua bota
Euskal Herria hiltzean.
Aita-semeak  tabernan daude,
Ama-alabak jokoan. (bis)

5. Baina gaztea naiz eta daukat
etorkizuna eskuan,
ez zaigu hilko Euskal Herria
ni bizi naizen artean.
Aita-semeak  tabernan daude,
Ama-alabak jokoan. (bis)

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Jo Maris musikariaren euskal partitura fondoa

    Jo Maris musikariaren euskal partitura fondoa

    Euskal kultur erakundeak kudeatzen duen www.eke.org atariaren bitartez Jo Maris konpositoreak eta musikariak bere bizian egokitu eta sortu euskal kanturen hainbat partitura uzten ditu jendeen esku. MIDI fitxategi batek musika nota bakoitzari buruzko ezaugarriak biltzen ditu (iraupena, bolumena, ...). MIDI fitxategi bat musika partizio baten errepresentazio numeriko bat da. Balia daiteke Ordenagailuz Lagundutako Musika arloko tresna berezi batzuk baliatuz (partitura-editoreak...) PDF eta MIDI formatuko partizioak Sibelius © izeneko aplikazio komertzialarekin sortuak izan dira. Egileak publikoaren esku uzten ditu, baina Sibelius © aplikazioarekin baizik ezin dira ireki.   ...[+]

    Services and resources - Jan 29, 2013
  • badok.info

    badok.info

    Euskal kantagintzari eskainitako webgunea. ...[+]

    Services and resources - Dec 11, 2012
  • Show audio articles

    Show audio articles