canciones
Imprimir
  • Music Author: Herrikoia
  • Lyrics author: Herrikoia
  • Type: Important dates
  • Keywords: estalpea, belen, abendu, herrikoi, kanta, maria, gabonak, abesti
  • Comments: 0

Abenduko hilaren

1
Abenduko hilaren
hogeita lauean
Jesus gure jabea
jaio da gauean.
Gu ipintzeagatik
izate hobean,
bihotzak zuzenduta
zerura bidean.

2
Jaungoikoa estalpe
zokoan jaiotzen,
astoa ta idia
arnasaz berotzen.
Zeru lurren jabea
zaigu lurreratzen,
gu guziongatikan
honela humiltzen.

3
Jaungoikoa mundura
gizon eginikan,
horra nola jaio dan
Mariagandikan.
Batere galdu gabe
garbitasunikan,
beste ama bat ez da
horrelakorikan.

4
Amari Jose eman
zitzaion senartzat,
Jesusek izan zitzan
biak gurasotzat.
Hemen bizi geranak
hartu behar ontzat,
mesede haundirako
dira guziontzat.

5
Nork pentsatu zezakeen
Jesus haur apala
gizona salbatzera
etorriko zela?
Bizi gaitezen bera
maitatutzen dala,
gu zeru ederrera
eraman gaitzala.

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Jo Maris musikariaren euskal partitura fondoa

    Jo Maris musikariaren euskal partitura fondoa

    Euskal kultur erakundeak kudeatzen duen www.eke.org atariaren bitartez Jo Maris konpositoreak eta musikariak bere bizian egokitu eta sortu euskal kanturen hainbat partitura uzten ditu jendeen esku. MIDI fitxategi batek musika nota bakoitzari buruzko ezaugarriak biltzen ditu (iraupena, bolumena, ...). MIDI fitxategi bat musika partizio baten errepresentazio numeriko bat da. Balia daiteke Ordenagailuz Lagundutako Musika arloko tresna berezi batzuk baliatuz (partitura-editoreak...) PDF eta MIDI formatuko partizioak Sibelius © izeneko aplikazio komertzialarekin sortuak izan dira. Egileak publikoaren esku uzten ditu, baina Sibelius © aplikazioarekin baizik ezin dira ireki.   ...[+]

    Services and resources - Jan 29, 2013
  • badok.info

    badok.info

    Euskal kantagintzari eskainitako webgunea. ...[+]

    Services and resources - Dec 11, 2012
  • Show audio articles

    Show audio articles