canciones
Imprimir
  • Music Author: Txomin Artola
  • Lyrics author: Joserra Gartzia
  • Type: Sentimentalist
  • Keywords: joserra, gartzia, altzairu, aberria, artola, txomin, epel, burdin, su, kanta, muga, bero, euskara, abesti
  • Comments: 0

Aberriaren mugak


Nire aberria lurra bezain za(ha)rra da
baina ez da lurra bakarrik
haizeak bezala inguratzen nau eta
lotzen askatzen nauelarik.

Nire aberria suaren antzekoa da
beti bera berria beti
epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean
ta erretzen ere badaki.

Aberriaren mugak, euskararenak
gure baitan daude gehienak
euskara zabalduaz lau haizetara
zabalago egiten gara.

Nire aberria harrizko herria da
hitzezkoa eta hitzekoa
altzairuzko txakolin ardo zurezkoa
eta hondar anonimoa.

Nire aberria burdin bihurria da
oroimenean arindua
itsas-laminen baten herdoilezko kantu
etorkizunez fosildua.

Aberriaren mugak, euskararenak
gure baitan daude gehienak
euskara zabalduaz lau haizetara
zabalago egiten gara.

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Euskararen eguna ospatzeko: The Sparteens taldearen Bagare

    B1

    Audio Listening
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Euskararen eguna ospatzeko: The Sparteens taldearen Bagare

    1976. urteko "Zaurietatik dario" diskoan entzun ahal izan zen lehen aldiz "Bagare" kantua, Gontzal Mendibil eta Xeberriren eskutik. Geroztik, bertsio asko egin dira, baina guk, Euskararen Eguna ospatzeko, The Sparteens taldearena aukeratu dugu. ...[+]

    Docutec - Dec 3, 2014 - 4038 Visits
  • Jo Maris musikariaren euskal partitura fondoa

    Jo Maris musikariaren euskal partitura fondoa

    Euskal kultur erakundeak kudeatzen duen www.eke.org atariaren bitartez Jo Maris konpositoreak eta musikariak bere bizian egokitu eta sortu euskal kanturen hainbat partitura uzten ditu jendeen esku. MIDI fitxategi batek musika nota bakoitzari buruzko ezaugarriak biltzen ditu (iraupena, bolumena, ...). MIDI fitxategi bat musika partizio baten errepresentazio numeriko bat da. Balia daiteke Ordenagailuz Lagundutako Musika arloko tresna berezi batzuk baliatuz (partitura-editoreak...) PDF eta MIDI formatuko partizioak Sibelius © izeneko aplikazio komertzialarekin sortuak izan dira. Egileak publikoaren esku uzten ditu, baina Sibelius © aplikazioarekin baizik ezin dira ireki.   ...[+]

    Services and resources - Jan 29, 2013
  • badok.info

    badok.info

    Euskal kantagintzari eskainitako webgunea. ...[+]

    Services and resources - Dec 11, 2012
  • Show audio articles

    Show audio articles