Learn playing / Radio Dramas

Imprimir
estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris
  • Keywords: hotzikara, ikara, istorio, ipuina, beldurra

          Hotzikarak


    Chapters
    • Anbulantzia bat elurretan

      Related audio
      Description

      Egilea:           Harkaitz Cano.
      Musika:         Jean Louis Argus.

      Zuzendaria
      :    Olatz Beobide.
      Aktoreak:
      Ritxi:             Jose Kruz Gurrutxaga.
      Amaia:          Teresa Andonegi.
      Umea:           Nekane Sarobe.
      Mamua:         Felipe Barandiaran.
      Kamileroa:     Aitor Gabilondo.
      Aita:              Joxe Felipe Auzmendi.
      Ama:             Marian Galarraga.


      Ritxi: Uste baino beranduago helduko gara.
      Amaia: Zu zinen amari bisita egin nahi zeniona.
      Ritxi: Eta gaizki ez?, zer gutxiago! Sartu-atera bat besterik ez dut egin. Begira, begira gainera nola ari duen elurra.
      Amaia: Laster kateak jarri beharko ditugu, bai.
      Ritxi: Zergatik ez duzu musika hau kentzen? Buruko mina ematen dit.
      Amaia:  Ez dut sekula ulertu zergatik diezun Gabonei horrelako ezinikusia, motel.
      Ritxi:  Zer, zer nahi duzu egitea, ez bazaizkit gustatzen ez zaizkit gustatzen. Bale?
      Amaia: Bale, bale, bale. Gidatu, eta gainera kopilotuaren gustua egin behar! Ea zerbait badagoen hemen!
      Ritxi:  Eh, Amaia, kontuz!
      Amaia: Ai, ai!
      Ritxi: Gutxigatik!
      Amaia: Baina nora zihoan anbulantzia hori?
      Ritxi: Auskalo, auskalo.
      Amaia: Bazen garaia!
      Ritxi: Badakizu, anbulantzia alu hori ahaztu ezinik nabil oraindik, uf!
      Amaia: Sua pizteko egurraren bila noa, e?
      Ritxi: Joan zen urtean asko sobratu zen, sotoan egongo da zerbait. Aaaah, azkenik egun-pare bat zibilizaziotik kanpo: telefonorik ez, faxik ez, telebistarik ez. Ja, ja! Hau da hau mauka!... Nor da?... Baina, baina nor zara zu?
      Mamua: Ez nauzu ezagutzen?
      Ritxi: Ez!
      Mamua: Iraganeko Gabonetako Izpiritua naiz, Rikardo.
      Ritxi:   Ah, Amaiaren laguna zara. Ja, ze broma-klase da hau? Amaia, Amaia, non zaude? Igo gora. Zure laguna heldu da.
      Mamua: Lasai, Rikardo. Amaia ongi dago dagoen lekuan egurraren bila. A ze sustoa lehen anbulantziarekin, eh? Ia zuenak egin du.
      Ritxi: Nnnn... nola dakizu zuk hori?
      Mamua: Nik guztia dakit Rikardo.
      Ritxi: Urteak dira horrela deitzen ez didatela.  
      Mamua: Baina zure aitak horrela esaten zizun beti, oraindik ere bai.
      Ritxi:  Oso estua da gure aita, gauza guztietan.
      Mumua: Bai, baita opariak ematen zizkizunean ere: zure arreba txikiarentzat izaten ziren beti jostailuak, eta zuretzat...
      Ritxi: Eh, eh, eh... mesedez! Honek ez dauka inolako graziarik!
      Mamua: Zatoz nirekin!
      Ritxi: Baina zer da hau? Nire ama da!
      Mamua: Mila bederatziehun eta laurogeigarren urtean gaude.
      Ritxi: Ama, ama!
      Mamua: Ez alferrik ahalegindu. Ezin zaitu ikusi.
      Ama: Egongo al zara behingoz geldirik? Esan dizut oraintxe etorriko dela aita.
      Umea: matxo, noiz irekiko ditugu opariak?
      Ama: Aita etortzen denean, aita etortzen denean! Non dago Ritxi?
      Umea: Telebista ikusten.
      Ama: saiozu ba etortzeko, afaria prestatzen lagundu behar dit.
      Ritxi:  Hemen nago ama, he... hemen nago.
      Umea: Ritxi!
      Ritxi: Hemen nago Nerea, hemen nago.
      Mamua: Esan dizut ezin dizutela entzun.
      Ritxi: Ez dut gehiago ikusi nahi; mesedez, goazen hemendik!
      Mamua: Zaude, orain dator zure aita.
      Umea: Aitatxo, Olentzero aspaldi etorri da, opariak ireki behar ditugu.
      Aita: Oraintxe bihotza, oraintxe. Kaixo, laztana!
      Ama: Kaixo.
      Aita: Non dago Rikardo?
      Ama: Telebista ikusten ari da.
      Aita: Rikardo, zatoz hona! Zenbat aldiz esan behar dizut ez dudala egun osoa telebistaren aurrean pasatzerik nahi?! Garuna lehortuko zaizu!
      Ritxi: Ni, Jainkoarren! Ni naiz eta. Goazen hemendik, ez dut gehiago ikusi nahi.
      Mamua:  Zaude pixka bat!
      Umea: Anbulantzia bat, ze polita... io,io,io...
      Ritxi: Ezin dut gehiago hau ikusi, eraman nazazu hemendik, mesedez! Mamua: Nahikoa da bai, zatoz!
      Ritxi:  Beti berarentzat izaten ziren nik nahi nituen opariak. Ez dakizu zer den hori.
      Mamua: Bai, badakit.
      Ritxi: Ez, ez dakizu. Badakizu urte hartan zer oparitu zidaten niri?
      Mamua: Bai, badakit.
      Ritxi: Erronbodun galtzerdiak eta eskolarako arkatzak.
      Mamua: Zu zaharragoa zinen.
      Ritxi: Bai, baina arreba jaio zenetik nire haurtzaroa infernu bat izan zen, dena helduek bezala egin behar nuen, eta hamar urte besterik ez nituen, joder!
      Mamua: Benetan merezi izan zuela uste duzu egin zenuena egiteak? Esan nahi dut...
      Ritxi: Nik ez nuen nahita egin, nik ez nuen nahita egin!
      Mamua: Istripu bat izan zela esan nahi duzu?
      Ritxi: Dudan jartzen duzu? Nik Nerea maite nuen, Nerea maite nuen.
      Ritxi: Jauna, jauna... non demontre?
      Amaia: Ah, egur hau heze-hezea dago, ez dakit balioko duen.
      Ritxi: Nola?
      Amaia:Norekin ari zinen hizketan Rikardo? Telefonorik ez zenuela ekarri behar esan zenidan, eh?
      Ritxi: Nola deitu didazu?
      Amaia: Nola deituko nizun ba, beti bezala, Ritxi.
      Ritxi: Ez. Ez. Rikardo deitu didazu.
      Amaia:Bai zera!
      Ritxi: Baietz, ziur nago.
      Amaia: Tira, agian bai, ez dakit, deskuidatu egingo nintzen.
      Ritxi: Zatoz Amaia, zerbait kontatu nahi dizut.
      Amaia: Zure arreba hil zenuen?
      Ritxi: Zorte txar kontua izan zen, istripu bat.
      Amaia: Jostailuzko anbulantzia bategatik zure arreba hil zenuen? Ezin dut sinetsi.
      Ritxi: Esan dizut ez zela hori bakarrik izan. Istripu bat izan zen. Gainera, bera jaio zenetik ni ez nintzen existitu ere egiten nire gurasoentzat.
      Amaia: Zure burua justifikatzen ari zara, munstro bat zara, Rikardo!
      Ritxi: Esan dizut istripu bat izan zela, joder!
      Ikusten? Gainera berriro ere Rikardo deitu didazu.
      Amaia: Bere jostailu bat edukitzeagatik zure arreba hil zenuen.
      Ritxi: Ezetz ba! Gainera, batere jostailurik gabe geratu nintzen. Gurasoek Nerea bere jostailuekin lurperatzea erabaki zuten. Eta horien artean anbulantzia. Badakizu? Nire argazki bat sartu nuen anbulantzian nire oroitzapen bat izan zezan. Gurasoei ez nien ezer esan, noski!
      Amaia:    Burutik zaude Rikardo, beldurra ematen didazu. Banoa. Ezin dut zure ondoan minutu bat ere gehiago segi.
      Ritxi: Amaia! Amaia! Nora zoaz? Egia esan dizut! Horrela eskertzen al... ?... Ah, ulertuko zenuela uste nuen. Kaka zaharra!
      Mamua: Ondo egin duzu Rikardo, egia esatea da beti onena, zure kontzientzia askoz lasaiago egongo da egin behar duzun bidaia honetan.
      Ritxi: Ikusten duzu zer lortu dudan? Zergatik etorri zara hona nire bizitza konplikatzera, e? Gabonak lasai-lasai pasatzera etorri gara hona, dena ondo zihoan, zu agertu arte.
      Mamua: Dena ondo zihoala? Zure gurasoek ez lukete ba hori esango egia jakingo balute?
      Ritxi: Nire gurasoek?
      Ama: Ritxi!
      Ritxi: Kaixo, ama!
      Ama: Pasa, pasa, sartu barrura, zure aita berehala helduko da.
      Ritxi: Eh... eh... ez, ez, ez.... Sentitzen dut, baina joan beharra daukat.
      Ama: Gabon-gaua da, ez zarete afaltzera geratzen? Non dago Amaia?
      Ritxi: Hori esatera etorri naiz, Amaia gaixorik dago ohean. Egundoko gripetzarra dauka, eta bera zaintzera joan behar dut.
      Ama: Hara, bai zorte txarra!
      Ritxi: Urteberri egunean, beharbada!
      Ama: Eta Urtezaharretan?
      Ritxi: Kanpoan afalduko dugu, "kotilloi" batean, badakizu.
      Ama: Ja, kanpokoa beti hobea.
      Ritxi: Tira, ama, joan beharra daukat eh?
      Ama: Ondo da. Ondo da. Deituko dizuegu geroxeago.
      Ritxi: Ez. Ez. Ez. Ama, lasai. Deituko dizugu guk; telefonoa kenduta daukagu, badakizu, Amaiari, bestela, bulegokoek molestatu besterik ez diote egiten eta.
      Ritxi: Tira, tira. Ez da hainbesterako, gezur txiki bat izan da.
      Mamua: Ja, ja! Gezur txiki bat... Tori!
      Ritxi: Zertarako ematen didazu telefonoa?
      Mamua: Zure gurasoen zenbakia markatu dut. Esaiezu bihar bazkaritan hor izango zarela.
      Ritxi: Ba... baina... hori... hori ezinezkoa da, entzun? Eh... ah... oh... Ama? Kaixo, ama! Bai. Bai. A... Amaia? Askoz hobeto dago, bai. Goraintziak bidaltzen dizkizue... Aizu, ama, bihar... bihar hor izango garela bazkaltzen. Bai, bai. Ni ere pozten naiz.
      Tira, bai. Gabon... Bai: gabon. Ondo lo egin.
      Mamua:  Ikusten zein gutxi kostatzen den ama bat zoriontsu egitea?
      Ritxi: Tira, buka dezagun behingoz komeria hau! Orain etorkizuneko Gabonak tokatzen dira, ezta? Benga ba, goazen etorkizuneko Gabonetara. Lehenbailehen egin, eta bakea!
      Mamua: Oker zabiltza Rikardo, ez dizut etorkizuneko Gabonik erakutsiko, etorkizuneko Gabonetan zaude dagoeneko.
      Ritxi: Nola?
      Kamileroa: Marka da gero! Irteera bat egin, eta bidean beste auto bat jotzea ere...!
      Mamua: Zer moduz dago?
      Kamileroa: Gaizki. Oso gaizki.
      Aizu, lehen atera garenean ez dizut galdetu, baina zu berria zara, ezta?
      Mamua:    Berria ni? Ez. Aspaldi dedikatzen naiz honetara.
      Kamileroa: Harritzekoa da orain arte elkarrekin ez egokitu izana, ezta?
      Mamua:    Azkenean beti egokitzen gara.
      Kamileroa: Bai. Hasieran, bata jantzi gabe zeundenean, beste norbaitekin nahastu zaitut.
      Mamua:    Askori gertatzen zaie. Ez dakit zergatik inori ez zaion iruditzen medikua izan naitekeenik.
      Kamileroa: Galtzen ari gara, badoakigu joder, galtzen ari gara... Zer egingo dugu?
      Mamua: Lasai. Maite zuen jendearekin zituen zorrak kitatuta dituela uste dut.
      Kamileroa:  Baina zer ari zara esaten?
      Mamua: Gainera, beti gustatu izan zaizkio anbulantziak.
      Umea: Io-io-io... hara amatxo, begira zer dagoen anbulantziaren barruan! Ama!
      Ama: Zer da Neretxu?
      Umea: Ritxiren argazki bat da; zergatik sartu du hemen?
      Ama: Badakizu zein arraroa den zure neba! Beti gustatu izan zaizkio anbulantziak.

    • Bateri hotsak saguzarrak aztoratzen ditu

      Related audio
      Description

      Egilea:  Jasone Osoro
      Musika: Jean Louis Argus

      Zuzendaria: Olatz Beobide
      Aktoreak:
      Itziar: Idoia Sagarzazu
      Mikel: Martin Mendizabal

      Mikel:  Orduan, bai?
      Itziar: Bai.
      Mikel:  Nire kotxea hartuko dugu. Kanpoan daukat aparkatuta.
      Itziar: Uf, hau giroa!
      Mikel:  Aitatxoren lantokian babesean egongo gara.
      Itziar:  Ja, ja, ja! Ai-ta-txo-ren lantokian? Zure edadean deitu egin behar zaio aitatxo zaharrari.
      Mikel:  Tira, zoaz pikutara!
      Irratia: Zure bihotza, halaxe izango da laztantxua...
      Mikel:  zu goxo-goxo, eta ni bero-bero...
      Irratia: Gordinik nahi dut zure gorputza, gordinik ere zure bihotza,
      Itziar:  Eh, kontuz, hozka egin didazu...  A ze sustoa, ikaragarrizko beldurra diet tximistei.
      Mikel:  Hara gure amatxo ausarta. Je! Egon lasai, zuk askozaz elektrizitate gehiago sortzen duzu eta nigan, polit hori. Ummmm, aaaaah! Ze igoko al gara?
      Itziar: Igo nazazu berriro laztana!
      Mikel:  Ja, ja, ja. Tuntun hori!
      Itziar: Eta, handia al da lokala?
      Mikel:  Bai, baina makinaz betetako lantokia da, erreminta makinaz beteta.
      Itziar: Eta argia?
      Mikel:  Lasai, goazen barrura!  Gure taldeak entsegu-lokala dauka barrurako. Hango argia piztuko dugu.
      Itziar: Mikel, Mikel, zer gertatzen da? Mikel!
      Mikel:  Ezer ez. Gitarrarekin estropezu egin dut.
      Itziar: Ez da ezertxo ere ikusten. Hara! 
      Mikel:  Ikusten nola argitu den dena? 
      Itziar:  Makinak erraldoiak dira, ez dira bat-batean martxan hasiko, ezta? Tornoren bat edo... eskua bertan harrapatzeko ere... 
      Mikel:  Laztana, ekaitzei beldurra diezu, makina hauek mamuak iruditzen zaizkizu... Ahaztu al duzu zertara etorri garen nire Frankenstein txikia? Ummm, ah, ah, ah... 
      Itziar:  Kontuz hor laztana, kontuz! Belauna, belauna...
      Mikel:  Lasai, laztana "llave inglesa" izan da.
      Itziar: Aaaaah!
      Mikel:  Baina zergatik egin duzu oihu?
      Itziar:  Ez dakit. Trumoiak izutu egin nau, eta gero tximista hori! Ez dakit, leku honek sentsazio arraroa ematen dit. Eta zure eskuak hotzak daude.
      Mikel:  Goazen barrura, entsegu-lokalera, han erosoago egongo gara... Voilà! Ze, gustatzen?
      Itziar:  Horrelako toki batean sekula egon gabe nengoen. Gitarrrak, bateria... zuk zer jotzen duzu?.
      Mikel:  Bateria, baina askoz hobea naiz beste instrumentu batzuekin. Zatoz polit hori, sofan eseriko gara..
      Itziar:  Zenbat neska ekarri ote dituzu hona, "llave inglesa" tartera?Ja, ja, ja... ah, ah...
      Mikel: Ixxx, ummm, ah, ah.... Ze aho goxoa daukazun, eta zure azala, zure gerri hori... ah, ah,  ah....
      Itziar: Argia joan da.
      Mikel:  Lasai, ekaitzaren kontua. Berehala itzuliko da, ikusten? Zertan ari ginen? A! Nire mingaina zure gorputzaren palazioan irristatzen, ezta?
      Itziar: Ja, ja, ja... Ai!?
      Mikel:  Zer duzu orain?
      Itziar: Hor goian, sabaian!
      Mikel:  Hori? Saguzar bat besterik ez da.
      Itziar: Puaj, higuina ematen didate.
      Mikel:  Zuk Drakularen pelikula askotxo ikusi duzu, ezta? Ba al dakizu zein zen Drakularen gaitzetik sendatzeko modurik onena? Haginkadatxoak, haginkadatxo txikiak, umelak, pixkanaka ohitzen joateko....  Joder, argiak berriz.
      Itziar: Zergatik ez gara hemendik joaten.
      Mikel:  Joan, nora? Ekaitz ziztrin bat besterik ez da neska.
      Itziar: Argirik gabe ezin dut segi.
      Mikel:  Ezta Santimamiñako kobazuloak balira ere. 
      Itziar: Zer?
      Mikel:  Ez, ezer ez, zentralak salto egingo zuela. Berehala nator: eup!
      Itziar: Nora zoaz?
      Mikel:  Argia nahi duzu ala ez duzu nahi?
      Itziar: Mikel, ze txantxa da, zergatik hasi zara bateria jotzen? Mikeeel!
      Mikel:  Zer duzu orain?
      Itziar: Non zinen?
      Mikel:  Argia piztera joan naiz, esan dizut.
      Itziar: Nora?
      Mikel:  Katmandura, zera! Makinak dauden lokalera, Frankestein-enak, badakizu!
      Itziar.  Eta bateria, nork jo du bateria?
      Mikel:  Ringo Star izan da, goraintziak eman dizkit zuretzat.
      Itziar: Ez nabil txantxetan.
      Mikel:  Itziar, mesedez! Nahikoa da!
      Itziar:  Norbaitek bateria jotzen zuela esan dizut, norbaitek bateria jotzen zuen, joder!
      Mikel:  Hemen gu biok bakarrik gaude. Zure irudimena izango zen, ekaitzak ematen dizun beldurra. Lasaitu zaitez laztana, lasai, lasai. Nahi duzu masaje bat egitea? Itxi begiak. Horrela. Begietan hasi, masailak, lepoa ah, ah, ah... bularrak... ah...
      Itziar:  Mikel, argiak berriz. Mikel! Mikel! Mikel, goazen hemendik, argia piztu, eta goazen!  Entzun duzu, bateria bat? Mikel, Mi... keel, kendu nire gainetik, Mikel. A, Argia! Aaaah, saguzar madarikatua,  baina Mikel, kendu saguzarra zure gainetik! Mikeeeel!!!!!
      Mamua: Zu goxo-goxo eta ni bero-bero, ja, ja, ja....

    • Haurrak ikustera joan al zara?

      Related audio
      Description

      Egilea: Harkaitz Cano
      Musika: Jean Louis Argus

      Zuzendaria:  Olatz Beobide
      Aktoreak:
      Mark:
      Joxe Felipe Auzmendi
      Ama:  lara Badiola
      Ainhoa: Maider Egües
      Ertzaina: Mañu Elizondo

       

       

       

       



      Ama
      :  Begiratu al duzu haurrak lo dauden?
      Mark:  Baietz ba emakumea, hiru aldiz joan naiz dagoeneko, eta haurrak ongi daude. Egon lasai!
      Ama:  Izan ere, azken egun hauetan denetik gertatu zaigu, lan-aldaketa, bidaia, etxe berrira etorri, haurrak eskolaz aldatu... Ai, gau narrats honetan kontzertura joan beharra ere.
      Mark:  Behin eta berriz esan dizut gaurko kontzertua zein garrantzitsua den, bi ordu eta erdi besterik ez dira izango.
      Ama:  Aja, besterik ez?
      Mark: Ah, eskerrak, kanguroa, oso neska efizientea dela esan didate, a ze itxura duen!
      Ainhoa: Epa, ze, berandu nator?
      Mark:  Ez, lasai, sartu, sartu. Mark naiz.
      Ainhoa: Ja!
      Mark:  Telefonoz esan bezala, hiru bat ordu izango dira. Haurrak lo daude: Maddalen eta Bego.
      Ainhoa: Ujum!
      Mark:  Etxe honek gainera ezagutu beharreko trikimailu batzuk dauzka.
      Ainhoa: Itzel. Ikaragarri gustatzen zaizkit trikimailuak.
      Mark:  Alarma pizten da sentsoreak gurutzatzen dituzunean.
      Ainhoa: Ah!
      Mark:  Ikusten, hemendik norbait pasatzen bada, leiho eta ate guztiak blokeatzen dira. Armada oso bat beharko litzateke hona sartzeko.
      Ainhoa: Ja!
      Mark:  Nahi izanez gero, zerorrek aktiba dezakezu. Honi sakatu, eta kito.
      Ainhoa: Ez dut uste horren premiarik izango dudanik.
      Mark:  Nahi duzuna, baina erne ibili gero, behin alarma martxan ipiniz gero ordu-erdi behar da irteteko. Horretaz aparte, sukalde inteligentea, telebista, DVDa, denetik daukazu... Ahaztu baino lehen, hona nire patrikako telefonoaren zenbakia. Neronek deituko dizut, hala ere, kontzertua hasi baino lehentxeago, behin hasitakoan itzali egin beharko dut eta.
      Ainhoa: Lasai gizona, ez kezkatu, badut nahikoa esperientzia, moldatuko naiz.
      Yolanda: Kaixo, Yolanda naiz.
      Ainhoa: Ba ni Boin-Boin kanguroa.
      Yolanda: Ederki. Zer, prest, maitea?
      Mark:  Bai, bai. Goazen.
      Yolanda: Berehala itzuliko gara, e? Ezer bada, deitu lasai.
      Mark:  Tira goazen, dena azaldu diot eta. Benga, benga!
      Ainhoa: Joder, kostatu zaie aldegitea! Ezer bada, deitu lasai. Etxe honek ezagutu beharreko trikimailu batzuk dauzka. Joder! Sukalde inteligentea beharko bai, haiek ez dirudite eta oso argiak; ea ba bi ipotx horiek nolakoak diren!
      Yolanda: Ez nago batere lasai haurrak neska horrekin utzita, haurrak esnatuko balira, zer? Zerbait egiten badie. Eta daukan tatuaje hori ere! Zer zeukan besoan, deabru baten aurpegia?
      Mark:  Lasai emakumea, inoiz ez dira esnatzen eta. Kasualitatea litzateke juxtu gaur esnatzea. Gainera, gaur egun edozeinek dauka tatuaje bat!
      Yolanda: Zer nahi duzu egitea gustatu ez bazait?: ez zait gustatu, eta ez zait gustatu. 

      (telefono-hotsa)

      Ainhoa: Demontre, bost minutu ere ez joan direla, eta dagoeneko deika, guraso hauek. Bai esan?

      (telefono-hotsa)

      Ainhoa: A ze lotsagabeak, deitu, eta ez erantzun!

      (telefono-hotsa)

      Ainhoa: Bai?

      (telefono-hotsa)

      Ainhoa: Ederki hasi dugu gaua dei txiro hauekin!

      (telefono-hotsa)

      Ainhoa: Bai?!
      Mark:  Barkatu Ainhoa, Mark. Gauza bat esan behar nizun, eta "raso" ahaztu zait, hozkailuan sandwich bat daukazu, eta baita pasteltxo bat ere... Zer, dena ondo?
      Ainhoa. Ba bai; zer espero zenuen ba?
      Mark:  Tira, hori zen dena e?
      Ainhoa: Bale, bale, agur. 

      (telefono-hotsa)

      Ainhoa: Ah, ea oraingoan zer ahaztu zaion! Bai?
      Mamua: Joan al zara haurrak ikustera?
      Ainhoa: Zein da, aizu, nor zara? Niri txorakeria gutxi gero e? Ez dago jendea bake-gura, la leche. Zein ote zen?

      (telefono-hotsa)

      Ainhoa: Hara, berriz! Bai?
      Mamua: Joan al zara haurrak ikustera?
      Ainhoa: Eta zuri, zer, zer arraio inporta zaizu?

      (telefono-hotsa)

      Ainhoa: Aizu!
      Mamua: Joan al zara haurrak ikustera ala sandwicha jaten jarraitu behar duzu?
      Ainhoa: E, aizu, baina zu... zuk nola dakizu zertan ari naizen?

      (telefono-hotsa) 

      Ainhoa: Hau txungo xamar jartzen ari da; Marki deituko diot.

      (telefono-hotsa)

      Ainhoa: Joder! Alarma jartzera noa. Nor, nor arraio zara? Esan zerbait, esan! Ertzaintzari deituko diot!
      Ertzaina: Ertzaintza, esan?
      Ainhoa: Bai, gabon. Aizu, deitzen dizuet... ze beno, ni, ni haurtzaina naiz, kanguro bat, Ainhoa dut izena eta...
      Ertzaina: Asko pozten naiz. Eta...
      Ainhoa: Norbait dabil etxera deika, erabat izututa nago.
      Ertzaina: Lasai andereño, azaldu guztia patxadaz. Zein helbidetan zaude?
      Ainhoa. Ez dakit, etxea muino baten tontorrean dago, herritik kanpo.
      Ertzaina: Ja, emadazu telefono-zenbakia, mesedez.
      Ainhoa. Bai. Bai. Bai. 953725411.
      Ertzaina: Ongi da: zaude lasai. Patruila auto bat bidaliko dugu helbidea ziurtatu eta segituan. Bitartean ez irten etxetik, eta itxi ondo ate eta leiho guztiak, entzun?
      Ainhoa: Bai. Bai. A... Azkar etorri, mesedez.

      (telefono-hotsa)

      Ainhoa: Ez dut hartuko, ez horixe... ez, ez... ez dut hartuko! Kontxo, ez dira ba akaso ertzainak izango zenbakia ziurtatzeko?

      (telefono-hotsa)

      Ainhoa: Bai, esan?
      Mamua: Joan al zara haurrak ikustera ja, ja, ja.... ?

      (hainbat hots)
      (telefono-hotsa)

      Ertzaina: Andereño, andereño, irten etxetik segituan, deika ari den telefonoa aurkitu dugu, eta etxekoa bera da, itxura batean supletorio batetik ari zaizu deika, irten agudo, guk ezin dugu eta sartu. Ate guztiak blokeatuta dauzkazu....
      Ainhoa:  Ez!

      (ezpata-hotsa)

      Mamua: Ja, ja, ja, ja...
      Ainhoa: Ah!!!!!!!    
       

    • Debako autoestopistaren kasua

      Related audio
      Related exercise
      Go to the exercise
      Description

      Egilea: Harkaitz Cano
      Musika: Jean Louis Argus

      Zuzendaria:  Olatz Beobide
      Aktoreak:
      Bulegoko gizona: 
      Martin Mendizabal
      Gidaria: 
      Xabier Alkiza.
      Neska: 
      Miren Aranburu.
      Gasolindegikoa: 
      Kepa Gallego
      Ertzaina:  Mañu Elizondo

       

       

       

       

       


      (telefono-hotsa)

      Bulegoko gizona: Hara. Eta gu gau lasaia izango zelakoan. Nori okurrituko ote zitzaioan gaur gauean hiltzea? Bai? Bai, funeraria etxea da. Aja! Lekeition? Ez. Ez dago inolako arazorik. Oraintxe bertan bidaliko dugu gure autorik onena. Bai andereño, ulertzen dut.
      Gidaria: Autorik onena? Bakarra zaukaagu eta.
      Bulegoko gizona: Ismael, hartu autoa eta Lekeitiora. Bihotzeko atake bat. Gure aukera izan zitekek aspaldiko partez.
      Gidaria: Izorratu beharra zagok. Autopistatik joango nauk, e?
      Bulegoko gizona: Ezta pentsatu ere, kostako errepidetik. Ordu honetan ez zebilek inor, eta ez autoestopistekin entretenitu, entzun?
      Gidaria: Horiek aspaldiko kontuak dituk.
      Bulegoko gizona:   Ondoegi ezagutzen haut. Lehendik ere nahiko arazo eman dizkidak.
      Irratia:  Euskadi Gaztea entzuten ari zara. 10 minutu baino ez dira falta gau-erdirako. Kontuz errepidean, haize-bolada handiak espero dira kostako errepidean.
      Gidaria: Kaka zaharra! Horixe bakarrik behar nian, haizea. Traste zahar honek igual utziko naik errepidean botata...

      (gurpil-hotsa, ate-hotsa)

      Gidaria: Hi, morroi, bota iezazkiok bi mila, diesela duk.
      Gasolindegikoa: Kargatuta doa limousine-a?
      Gidaria: Heu arduratu hadi depositua kargatzeaz! Hauek dena jakin nahi!
      Gasolindegikoa: Kostako bidetik jarraitzea pentsatzen al duzu?
      Gidaria: Bai, zer ba?
      Gasolindegikoa: Umm, gaur autopista hartuko nuke. Oso gauza bitxiak geratzen ari dira azken aldi honetan. Ez al dituzu egunkariak irakurri?
      Irratia: Kostako errepide itxita dago elur-jauziak direla medio, Debara heldu baino pixka bat lehenago.
      Gidaria: Debara heldu baino lehenago. Nola zitekek? Oraintxe pasa nauk eta. Honelaxe ematen ditik berriak irratiko jende honek. Hara. Hor harrapakina. Ilegorria duk gainera. Hau duk hirea Ismael, atzeko partea kargatzeko aproposa...

      (gurpil-hotsa)

      Gidaria: Nora zoaz, panpoxa?
      Neska: Ondarroara.
      Gidaria: Bingo: zortea izan duzu. Lekeitiora noa ni.
      Neska: Hau emozioa!
      Gidaria: Ez zinen sekula hileta-auto batean ibili, e?
      Neska: Aurreko partean ez behintzat.
      Gidaria: Nola?
      Neska: Beteta doa zerraldoa?
      Gidaria: Eta dale: atera naizenetik ez didate besterik galdetu. Ba ez. Hutsik doa, baina denbora gutxirako.
      Neska: Ordubete neraman zain, etsitzen hasia nintzen.
      Gidaria: Gaur egun oso jende arraroa ibiltzen da errepideetan. Zortea izan duzu.
      Neska: Hileta-auto batean ibiltzeari zortea esaten badiozu?
      Gidaria: Haize honekin ez duzu lekurik onena aukeratu auto-stop egiteko. Bihurgune hori arriskutsua da.
      Neska: Niri esango didazu, istripua izan genuen hor duela bost urte.
      Gidaria: Benetan?
      Neska: Bai horixe, egundoko lur-jauzia. Gurasoak galdu nituen. Egunkarietan azaldu zen. Ez zara oroitzen?
      Gidaria: Gogorra izango zen, ezta?
      Neska: Musika pixka bat jar dezaket?
      Gidaria: Faborez. Jarri nahi duzuna.
      Neska: Hara, requiema daukazu eta, hauxe jarriko dut. Asko animatzen nau Mozartek.
      Gidaria: Requiemak ere bai?

      (gurpil zulatuaren hotsa)

      Gidaria/neska: aaaaah!
      Neska: Zer gertatu da?
      Gidaria: Gurpil bat lehertu dela uste dut. Ederki lehertu ere. Indiskrezioa ez bada, zer egiten zenuen istripua izandako lekuan? Horrelako lekuetara ez itzultzea izaten da normalena.
      Neska:  Askotan etortzen naiz loreak uztera. Bitxiloreak.
      Gidaria: Ja, bitxiloreak, e? Pasa iezadazu ordezko gurpila, mesedez.
      Neska: Non dago?
      Gidaria:  Zerraldoaren azpian.

      (zerraldo-hotsa)

      Gidaria: Ez ireki. Azpian esan dut. Ez zerraldo barruan.
      Neska: Barkatu. Ez dago horrela jarri beharrik... Ez didazu sinetsiko, baina une batez beldurtu egin nauzu.
      Gidaria: Ze, ez esan ikaratu egin zaitudanik. Aizu, aizu, ez naiz serie alkiler bat, "Azken Arnasa" hileta-etxe serioa da.
      Neska:  "Azken Arnasa?", honela izena du hileta-etxeak?
      Gidaria: "Azken Arnasa S.A."
      Neska: Izen horrekin ez duzue lan gehiegi izango, ezta?
      Gidaria: Ba, comme ci comme ça, boladak izaten ditugu.
      Neska: Zer dira argi horiek?
      Gidaria: Hara, horixe besterik ez genuen orain behar, Ertzaintzaren kontrola.
      Neska: Ze, autoaren paperekin arazoak?
      Gidaria:  Ez. Ez da hori buruan neukana.  
      Ertzaina:  Gabon jauna. 
      Gidaria: Gabon, bai. Arazoren bat?
      Ertzaina: Lur-jauzi batek autoa harrapatu du. Ezingo duzu Debara heldu. Buelta eman beharko duzu.
      Gidaria: Ezingo dudala Debara heldu? Handik pasa berri naiz eta. Bertan jaso dut hau.
      Ertzaina: Nor? Istripuan hildakoetako bat? Lau izan direla esan digute lankideek. Ondarrutarrak, ezta?
      Gidaria: Ez. Ez. Atzealdeko zerraldoa hutsik daukat. Lekeitiora noa han bihotzak jotako baten bila. Neskatila honetaz ari nintzen?
      Ertzaina: Ze, ze neskatila baina? 
      Gidaria: Izenik ez diot galdetu... Ze izen du...? Baina demonio beltza, nora joan da?
      Ertzaina: Aizu, barkatu, baina hileta-auto bat edanda eramateak oso inpresio txarra egiten du. Txomin! Alkoholemia egingo diogu honi!
      Gidaria: Baina...
      Ertzaina: Tira, atera autotik mesedez!

      (ate-hotsa)

      Ertzaina: Lehendabizi, ireki atzeko atea!
      Gidaria: Beharrezkoa da?
      Ertzaina: Bestela ez nizun eskatuko.
      Gidaria: Zerraldoa ere irekitzea nahi duzu?
      Ertzaina: Hutsik zegoela esan duzu?
      Gidaria:  Bai.
      Ertzaina: Tira, tira, ikus dezagun! Eta whisky-botila hauek?
      Gidaria: Ez da whiskya jauna, bourbon-a da; larrialdietarako gordetzen ditut.
      Ertzaina: Jakina! Bezeroren bat egarriak joko balu ere, ba...
      Gidaria: Joan zaitezke, negatibo eman duzu; jakina ba!  Ze uste zitean hauek? Nora arraio joan ote duk ilegorria? Ai Ismael, zahartzen ari haiz, zahartzen!

      (balazta-hotsa)

      Gidaria: Jainkoarren, baina ze izan duk hori? Eh, aizue, nora zoazte? A ze bikote xelebrea. Nondik atera dituk? Demonio beltza.
      Gasolindegikoa: Kontxo, kontxo, hara zein datorren hor? Gasolina bukatu zaizu, ala solomo-puskaren baten bila. Orain Penthouse, Private, Pirelliren egutegia?
      Gidaria: Bikote bat harrapatu diat ia errepidean. Baina nori bururatzen zaiok ordu honetan hor zehar ibiltzea.
      Gasolindegikoa: Zer ziren? Koadrodun jakaz jantzitako ilezuri bat, eta txorimalo aurpegia duen emakume edadetu bat, ezta?
      Gidaria:  Baina ezagutzen dituzu?
      Gasolindegikoa: Karlos eta Karla izango dira, como hay Dios.
      Gidaria: Karlos eta Karla?
      Gasolindegikoa: Debako istripuko bi.
      Gidaria: Nola?
      Gasolindegikoa: Desgrazia latza. Familia osoa: gurasoak, eta alaba.
      Gidaria: Baina ze...
      Gasolindegikoa: Esan dizut autopistatik joateko. Fantasma asko ibiltzen da hemen, kostaldean.
      Gidaria: Tira, tira, banoak: gasolindegi honek klaustrofobia ematen zidak.
      Gasolindegikoa: Egin kasu motel, hartu autopista. Ah, kanpotar hauek dena dakitela uste dute.

      (txilin-hotsa)

      Gidaria: Lekeitiora iritsi behar diat ba, kosta ala kosta. Baina zer da, Ertzaintzaren kontrola berriro?
      Neska:  Oso setatiak dira...
      Gidaria: Baina zer arraio...? Zer egiten duzu zuk hor?
      Neska:  Atzean ezkutatuta nengoen.
      Gidaria: Nola sartu zara, nondik, no...?
      Neska: Oso erosoa da zerraldo hori eh; eta eraso nuklear bat jasateko adina whisky daukazu.
      Gidaria: Baina ze, ze...
      Neska: Kontuz, bihurgunea!

      (istripu-hotsa)

      Neska: Ez.
      Gidaria:   Ez. Ez!!!
      Mamua: Gidatu behar baduzu, ez edan whiskya, edan bourbona. Whiskya ez, bourbona. Ja, ja, ja, ja.....

    • Garbitzaileak

      Related audio
      Description

      Egilea:          Aimar Olaskoaga
      Musika:         Jean Louis Argus.

      Zuzendaria
      :   Olatz Beobide.
      Aktoreak:
      Baldo:          Jose Kruz Gurrutxaga
      Beni:            Aitor Gabilondo
      Ama:            Marian Galarraga
      Emagaldua:   Klara Badiola
      Max:             Kepa Gallego
      Eskalea:        Joxe Felipe Auzmendi
      Telebistako Lokutorea: Olatz Beobide


      (autoan)

      Baldo: Ja, ja, ja, sekulakoa izan duk, sekulakoa! Ija,!
      Beni:   Tripi bat baino hobea, bai horixe.
      Bahitua: Ez, mesedez, ez, utzi joaten.
      Baldo: Ja, ja, ja, ezusteko galanta eman zioagu.
      Beni:  Ondo merezia zian. Bai. Bai horixe.
      Baldo: Bai. Bai. Puta zikin hori. E, e, gelditu hemen...
      Beni:  Hi. Hi, orain onena elkarrengandik banantzea izango duk. Bihar lokalean ikusiko gaituk. Ados?
      Baldo: Nahi duan bezala. E, e... Hau hasiera besterik ez duk e?
      Beni:  Jarraitzeko irrikitan nagok.
      Baldo: Ahhh, hori entzun nahi nian.
      Ama:   Hauek al dira esnatzeko orduak, eguerdiko hamabiak dira.
      Baldo: Utzi bakean, ama! 
      Ama:  Ez duzu lotsarik! Horrela pasa behar al duzu uda osoa? Gaueko ez dakit zer ordutan iritsiz, eguerdian esnatu eta probetxuzko zerbait egin beharrean sofan eseri eta telebista ikusi.
      Baldo: Ama. Gorde lerdea beste baterako.
      Ama:  Ai, ohetik sofara joateko bakarrik mugitzen zara.
      Baldo: Jakingo balu.
      Ama:  Gutxienez eguna aprobetxatuko bazenu? Ikusten ze eguzkia dagoen, zergatik ez zoaz piszinara? Haize pixka bat hartu eta...
      Baldo: A ze txapa! Ez al zara konturatzen telebista ikusten ari naizela?
      Ama:  Lotsagabea, zure amari horrela hitz egitea ere... Hurrengo udan ikusiko duzu, aitari berarekin lantegira eramateko esango diot.
      Baldo: Ixo, ixo! Hau entzun nahi dut.
      Telebistako
      Lokutorea: ... badirudi heriotzaren arrazoia gorputz osoan jasotako hainbat golpe    izan direla.
      Ama:  Ez duzue ezer errespetatzen. Ezta zeuon ama ere.
      Telebistako
      Lokutorea: Poliziak esandakoaren arabera emakumea auzo zaharrean lan egiten zuen emagaldua zen. Eta dirudienez bart ere lanean ari zen heriotza aurkitu zuenean. Gogoratu behar dugu, gainera, nola joan den astean beste emagaldu bat agertu zen hilda, hau ere gorputz guztia bortxa handiz kolpatuta. Poliziaren esanetan, oraindik ere ez dago susmagarririk.
      Baldo: Eta hau uda hasiera besterik ez da.

      (ate-hotsa)

      Beni:  Baldo!
      Baldo: Aupa!
      Beni:  Ikusi al duk telebista? Kate guztietan eman ditek, baita irratietan ere.
      Baldo: Bai. Itzela izan duk.
      Beni:  Ja, ja... Gainera, ez ditek inolako susmorik.
      Baldo:  Psikopata baten lana izan dela ziotek. Entzuk duk Beni? Psikopata bat haiz.
      Beni:  Ja, ja... Bai. Emagaldu-hiltzaile psikopata bat.
      Baldo:  Kazetari ergelak. Ez ditek inoiz ezer ulertuko. Gu ez gaituk psikopatak, garbitzaileak gaituk. Gure eginbeharra kaletik zaborra kentzea duk. Norbaitek egin behar dik lan zikina, ezta? Ba, beti berdin. Ze ari haiz, eh?
      Beni:  Uratsukidoi ikusten.
      Baldo: Joder, horrek bai, horrek merezi dik. 
      Beni:  Aizak, Baldo, zergatik ez diagu gaur berriro egiten?
      Baldo: Gaur, gaur gauean?
      Beni:  Bai. Zergatik ez? Ez diagu beste astebete itxoin beharrik. Entzun duk, poliziak ez duela susmagarririk.
      Baldo:  Ba, ba! Hori esan diate beti! Hala ere, kontu handiz ibiltzea hobe! Adi-adi egongo dituk.
      Beni:  Tira, Baldo, hik heuk esan duk, kalea zaborrez gainezka zagok. Aspertuta nagok beti play-station-ean jolasteaz. Diberti gaitezen pixka bat!  
      Baldo:  Bale. Bale. Ondo zagok. Ondo zagok. Gaur gauean garbiketa pixka bat egongo diagu, eh? Ja, ja, ja...
      Beni:  Ja, ja, ja....


      (musika)

      Beni:  Gau bikaina ehizarako.
      Baldo: Begira, begira, begira horko putatzar hori, ez diat inoiz gauza itsusiagorik ikusi.
      Beni:  Ba... Ba ez duk ezergatik, baina hire amaren aire bat hartzen zioat!
      Baldo: Eh, hi, kabroi hori, nire ama ez da aipatu ere, entzun?
      Beni:  Bale, bale, bale, bale. Eta beste hori?
      Baldo: Eh?
      Beni:  Ipurdi polita zeukak.
      Baldo: Ja!
      Beni:  Eh, eh, gelditu hor, gelditu hor! Bat hobea aurkitu dudala uste diat.
      Baldo: Non? Ez diat hemen emagaldurik ikusten?
      Beni:  Ez duk emagaldua; begira hor.
      Baldo: Eskale alu bat besterik ez duk.
      Beni:  Eh? Herorrek esan duk: eskale alu bat.
      Baldo: Bai. Bai, zergatik ez?
      Beni:  Zaborra besterik ez duk. Kaletik garbitu behar den zaborra.
      Baldo: Ah! Bai, benga, goazen!

       

      (oin-hotsak)

      Beni:  Begira, kale-zulo horretan sartu duk.
      Baldo:  Ez dik irtenbiderik. Zerri horrenak egin dik... E, putakume halakoa. Ze, nora hoa?
      Eskalea: Utzi bakean! 
      Baldo: Ze, lo egiteko leku baten bila?

      (zartako-hotsa)

      Eskalea: Oh, ah, oh, uf...
      Baldo:  Ja, ja, ja, e, Beni, zerri honek ez dik lorik egiten, mozkortuta ez bazagok behintzat. Oh, oh...
      Beni:  Ba jada ezingo dik gehiago mozkortu. Uh! Tori!
      Eskalea: Oh, ah...
      Baldo: Ja, ja, ja...
      Beni:   Eta zaborra garbitu egingo diagu!)
      Max:  E, e, zuek!
      Baldo: Baina zer arraio?
      Beni:  Baldo.
      Baldo: Zer, zer da hau, nondik atera dituk?
      Beni:  Ez zekiat, lehen ez diat inor ikusi.
      Max eta
      Konpainia: Aurrera! Goxo-goxoak! Akaba ditzagun, goazen!

      (itogin-hotsa)

      Max:  Hara, hara, begira honi, gure laguntxoak esnatzen ari dira beren sehaskatxoetan. Ja, ja...
      Baldo: Ze, ze, baina, baina zer da hau? Non gaude?
      Max:  Gure etxean zaudete. Hiriko estoldetan. Ez da oso leku dotorea, baina gutxienez, gurea da.
      Baldo: Zuena?
      Max:  Bai, gurea, auzo zaharreko eskaleena. Hor dituzue Toni, Jose, Bittor, Maria, Yoko, Ralf, Miki... Bera da goian, kalezuloan, jipoitu duzuena. Eta ni Max.
      Baldo: Utzi joaten: erotuta zaudete.
      Max:  Ja, ja... Oh ez, ez; zuek zarete hona etorri zaretenak, zuen aurpegi polit horiekin, zuen kotxe distiratsuekin, zuen aitatxoen diruarekin. Baina horrek guztiak hemen ez du baliorik. Lurpean gu gara legea.
      Eskaleak: Bai. Bai: gu gara legea.
      Max:  Leku txarra aukeratu duzue jolasteko. Gurekin ez dago jolas merkerik.
      Baldo: Zer nahi duzue, dirua?
      Eskaleak: Ja, ja, ja...
      Max:  Dirua? Ja, ja... Ez. Bai zera. Kaleko kontenedoreetan zuen diruak ez du zipitzik ere balio. Janaria da guk behar duguna.
      Beni:  Baina ez dut ulertzen.
      Max:  Haragi xamurra. Hori zarete guretzako. Aste pare baterako janaria. Ja, ja, ja...
      Baldo/Beni: Ez. Ez. Askatu; ez. Utzi joaten. Askatu, askatu, utzi joaten, utzi joaten...
      Max:  Mukizu inozoak!

      (oin-hotsak)

      Eskale bat: Eh, norbait dator.
      Emagaldua:  Max!
      Eskale bat: Kontuz!
      Emagaldua: Putakume horiek gureak dira.
      Max:  Ez polita. Ez. Guk harrapatu ditugu. Eta gure despentsarako dira.
      Emagaldua: Zerri hauek dira gutarikoak hiltzen ibili direnak. Atzo Yela hil zuten, eta joan zen astean Klara.
      Baldo: Baina, baina  ze esaten... ?
      Emagaldua: Haragia zuentzat izango da. Guk ordu pare bat baino ez ditugu nahi lagunak mendekatzeko.
      Baldo: Baina ze... broma bat da, ez? .Ez!
      Max:  Zuek ixo! Ondo da. Baina ez haragia gehiegi izorratu, eh? Goazen lagunak. Ordu-pare baten bueltan itzuliko gara gurea dena jasotzera.
      Baldo: Aizu, polita, zer egin behar duzu?
      Emagaldua: Ja, ja, ja! Putakumeak! Orain ikusiko duzue. Hurrengo bi ordutan estolderiaren azpian zer dagoen ezagutuko duzue. Infernua! Ja, ja, ja!!
      Baldo: Puta zikina! 
      Baldo/Beni: Ah, oh, ai, ai! 

                            
      Zuzendaria:    Olatz Beobide
      Aktoreak:
      Baldo:    Jose Kruz Gurrutxaga
      Beni:     Aitor Gabilondo
      Ama:     Marian Galarraga
      Emagaldua:   Klara Badiola
      Max:     Kepa Gallego
      Eskalea:    Joxe Felipe Auzmendi
      Telebistako Lokutorea:  Olatz Beobide

      REK grabaketa-etxearen ekoizpena

    • Basoaren bila

      Related audio
      Description

      Egilea:         Harkaitz Cano
      Musika:        Jean Louis Argus.

      Zuzendaria
      :  Olatz Beobide.
      Aktoreak:
      Mutila:          Xabier Alkiza
      Neska:          Maider Egués
      Nagusia:       Joxe Felipe Auzmendi
      Langile 1:      Peio Artetxe
      Langile 2:      Mikel Laskurain

      Nagusia: Zazpi egun dituzue baso hau behera botatzeko. Orduan eta lehenago hasi, are lehenago bukatuko duzue.
      Langile 1: Nik ez dut zuhaitz bat bera ere behera botatzeko asmorik. Eta gutxiago gauez. Baso hau sorginduta dago.
      Nagusia: Ez dut sineskeriarik nahi. Memelokeriak dira horiek. Begiratu horri: zuhaitzen hostoak beti gorrituta daude. Eta badakizue zergatik?
      Nagusia: Zergatik? Zokor-mazo!
      Langile 1: Borroka odoltsu bat izan zelako hemen. Hemen azpian gorpuak eta gorpuak daude lurpean.
      Nagusia: Hago isilik! Nahikoa egin genian hiri lana emanda gizajo horri: begia galdu huenean buruaren zati bat ere galdu huen. Hobe huke hire txima luze horiek moztu. Partxearekin eta hire ile luzearekin ez zekiat zer ematen duan, eta ken ezak sonbreiru gorri hori, barregarria duk eta.
      Langile 1: Putakume hori!
      Langile 2: Tira, Iban, utz ezak, egin egingo diagu, eta kito! Ez iezaiok kasurik egin.
      Langile 1: Ezta pentsatu ere. Nik, nik dakidana jakingo bahu ez huke gauza bera pentsatuko. Ez dut gauez lan egiteko asmorik. Nazkatu nauk.
      Nagusia: Gauez lan egin nahi ez baduk, ez gauez eta ez egunez. Ez haugu behar. Alde hemendik!
      Langile 1: Damutuko zaizue. Goazemak hi. Ez diagu hau zertan jasan.
      Langile 2: Ez, ez, Iban, ni geratu egingo nauk. Badakik, Laura eta bikiak. Lan hau behar diat.
      Langile 1: Ongi da. Heuk ikusi. Ez gero esan ez nianik abisa.
      Nagusia: Zeren zain zaudete? Lanera denok.

      (trumoi-hotsa)

      Neska: Uf, oso urrun al dago?
      Mutila: Ez. Iristear gaude. Hala uste dut behintzat. Bidea gauez egiten dudan lehen aldia da.
      Neska: Ahhhh!
      Mutila: Baina zer gertatzen zaizu?
      Neska: Ez al duzu hori ikusi?
      Mutila: Zer ikusi behar nuen? Tximista bat besterik ez da izan.
      Neska: Ez. Hor. Begiratu hor.
      Mutila:  Txorimalo bat da, neska. Ikusten al duzu hori? Benetakoa ematen du, a zer kiratsa! Eta partxe bat ere badu.
      Neska: Ez al da txorimaloak soinean duen hori Bob Marley-ren kamiseta?
      Mutila: Txorimalo reagge bat da, rasta itxurakoa.
      Neska: Uf, hau bai sustoa!
      Mutila: Begira: sonbreiru gorri hori ere ez al da polita? Kendu egingo diot.
      Neska: Unai, mesedez. Badugu aurreragoko lanik.
      Mutila: Ongi da. Ongi da.

      (trumoi-hotsa)

      Mutila: Iristen ari gara. Hori da etxea.
      Neska:  Kakalardo etxola hori? Zu erotuta zaude gaua hor pasako dudala uste baduzu.
      Mutila. Ez daukazu beste aukerarik maitea.
      Neska:  Hemen ez da inor bizi. Goazen, goazen hemendik beranduegi izan baino lehen.
      Mutila: Zaude. Pausoak entzuten dira barruan. Ireki!
      Neska: Alferrik da, ez dute irekitzen. Onena autora itzultzea izango da.
      Mutila: Bada zerbait oraindik esan ez dizudana.
      Neska: Zer?
      Mutila: Pixka bat galduta gaudela uste dut.
      Neska:  Pixka bat galduta, pixka bat galduta? Azaldu hori! Nola da posible pixka bat galduta egotea? Edo galduta zaude edo ez zaude. Zer da zuretzat pixka bat galduta egotea?
      Mutila: Ba hori. Ez nagoela oso seguru autora nola bueltatu.
      Neska:  Alua. Kabroi galanta zara zu. Neuk bilatuko dut ba autoa Ez da hain zaila izango.
      Mutila: Ana, Ana! Itxaron! Nora zoaz? Hortik ez. 

      (motozerra-hotsa)

      Langile 2: Nagusi, nagusi, etorri hau ikustera.
      Nagusia: Hain zaila al da arbola puta batzuk behera botatzea?
      Langile 2: Begira hau nagusi. Begira enbor hori.
      Nagusia: Zer? Zer da hori?
      Langile 2: Ez dakit jauna. Ebakia da. Halako likido gorri bat atera zaio zuhaitzari.
      Nagusia: Bah! Erretxina izango da.
      Langilea 2: Erretxin gorria jauna?
      Nagusia: Eta nik zer dakit! Galdera gutxiago eta segi lanean.

      (oin-hotsa)

      Mutila: Ez al didazu ezer esan behar?
      Neska: Ezer esan? Nik zuri? Zer nahi duzu esatea?
      Mutila: Ordu-erdi daramazu isilik oinez.
      Neska: Bai. Ordu-erdi daramagu galduta, zure erruz.
      Mutila: Baina ba al dakizu nora zoazen?
      Neska:  Nik ez. Ez daukat ideiarik ere. Eta zu... zuk ba al duzu ideia hoberik, eh?
      Mutila: Barkatu Ana, nire errua izan da. Baina... zigarro bat nahi?
      Neska: Uf, a ze gaua!
      Mutila: Entzuten duzu? Basoak hitz egingo balu bezala da.
      Neska: Bai: "seko galduta zaudete, seko galduta zaudete". Ba!
      Mutila:  Serio ari naiz. Begira zuhaitz horien adarrei, dantzan ari balira bezala da. Denak elkarrekin.
      Neska: Bai, tango bat, zera!
      Mutila: Benetan. Zelai hauetan borroka odoltsu bat izan omen zen aspaldi.
      Neska: Ze borroka odoltsu?
      Mutila:  Bai. Hildako pila bat lurperatu zituzten inguru hauetan. Zuhaitz horiek haien gorpuetatik elikatuko ziren. Azken finean ez da harritzekoa zuhaitzek giza itxura izatea.
      Neska: Tira, tira. Utzi tentelkeriak eta segi dezagun oinez. 
      Mutila: Bestelako kondairak ere entzun ditut baso honi buruz.
      Neska: Adibidez?
      Mutila:  Adibidez urtero hiruzpalau pertsona desagertzen direla. Eta ez dutela sekula gehiago haien arrastorik topatzen.
      Neska:  Jakina! Ezaguna egiten zait istorio hori. Zuhaitzak giza haragiz elikatzen dira. Eta basoak urtero herriko neska gazte bat eskatzen du, ezta?  
      Mutila: Ana. Nik ez nituzke gauza hauek hain arin hartuko.  

      (trumoi-hotsa)

      Mutila:  Gaua hemen pasa beharko dugu.
      Neska: Hemen?
      Mutila: Bai. Zuhaitz horrek babesa emango digu.

      (hainbat zarata)

      Mutila
      : Blai eginda nago.
      Neska: Ikusi duzu zuhaitz honen azala?
      Mutila: Ez. Zer ba?
      Neska: Labanaz egindako inskripzio bat dago. Begira.
      Mutila. Unai eta Ana bihoztxo batekin lotuta. Kasualitatea!
      Neska:  Agian egia izango da baso hau sorginduta dagoela. Besarka nazazu mozolo.
      Mutila: Bai, laztana.
      Neska: Ummmm!
      Mutila: Hementxe geratuko nintzateke betirako, goxo-goxo.

      (motozerra-hotsa)

      Langile 2: Begira zuhaitz horri nagusi!
      Nagusia: Zer gertatzen zaio zuhaitz horri?
      Langile 2: Ez al duzu ikusten?Adar horiek, enborreko koska hori emakumezko bat ematen du.
      Nagusia: Bai! Menina bat, zera. Lanik ez egiteagatik edozer gauza zuek! Sartu motozerra horri. 
      Langilea 2: Pena ere ematen du, baina... Ehhhh!
      Neska:  Ahhh! Atertu du behintzat. Non sartu ote da hau? Unai? Unai, non zaude? Bale, bale, lortu duzu. Akojonatu nauzu. Orain utz iezaiozu ezkutaketan jolasteari. Unai? Unai, haserretu egingo naiz. Unai? Zu al zara? Unai? Non zaude Unai? Hor konpon ba! Hor geratzen zara, banoa autorantz, aditu? Banoala. Joaten hasi naiz, eh? Hor konpon. 
       Unai? Unai? Non zaude Unai? Mesedez! Hara. Azkenean. Txorimalo partxedun hori? Bide honetatik etorri ginen. Orain bai, gertu nagoela uste dut. Ufa, hau nekea! Hementxe etzango naiz, txorimaloaren ondoan. Barkatu txorimalo jauna, baina jaka kenduko dizudala uste dut... Jain, jainkoarren, ez da txorimalo bat, hildako bat da! Lasai Ana, pasako da. Berehala pasako da, autoak hemen inguruan egon behar du.
      Oh ez, kaka zaharra, lo geratu naiz. Baina zer arraio, ezin naiz mugitu. Ez. Nola liteke? Nire hankak, eta besoak? Ez. Baina ez dut nahi.
      Langile 2: Jauna, jauna!
      Nagusia: Zer gertatzen da orain?
      Langile 2: Gaur goizean bota dugun zuhaitzetako bat auto baten gainera erori da. Oraintxe aurkitu dugu.
      Nagusia: Auto baten gainean? Baina noren autoa gero?    
      Langile 2: Ez dakigu jauna. Baina okerrena ez da hori. Norbait zegoen autoa barruan.   
      Nagusia: Nola?

      (ate-hotsa)

      Nagusia: Jainkoarren, hogei urte ere ez ditu eta! Poliziari abisu eman beharko diogu.
      Langile 3: Hau aurkitu dugu bere patrikan. Kartera da, tori.
      Nagusia: Unai Larrinaga. Gizajoa! Gaua autoan pasatzea erabakiko zuen. Begira, begira zer daukan eskuetan. Argazki bat.
      Langilea 2: Neska batekin dago. Nor ote da? Bere neska-laguna? Ezaguna egiten zait neska horren aurpegia.
      Langile 3: Niri ere bai. Erotuta nagoela esango duzu, baina bota dugun zuhaitz horren antza duela esango nuke.
      Nagusia: Beharbada gehiegi estutu zaituztet. Opor egun batzuk eta psikiatra on bat behar dituzue zuek.

    • Gure ametsetako etxea

      Related audio
      Description

      Egilea:         Aimar Olaskoaga
      Musika:        Jean Louis Argus.

      Zuzendaria
      :  Olatz Beobide.
      Aktoreak:
      Peio:           Peio Artetxe
      Idoia:          Idoia Sagarzazu
      Martin:        Martin Mendizabal
      Philippe:      Iñaki Beraetxe


      Peio
      : Ikusiko duzu Idoia, etxea zoragarria da.
      Idioa: Bai, baina ez dakit. Etxe inteligente bat? Pixka bat arraroa iruditzen zait.
      Peio: Arraroa, laztana? Etorkizuna da Idoia, etorkizuna. Guk ez dugu ezer egin beharrik, konputagailuak egiten du guztia.
      Idoia: Ez dakit ohituko naizen, Peio.
      Peio: Zin egiten dizut, maitea. Gustatuko zaizu... Begira: hori da. Ez al da etxe zoragarria?
      Idoia: Ah, guau...
      Peio: Esan dizut Idoia: gure ametsetako etxea da.
      Idoia: Lorategia oso ederra da.
      Peio
      : Eta piszina eta guzti du. Eta onena da ez dugula ezertaz arduratu behar. Dena konputagailuaren kontu: loreak ureztatu, piszina garbitu... Beno, iritsi gara.

      (tinbre-hotsa)

      Martin: Ikusten duzuenez, etxea oso handia da. Argia barra-barra, eta gainera guztiz dekoratuta. Nahi izanez gero, gaur bertan etorri zaitezkete bizitzera.
      Idoia:  Filmetan ikusten den etxe horietako bat dirudi!
      Martin: Lau logela, bi bainugela, egongela, sukaldea, garajea, gimnasioa, sauna, piszina, lorategia...
      Peio: Guzti hori badakigu, Martin. Ez duzu dena behin eta berriro errepikatu beharrik. Saltzaile guztiak berdinak zarete.
      Martin: Bai, baina ez dira beti honelako etxeak saltzen, amigo! Peio, Idoia, norbait aurkeztu nahi dizuet. Egunon, Philippe.
      Philippe: Egunon, Ibaizabal jauna!
      Idoia: Baina zer da hori, nondik atera da hots hori?
      Martin: Ez izutu emakumea, etxea da! Izugarria, ezta?
      Idoia: Baina ez zenidan esan hitz egiten zuenik! 
      Martin: Oh, bai, hitz egiten du, baina ez hori bakarrik. Etxeko eginbehar eta ardura guztiak programa informatiko batean integraturik daude. Philippe da horiek zuzendu eta gauzatzen dituena. Eskatu besterik ez duzue egin behar.
      Idoia:Neskame errobotiko bat izatea bezala?
      Martin: Hori baino askoz gehiago da! Etxea bera da Philippe, leku guztietan dago.
      Peio: Jainkoa bezala.
      Martin: Ja, ja...
      Peio: Momentu oro leku guztietan.
      Martin: Antzeko zerbait, bai. Erakustalditxo bat egingo dizuet. Phillipe, itxi ateak.

      (ate-hotsa)

      Martin: Ikusten duzuenez, segurtasuna erabatekoa da. Philippen baimenik gabe ezin da etxe honetan inor sartu.
      Peio: Utzi niri orain, Martin. Philippe, zera nahi nuke, egongelako pertsiana ixtea, telebista piztea eta garagardo hotz bat zerbitzatzea!
      Martin: Ja, ja... Uste dut oraingoz garagardoa zuk zeuk hartu beharko duzula, baina hala ere hozkailuan zenbat garagardo dauden jakiteko programatuta dago. Falta badira, interneten bidez hipermerkatura deitu eta garagardo-botilen eskaria gauzatu dezake. Beraz, nahi ezkero, etxe honetan ez zaizue inoiz garagardo hotzik faltako.
      Idoia: Garagardoarena ez zait hain interesgarria iruditzen. Niri ur beroko bainu apartsuak gustatzen zaizkit. Makina honek arratsaldero horrelako bainu bat prestatzen badit, konbentzitu nauzuela uste dut.
      Martin: Ja, ja...
      Philippe:Nahi dituzun bainu guztiak prestatuko ditut zuretzat, andrea.
      Idoia
      : Mila esker, Philippe!
      Philippe: Zure esanetara, andrea.
      Idoia: Mesedez, deitu Idoia, ez naiz hain zaharra ere!
      Peio: Maitea, makina bat da. Ez dut uste...
      Philippe: Zure esanetara, Idoia.

      (musika)

      Martin: Laranja-zuku bikaina, Philippe.
      Philippe:Mila esker, jauna.
      Martin:  Barkatu, Phillippe, zuzendariarekin dudan bilera hamaiketan da, ezta?
      Philippe:Hamaika eta erdietan, jauna!
      Martin:  Hau burua! Eskerrak makina bat zaren Philippe, zuri ez zaizkizu gauzak niri bezala ahaztuko.
      Martin: Egunon maitea, zer moduz egin duzu lo?
      Idoia: Ez oso ondo. Asko kosta zitzaidan bart lo hartzea. Ez dakit, etxe hau pixka bat arraroa egiten zait. Zera, badakizu?
      Martin: Zer, Philippe?
      Idoia: Ixx! Entzun egingo dizu!
      Martin: Ja, ja. Ja...
      Idoia: Ez dakit baina, etengabe guri begira dagoela pentsatze hutsak...
      Martin: Baina, maitea, makina bat besterik ez da, ez duzu zertan kezkatu, ezta Philippe?
      Philippe: Ez jauna, Idoiak ez du zertan kezkatu. Bere esanetara nago hemen.
      Martin: Baina zure izenaz deitzen dizu eta. Lasai, maitea, Philippe guri laguntzeko dago hemen. Esnatu naizenerako arropa zikin guztia garbituta zegoen eta, gainera, nik eskatu gabe NBA-ko partidua grabatu du niretzat. Txikitatik ezagutuko banindu bezala da.
      Idoia:  Agian arrazoi duzu, lehen gaua besterik ez da izan. Ohitzea izango da kontua...
      Martin: Horixe baietz, maitea! Mua!  Orain lanera joan beharra daukat. Beno, ondo pasa eguna, eta ez Phillippe gehiegi mareatu.

      (musika)

      Idoia:  Umm! Ze bainu goxoa, ah...
      Philippe: Bainua zure gustukoa izatea espero dut.
      Idoia:  Ah, bai, Philippe, mila esker, primeran dago. Nire gorputza pixkanaka zahartzen ari da, eta honelako bainuek gaztetu egiten naute.
      Philippe: Itxura paregabea duzu Idoia, oso ederra zara oraindik.
      Idoia: Zer esan duzu?! Phillippe, zer esan duzu?! Phillippe, hor al zaude?

      (ate-hotsa)

      Peio
      : Gabon, laztana.
      Idoia:Bazen garaia, ezta? Bi ordu daramatzat zure zain.
      Peio: Badakizu, laztana, lehenengo eguna lan berrian, eta...
      Idoia: Telefonoz deitu besterik ez zenuen.
      Peio: Mila aldiz deitu dut eta, beti komunikatzen ematen zuen.
      Idoia: Nola komunikatzen? Ez dut inorekin hitz egin eta.
      Peio:Ah, izorratuta egongo da. Lasai maitea, bihar konponduko dugu.
      Idoia: Eskerrak etorri zaren, urduritzen hasia nintzen.
      Peio: Zer ba? Zerbait gertatu al da?
      Idoia:  Ez. Beno, ez dakit. Zerbait arraroa gertatu zait. Agian ez du garrantzirik, baina, egia esan, izutu egin naiz. Lehen bainua hartzen ari nintzela etxeak oso ederra naizela esan dit.
      Peio: Oso ederra zarela?
      Idoia: Bai! Itxura paregabea dudala, eta oso ederra naizela.
      Peio: Beno, ez zait hain larria iruditzen.
      Idoia: Baina zuk esan duzu lehen, Peio. Makina bat da, ezin ditu horrelako gauzak pentsatu.
      Martin: Agian horrelakoak esateko programatuta dago, emakumeekin atsegina izateko edo...
      Idoia: Ez dakit, baina oso arraroa iruditzen zait.
      Peio: Beno, nahi baduzu bihar Martini deituko diot, zera, hau normala den galdetzeko. Eta orain etorri hona maitea, txorakeriengatik kezkatzen zara.
      Idoia: Bai, arrazoi duzu.
      Peio: Noski arrazoi dudala. Badakizu zer egingo dugun?
      Idoia:Zer?
      Peio: Etxea estreinatu. Edo hobe esan, ohea.
      Idoia: Nahi duzunean, badakizu ni lasaitzen. Maitagarria zara.
      Peio: Maitagarria? Tigre bat naiz! Gruauu...
      Idoia: Ja, ja... ah,
      Peio/Idoia: ahhhh, ahhh...
      Peio: Maite zaitut Idoia.
      Idoia: Nik ere maite zaitut, Pello.
      Philippe: Idoia, nirea izango zara. Idoia, zu eta ni, biok bat eginda.

      (musika)

      Peio: Egunon, Philippe.
      Philippe: Egunon, jauna!
      Peio: Ur beroa, mesedez?

      (ur-hotsa)

      Peio
      :  Ura beroegi dago! Philippe, hoztu ura apur bat, beroegia dago. Kiskaltzen ari naiz, Philippe, mesedez, ura beroegi dago, Philippe! Kiskaltzen ari naiz!  Idoia, Idoia, lagundu mesedez, aaaaahhhh! Philippe!!!!
      Idoia: Peio, bainuan zer gertatzen da, atea itxita dago! Peilo, mesedez!
      Peio: Phillippe, mesedez, Philippe!!! AAAhhhhh!
      Idoia: Peio!!!!

      (ate-hotsa)

      Idoia:  Peio, Peio, erantzun, mesedez!
      Philippe: Dagoeneko ez dizu entzuten.
      Idoia: Putakumea! Zer egin diozu?
      Philippe:Orain bakarrik gaude, Idoia. Zu eta ni.
      Idoia: Baina zergatik, zergatik?
      Philippe:Oztopo bat besterik ez zen.
      Idoia: Oztopo bat, baina norentzat, zertarako?
      Philippe: Gu biontzat.
      Idoia: Zer? Erotuta zaude.
      Philippe: Maite zaitut, Idoia.
      Idoia: Maitatu? Baina etxe bat zara, konputagailu bat!
      Philippe: Elkarrekin biziko gara betiko!
      Idoia: Ez. Inolaz ere. Putakumea! Itxita dago! Ireki atea! Utzi joaten.
      Philippe: Ezin duzu ihes egin. Etxeko irteera guztiak itxita daude.
      Idoia: Mesedez lagundu, nire senarra hil dute! Lagundu!
      Philippe:Kristalak blindatuak dira. Alferrik ari zara.
      Idoia:  Mesedez, lagundu!!!
      Philippe: Eta ez dizu inork entzungo, etxea intsonorizatua dago.
      Idoia: Ez. Mesedez, ez. Utzi joaten.
      Philippe: Ezin dut, zutaz maiteminduta nago.
      Idoia:  Telefonoa. Polizia, polizia...
      Philippe:Ez dizu inork erantzungo, deskonektatu egin dut.
      Idoia: Putakumea! Oh... Honek amesgaizto bat izan behar du, amesgaizto bat.
      Philippe: Orain nirea zara, Idoia. 
      Idoia: Ez. Ezin da egia izan!
      Philippe: Ez ezazu negarrik egin! Ni beti izango nazi zurekin.
      Idoia: Ez!!!!!!!!
      Philippe: Ni zurekin, eta zu nirekin.
      Idoia:Aaaah-ahh...
      Philippe: Biok bat eginda.
      Philippe: Esnatu Idoia. Gosaltzeko garaia da. Ba al dakizu ze egun den? Gure urteurrena da! Urtebete daramagu elkarrekin gure ametsetako etxe honetan.
      Idoia: Oh, Philippe, maitagarria zara.
      Philippe:Maite zaitut, Idoia.
      Idoia: Nik ere bai Philippe, asko maite zaitut.
      Mamua: Maite zaitut! Ja, ja, ja...

    • Le fondement roman

      Related audio
      Description

      Egilea: Xavier Del Valle
      Musika: Jean Louis Argus

      Zuzendaria: Olatz Beobide
      Aktoreak:
      Maite
      : Karolina Sainz de Vicuña
      Maria: Nagore Aranburu
      Mutila:  Aitor Gabilondo
      Joanes: Mañu Elizondo
      Jon:  Xabier Alkiza.
      Nerea:  Miren Aranburu
      Kanposantuko zaintzailea: Kepa Gallego
      Irakaslea:  Marian Galarraga

       

       

       

       

       


       

      Maite: Aizu, barkatu, non da azterketa baten tabloia?
      Idazkaria: Adarra jotzen ala? Lehenengo solairuan, beti bezala.
      Maite: Jesus, eskerrik asko! Hori da hori mutil piperra! Asteazkena, hamabi, bederatzi eta erdietan, latina.
      Maria: Maite, ez dun posible. Hi hemen?
      Maite: Bai ba, azterketa-eguna gerturatu ahala, badakin!
      Maria: Kurtso-hasieratik agertu gabe, a ze gibela, eta gero, gainera, dena gainditzeko, betiko moduan.
      Maite: Badakin, gustuko lekuan.
      Maria: Filologia Erromanikoa heure kabuz ikasi eta azterketa gainditzea ez dun egunero ikusten dun gauza.
      Maite: Beno, badakin, irakasleei bonboi batzuk, negar pixka bat egin, lanean nabilela, urrutitik etorri behar dudala...
      Maria: Ai, ez daukan eskrupulorik!
      Maria: Ai, hurrengo asaltorako garaia. Azterketetan ikusiko dinagu elkar. Adio!
      Maite: Adio, bai.

      (tren-hotsa)

      Treneko ahotsa: Hurrengo geltokia: Altsasu

      Maite: Karrera amaitzean gehiago irteten hasi beharra daukat: lana, ikasketak, ikasketak, lana....  Ai, asma alu honek akabatuko nau! 
      Jon: Maite, lortu dinat, kostata e?, Le fondement roman liburua, Durangoko liburutegian entxufismo bidez bereganatutako erlikia. Sukaldeko mahaian utzi dinat. Zaindu, eh? Agur.
      Maite: Bibliografian azaltzen den liburu eskuraezina. Ai, nire anaia kuttuna beti laguntzeko prest. Zer egingo nuke bera gabe. Ahhh, ikasten hasiko naiz loak hartu aurretik.  "Els patriars est mortu duo": boa, a ze txapa! Ea nire anaiaren erlikia! Ze arraio jartzen du ertz honetan? Mila bederatziehun eta laurogeita bederatziko uztailak hogeita lauan: azterketa-eguna izango da hori? Kapitulu hau erori ote zen azterketan? Auskalo. Ondo ikasi beharko dut.

      (ate-hotsa)

      Maite: Nor arraio izango ote da ordu honetan? Bai, nor da?
      Nerea: Nerea Altuna naiz, zure ikaskidea.
      Maite: Ez zaitut ezagutzen, ezta? Noski, ez bainaiz inoiz joaten.
      Nerea: Neu ere gutxitan joaten naiz.
      Maite: Sartu, sartu barrura. Ez zara Altsasukoa, ezta?
      Nerea: Ez, Etxarrikoa naiz.
      Maite: Etxarrikoa, eh? Eta zer nahi zenuen?
      Nerea: Hurrengo astean azterketak hasten direla eta, ostiraleko azterketarako apunteen eske nator.
      Maite: Ba, begira, klaseko apunteak lortu ditut. Itxaron. Zer arraroa, itxura retro horrekin eta, Jesus, a ze bisajea, egunetan lorik egin ez balu bezala. Tori, hauexek dira.
      Nerea: Hauekin ez dut gauza handirik egingo. Nireak antzekoak dira. Ez al duzu besterik?
      Maite: Ba, ke ba; ez, ez. Besterik ez.
      Nerea: Beno ba, eskerrik asko hala ere. Zorte on.
      Maite: Bai, agur. Ahhh, ala por ahí, zer pentsatzen zuen, lortutako liburua emango niola, horrela, ezagutu gabe? Baita zera ere! Ederra dago ba apunteen merkatu beltza. Uiii, oheratu aurretik, mila bederatziehun eta laurogeita bederatzian eroritako gai horri gain-begirada bat eman beharko diot.
      Irakaslea: Bukatzen joan. Azterketa erraza jarri dizuet.
      Maite: Bai arraroa, ez dut ditxosozko Nerea hori ikusten.
      Irakaslea: Berehala jasoko ditut.
      Maite: Beno, beno, lehen azterketa gainditzeko moduan zagon, Maite!
      Irakaslea: Mila esker.
      Maite: Barkatu, Nerea Altuna aurkeztu al da?
      Irakaslea: Ez dakit ba; itxaron. Ez, eta gainera, ez dago ikasgai honetan matrikulatua.
      Maite: Ah ez?
      Irakaslea: Nerea Altuna diozu... ? Ez da inon ageri. Nerea Altuna, bai. Karrera amaitu gabe baja hartu zuela uste nuen. Hala ere, Joanes Urrutikoetxea izan zen bere irakaslea. Galdetu berari. Bigarren solairuan du bulegoa.
      Maite: Ez da posible.
      Irakaslea: Amaitu da denbora, ekarri hona azterketak. Ez duzue minutu batean egingo, ordubetean egin ez duzuena.

      (ate-hotsa)

      Joanes: Bai? Aurrera.
      Maite: Joanes Urrutikoetxea?
      Joanes: Kontsulta-orduak hamarretatik hamaika eta erdietara dira.
      Maite: Neure kontsulta extra-ofiziala da.
      Joanes: Extra-ofiziala? Zer da ba extra hori?
      Maite: Nerea Altuna zure ikaslea izan al zen?
      Joanes: Bai. Penagarria neskatxa horren amaiera. Ez dut inoiz ahaztuko.
      Maite: Amaiera? Beraz, ez da berriro matrikulatu?
      Joanes: Adarra jotzen ala? Hildakoek ez dute azterketa egiteko gaitasunik.
      Maite: Hilda? Nola...?
      Joanes: Bai, oso arraroa izan zen. Susmoak ibili ziren gurasoek asko ikastera behartzen ote zuten. Depresio handiak zituela, eta abar, eta abar Erromanikoko azterketa egin ondoren aurkitu zuten zintzilik. Bere buruaz beste egin zuen.
      Maite: Ez zuen gainditu?
      Joanes: Ez. Aurre-igarpen bat izan balu bezala. Kaben Dios...
      Maite: Banengoen...
      Joanes: Laurogeita bederatziko uztailan utzi gintuen. Ezagutzen zenuen?
      Maite: Ezagutu, ezagutu... Eeez. (...)

      (itolarri-hotsa)

      Maite: Hau ezinezkoa da. Ziria sartzen ari zaizkit. Baina zein, eta zergatik? Gaizki ulerturen bat izan behar du.
      Treneko ahotsa: Hurrengo geltokia, Etxarri-Aranatz.
      Maite: Barkatu, pasatzen utziko?
      Kanposantuko zaintzailea: Kanposantuko bisita-ordua zortzietan amaitzen da.
      Maite: Bost minutu besterik ez dira izango. Laguntzen badidazu, agian gutxixeago.
      Kanposantuko zaintzailea: Zer behar duzu?
      Maite: Altuna sendiaren panteoia?
      Kanposantuko zaintzailea: Bigarren korridorearen amaieran.
      Maite: Eskerrik asko.
      Kanposantuko zaintzailea: Bizkor, eh!
      Maite: Ez da posible, hemen dago: Nerea Altuna Ibarrola. Mila bederatziehun eta laurogeita bederatziko uztailak hogeita lauan lurperatua. Laurogeita bederatziko uztailak hogeita lau. Data hori, uztailak hogeita lau. Liburuan apuntatutako egun bera. Beraz, irakasleak arrazoi zuen, laurogeita bederatziko uztailak hogeita lauan azterketa egin ondoren egin zuen bere buruaz beste, liburuko egun berbera.
      Jon: Une honetan ez nago etxean. Utzi mezua soinutxoaren ondoren. Eskerrik asko.
      Maite: Kaka, Jon, deitu iezadak ahal duanean, istorio oso arraro batean sartuta nagok. Hik ekarritako liburua medio... Begira ez zakiat nondik atera huen, baina liburuak zerikusia duela uste diat... Oso beldurtuta nagok.  Kaka, kaka, zergatik niri? Bihar azterketa, eta ezin kontzentratu! Ai ama, zein ote da? Ezin liteke izan, ez dut adorea galdu behar. Nor da?
      Nerea: Nerea naiz, unibertsitatekoa.
      Maite: Zer? Zer nahi duzu?
      Nerea: Apunte bila nator. Bihar azterketa dugu, eta ez dut ikasgaia prestatzerik. Baduzu uzteko zer edo zer, apunterik edo?
      Maite: Bai. Bai. Egia... Badaukat, badaukat liburu interesgarri bat... Tori, tori.
      Nerea: Kaixo, laztana, denbora luzea neraman bere bila. Orain dela asko eskuetatik kendu zidaten. Liburu hau gabe ezin izan nuen azterketa gainditu. Orain berreskuratu dudanez, gehiago ikasiko dut. Mila esker.
      Maite: Agur!

      (ate-hotsa)

      Maite: Azkenean atsedena hartuko duzu zure zerraldoan.

      (txirrin-hotsa)

      Irakaslea: Agortu da zuen denbora, geratzen zareten guztiak ekarri azterketak. Ondo al zaude neska? Aurpegi txarra duzu.
      Maite: Egia esan ez dut gainditzeko moduko azterketa egin.
      Irakaslea: Tira, hurrengoan izango da.

      (txirrin-hotsa)

      Mutila: Entzun duzu Erromanikoko ikasle horrena? Astebete zeraman ustelduta zintzilik, badirudi ezin zuela jasan azterketa ez gainditzea.
      Nerea: Bai, ezagutzen nuen. Horrela estutzea ere! Hemen naukazu ni primeran, azterketa gainditu gabe ere, hala!
      Mutila:  Mutila: Baita neu ere, konplikaziorik gabe. Jendeak gehiegi ematen dio buruari. Zer axola du ba azterketa bat gora-behera, ez dago presarik.
      Nerea: Nondik atera duzu liburu zahar hori?: Le fondement roman. Zer da?
      Mutila: Bibliografia guztietan ateratzen den liburu eskuraezina.
      Nerea: Egina zagon orduan: irailean ikasgai bat gutxiago zerrendarako.
      Mutila: Ja, ja... Irailean ikasgai bat gutxiago, ikasgai bat gutxiago...
      Mamua: Edo ikasle bat gutxiago, ja, ja, ja....


       

       


       


       

    • Bekataria

      Related audio
      Description

      Egilea: Aimar Olaskoaga
      Musika: Jean Louis Argus

      Zuzendaria: Olatz Beobide
      Aktoreak:
      Don Luis:
      Patxi Santamaria
      Alkatea: Felipe Barandiaran
      Olatz: Jaione Lopetegi
      Ahotsa: Peio Artetxe
      Etxeko andrea: Nekane Sarobe

       

       

       

       

       

       

      Esataria: Hemen kontatzen direnak mila bederatziehun eta berrogeita hamabigarren urtean gertatu ziren Tolosaldeko herri txiki batean.

      Don Luis: Olatz. Olatz! Non zaude?
      Olatz: Hemen nauka, Don Luis.
      Don Luis: Non demonio sartu zara? Badakizu alkatearekin bilera garrantzitsua dudala, eta ez dut berandu iritsi nahi. Ea, ekarri kapelua eta berokia.
      Olatz: Bai, Don Luis, berehala.
      Don Luis: Ai, ez dakit zer egingo dudan neska honekin. Hain ederra ez balitz.
      Olatz: Hemen ditu Don Luis.
      Don Luis: Eta pilulak, non demonio daude?
      Olatz: Berokian sartu dizkiot Don Luis.
      Don Luis: Ondo da, ondo da. Bihotz madarikatu hau. Beno, joan beharra daukat, eta zu ez geratu hor paretari begira, gauza asko daude eta egiteko.
      Olatz: Bai, Don Luis.

      (oin-hotsa, ate-hotsa)

      Don Luis: Gonzalezen eskaintza ezin hobea da, diru gehiegi uko egiteko. Gainera, eliz ondoko lursail horietan luxuzko bainuetxe bat egitea oso onuragarria izan daiteke herriarentzat. Jende diruduna etortzen bada, herri guztiak irabaziko du.
      Alkatea: Ez dauka berorrek ni konbentzitu beharrik, don Luis. Gonzalezek eskainitako milioiak nahikoa eta sobera dira ni ados egoteko.
      Don Luis: Baina ederki daki herriko jendeak ez duela gauza bera pentsatuko.
      Alkatea: Herriko jendea, herriko jendea! Lurralde hori elizarena da. Betidanik uste izan da elizak bertan ospitale bat eta txiroentzako egoitza egiteko asmoa zuela. Eta orain lurralde hori Gonzalezen konstruktorari saldu zaiola jakiten dutenean...
      Don Luis: Zeri diozu beldurra Garate doktorea? Alkatetza galtzeari?
      Alkatea: Horrek bost axola! Gonzalezek emandako diruarekin herri miserable hau behingoz utzi eta betirako ahaztea espero dut. Doazela denak pikuak biltzera!
      Don Luis: Alkatetza utzi ondoren, zer egingo duzu, medikuntzara itzuli?
      Alkatea: Ez dut uste premiarik izango dudanik. Mapatik desagertu eta kito. Ez nago ni tuberkulosiak jotakoen hatsak muturrean jasateko. Baina berorrek zailagoa dauka, herriko apaiza da.
      Don Luis: Beno, hori ere ez da betirako  izango.
      Alkatea: Berorri ere aparejo ederra, eh Don Luis?
      Don Luis:  Ja, ja...
      Alkatea: Eta Elizak, zer egingo du Elizak diru guzti horrekin?
      Don Luis: Elizak?
      Alkatea: Ez al du berorrek infernura joateko beldurrik?
      Don Luis: Mesedez, Garate... Ja, ja.
      Alkatea: Ja, ja, ja...

      (haize-hotsa)

      Eskalea: Jauna, txanpon batzuk kristau zintzo honentzat.
      Don Luis: Alde hemendik mozkorti halakoa!
      Eskalea: Baina mesedez, erruki...
      Don Luis: Infernuko semea. Lotsa eman beharko lizuke Kristoren izena erabiltzeak.... Ea morroi, zere zain zaude? Goazen.
      Eskalea: Infernuan ikusiko dugu elkar orduan, jauna! Tu!
      Etxeko andrea: Gauero mozkortuta heltzen da etxera, eta nik uste beste emakume batekin egoten dela.
      Don Luis: Orduan zure senarrak etorri beharko luke konfesatzera, eta ez zuk.
      Etxeko andrea: Bai, baina, nik dagoeneko ez dakit zer egin.
      Don Luis: Begira, andrea, ezin duzu ezer egin, eta nik ere ez. Zure senarra mozkorti eta putazale bat da.
      Etxeko andrea: Baina Don Luis!
      Don Luis: Eta okerrena da fedea galdu duela. Sinets iezadazu, fedea galtzen denean jada ez dago salbaziorik.
      Etxeko andrea: Oh, ez...
      Don Luis: Eta ez egin negarrik, mesedez. Zure senarra bezalako jendeak ez du inoren lastimarik merezi eta. Ea, orain zoaz lasai, zoaz etxera, barkatuta zaude eta: "Ego te absolvo". Hala!
      Etxeko Andrea: Mila esker, Don Luis.

      (ate-hotsa)

      Don Luis: Emakume demonioak, Negarti hutsak denak... Ave Maria Purísima, zer nahi duzu?... Ea, ba, bota!
      Ahotsa:  Berorren arima nahi dut.
      Don Luis: Zer?
      Ahotsa: Berorren ordua heltzen ari da. Infernua gertu du, Don Luis!
      Don Luis: Baina, baina nola demonio ausartzen zara?... Ez dago inor. Nondik tera da orduan ahots hori?

      (musika, ate-hotsa)

      Don Luis: Haize demonio hau. Mela-mela eginda nago.
      Olatz: Gabon, Don Luis. Salda beroa prestatu diot.
      Don Luis: Ondo da, ea gorputz barrua berotzen didan. Demonio, goxoa dago.
      Olatz: Mila esker Don Luis. Ah, Don Luis, ahaztuta nuen, gutun bat iritsi da berorrentzat arratsaldean.
      Don Luis: Arratsaldean? Postaria goizean etorri da eta.
      Olatz: Hemen dut Don Luis... Berorrek beste ezer gehiago nahi ez badu...
      Don Luis: Ez. Ez. Joan zaitezke ohera... Ea zer dioen. "Azken eguna heltzen denean, Epaiketaren eguna heltzen denean, berorri epaitua izango da, eta berorren arima askatua. Baina berorrek badaki hau ez dela hala gertatuko. Epaiketa burututa dago, eta epaia jakina, errudun. Justizia egin da, eta infernua berorren zain dago, gertu, oso gertu". Baina zer demonio da hau? Nork ekarri du hau? Eh, ah... Bihotza, ai, eh, ai... pi, pilulak behar ditut...  eh, eh, eh... eskerrak pilulei. Ohera joatea izango da onena: "Ez al du berorrek infernura joateko beldurrik? Ja, ja... Mesedez, Garate... Infernuan ikusiko dugu elkar orduan, jauna, ja, ja... berorren ordua heltzen ari da. Infernua gertu du Don Luis!. Epaiketaren eguna heltzen denean, berorri epaitua izango da, eta berorren arima askatua. Errudun, errudun, errudun, errudun!". Ah! Ah, Ah... Lasai. Lasai. Amesgaizto bat besterik ez da. Amesgaizto bat. Lasai. Non daude pilulak? Hemen.

      (katilu-hotsa)

      Olatz: Ez du gosaria probatu ere egin. Ongi al dago Don Luis?
      Don Luis: Ez dut oso gau ona pasa.
      Olatz: Haizea izango zen. Badaki berorrek zer esaten den: gau haizetsua...
      Don Luis: Utzi esames txoro horiek, demonio! Ergelkeria besterik ez dira errefrau horiek.
      Olatz: Barkatu, Don Luis.
      Don Luis: Eta orain utz nazazu bakarrik. Atseden apur bat hartu nahi nuke, ahal bada behintzat.
      Olatz: Bai, Don Luis.

      (oin-hotsak)

      Don Luis: Zer egingo dut? Hau ez da normala.
      (telefono-hotsa)
      Don Luis: Olatz, telefonoa! Emakume demonioa, ez dago inoiz behar dudanean. Bai, esan?
      Ahotsa: Gauerdian, azkeneko kanpaikada jotzean infernuko ateak betirako irekiko zaizkio. Erruduna da, prestatu zigorrerako.
      Don Luis: Baina zer da hau? Zergatik? Zergatik niri?

      (kanpai-hotsak)

      Don Luis: Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Santuaren izenean...
      Olatz: Don Luis, Don Luis, ondo al dago?
      Don Luis: Utzi, utzi bakean, bakarrik egon nahi dut.
      Olatz: Baina, Don Luis, Garate jaunak, alkateak, egun osoa darama telefonoz deika.
      Don Luis: Bidali infernura. Ez dut petrikilo horrekin egon nahi.
      Don Luis: Barkatu, jauna, barkatu... Erruduna naiz, badakit. Gauza asko egin ditut gaizki, baina zuzenduko ditut nire okerrak. Erruki Jauna, arren. Ez. Ez. Mesedez, ez dut infernura joan nahi. Ah, bihotza... Ezin dut...arnasa hartu... Ah, ah... Olatz... Ah....

      (telefono-hotsa)

      Olatz: Aita, bai, dena gertatu bezala irten da, Don Luisen bihotzak ezin izan du jasan. Meatsuena primeran irten da. Badakit hiltzea merezi zuela. Lursail horiek herriarentzat dira, ospitale berria egiteko. Orain alkateari tokatzen zaio, asko dugu jokoan. Bihar arte, aita.

      (telefono-hotsa)

      Olatz: Garate jauna, barkatu, Don Luisen serora naiz. Bere etxetik deitzen dizut, medikua ez dut harrapatu eta zerorri ere osagilea zarenez, ez dakit, lurrean aurkitu dut. Hilda dagoela dirudi, etorri azkar mesedez. Bihotza izan dela uste dut.

      Mamua: Agur, Garate doktorea: ja, ja, ja...

       

       

    • Dejà vu

      Related audio
      Description

      Egilea: Koldo Almandoz
      Musika: Jean Louis Argus

      Zuzendaria: Joxe Felipe Auzmendi
      Aktoreak:
      Deabrua
      : Patxi Santamaria
      Anjel:  Mikel Fernandez
      Zerbitzaria: Iñaki Beraetxe
      Lorena:  itziber Etxabe


       

       

       

       


      Esataria
      : Cross Road, bidegurutze batean arima deabruari saldu zion Robert Johnson-en klasikoa entzun duzu, hemen, Farmazia Beltza saioan. Gaueko hamabiak izateko bost minutu besterik ez dira falta. Gure bazterrak estali dituen lainoari eskainiko diogu ondorengo kanta. Delirium Tremens: Laino ilunak.

      Lorena: Nik ezkerreko bidetik joko nuke.
      Anjel: Laino honekin ez da ezer ikusten. Ez nago ziur, baina bi bideetako bat hartu behar dugu. Ez dakit, baina nik, nik uste egoera hau noizbait bizi izan dudala.
      Lorena: Zer?
      Anjel: Bai. Badakizu, batzuetan gertatzen da, ezta?
      Lorena: Benga. Hotz egiten du, hartu ezkerreko bidea.
      Anjel: Ez. Eskuinekoak itxura hobea du.
      Lorena: Begira.
      Anjel: Zer?
      Lorena: Han: argia.
      Anjel: Gasolindegi bat dirudi.
      Lorena: Zer arraroa?
      Anjel: Zer?
      Lorena: Gasolindegia. Zuk ikusi al duzu Luz a Bell izeneko gasolindegirik?
      Anjel: Ez. Baina badakizu, monopolioa desagertu zenetik edozein konpainiak jar dezake bat. Kafe bat hartu, eta non gauden galdetuko dugu.
      Lorena: Bale, baina azkar, eh! Bestela ez gara inoiz gurasoen etxera iritsiko.

      (oin-hotsa)

      Zerbitzaria:  Bai?
      Anjel: Bi kafesne, mesedez.
      Zerbitzaria: Laino honekin ez da komeni errepidean ibiltzea, eh?
      Anjel: Arrazoi duzu. Gu, adibidez, galdu egin gara.
      Zerbitzaria: Sarobeko bidean zoazte, ezta?
      Lorena: Bai. Eta zuk nola dakizu hori?
      Zerbitzaria: Errepide honek ez duelako beste inora eramaten.
      Lorena: Beno, orduan ondo goaz.
      Zerbitzaria: Hala ere, zerbait erakutsi nahi nizueke alde egin aurretik. Baina lehenago istorio bat kontatu behar dizuet. Presarik ez baduzue behintzat.
      Anjel: Beno, apur bat bai.
      Zerbitzaria: Lasai. Labur-labur kontatuko dizuet. Ea bitartean lainoa desagertzen den. Ados?
      Anjel: Ados.
      Zerbitzaria: Hemen inguruan gertatu zen, duela hiru urte, gaurkoa bezalako gau lainotsu batean.  Gazte bat oinez zihoan errepide-ertzetik. Kotxe bat zetorrela entzun, eta errepide albora atera zen auto-stop egitera. Baina kotxeko gidariak ez zuen nonbait hura laguntzeko asmorik, eta frenua sakatu ez. Gaztea bide-ertzera itzultzen saiatu zen, baina beranduegi: kotxea gainean zuen.
      Lorena: Nork kontatu dizu istorio hori?
      Zerbitzaria: Ezagutzen al duzu?
      Lorena: Ez. Ez. Ez.
      Zerbitzaria: Eta orain, hona hemen erakutsi behar dizuedana. Nire semearena da.
      Anjel: Baina zer da hori?!
      Zerbitzaria: Bihotz bat da. Nire semearen bihotza.

      (kristal hautsiaren hotsa)

      Lorena: Zer gertatzen zaizu, Anjel?
      Anjel: Nik hau... hau aurretik bizi izan dut. Nik egoera hau aurretik... bizi izan dut.
      Lorena: Baina zer diozu, zer diozu, Anjel?
      Anjel: Baietz, nik hau aurretik bizi izan dudala! Txahala botatzera noa, komunera noa.
      Lorena: Anjel!

      (oin-hotsak)

      Zerbitzaria: Badakizu nor naizen, ezta Lorena?
      Lorena: Ez.
      Zerbitzaria: Nik ordea badakit zu nor zaren.
      Lorena: Nik ez zaitut ba ezagutzen.
      Zerbitzaria: Ba ezagutu beharko nindukezu! Zure aitak hil zuen gaztearen aita naiz.
      Lorena: Zer?
      Zerbitzaria: Ondo entzun duzu.
      Lorena: Istripu bat izan zen. Aitak ez zuen gazte hura ikusi. Laino zegoen gau hartan.
      Zerbitzaria: Gaur bezalaxe.
      Lorena: Aspaldian gertatu zen. Istripu bat izan zen.
      Zerbitzaria: Nire semearen bihotza oso bakarrik dago kaxa horretan, eta gaur lainoak hori konpontzeko ekarri zaitu hona. Ezta?
      Lorena: Ah, ah...
      Zerbitzaria: Ikusten? Ez da hainbesterako, eztarrian ez dugu nerbio gehiegirik, eta ez du minik ematen. Bular aldean, berriz, bihotza ateratzeko bihotza eta saihetsak urratu behar dira, eta horrek bai, ezta, horrek min gehiago ematen du. Ikusten, Lorena? Zure bihotza da. 

      (ur-hotsa komunetik behera)

      Anjel:  Egoera hau aurretik bizi izan dut. Bai. Bai. Egoera hau aurretik bizi izan dut, eta bai, akordatzen naiz. Bai. Ez. Ez. Ez! Lorena!!!!!!!

      Esataria
      : Badirudi Farmazia Beltzera bezero bat sartu zaigula. Bai, jauna. Zer nahi duzu? Sua? Bai. Uste dut badugula. Atea ireki eta hartu zuk zeuk.

      Anjel
      : Banekien gertatuko zela, banekien. Zergatik ez naiz lehenago oroitu? Garaiz oroitu banintz, garaiz oroitu banintz ez zen hau guztia sekula gertatuko. Lorena, edozer emango nuke denboran atzera egin eta hau guztia saihestu ahal izateko.
      Deabrua: Ziur zaude Anjel, ziur zaude, denboran atzera egin nahi duzula?  
      Anjel: Baina nor zara zu, nola dakizu nire izena?
      Deabrua: Ni zure izena izan nintzelako garai batean, erori nintzen arte. Baina, beno, gasolindegiko jabea naizela esan genezake...
      Anjel: Ez dut ezer ulertzen.
      Deabrua: Baina bazenekien hau gertatuko zela, ezta?
      Anjel: Ez dut garaiz oroitu, ez dut garaiz oroitu.
      Deabrua: Oroitzapenak bihurriak izaten dira, kontrolaezinak, are gehiago oroitzapen horien jabe ez zarenean.
      Anjel: Oroitu izan banintz Lorena oraindik bizirik egongo zen.
      Deabrua: Baina horrek ez du orain garrantzirik, ezta? Denboran atzera egin nahi duzu, bai edo ez?
      Anjel: Bai.
      Deabrua: Baina ordainean zure oroitzapen guztiak niri eman beharko dizkidazu. Ados?
      Anjel: Bai. Bai. Nahi duzuna, baina eraman nazazu denboran atzera.
      Deabrua: Zure nahiak aginduak dira niretzat.  

      (auto-hotsa)

      Lorena: Nik ezkerreko bidetik joko nuke.
      Anjel: Seguru? Laino honekin ez da ezer ikusten.
      Lorena: Ez nago ziur, baina bi bideetako bat hartu behar dugu.
      Anjel: Ez dakit, baina nik, nik uste egoera hau noizbait bizi izan dudala.
      Lorena: Zer?
      Anjel: Badakizu, batzuetan gertatzen da, ezta?
      Lorena: Benga, hotz egiten du. Hartu ezkerreko bidea.
      Anjel: Ez. Eskuinekoak itxura hobea du.

      (auto-hotsa)

      (ezpata-hotsa)

                                      


       

    • Hori enigma!

      Related audio
      Description

      Egilea: Harkaitz Cano
      Musika: Jean Louis Argus

      Zuzendaria: Joxe Felipe Auzmendi
      Aktoreak:
      Néstor
      : Peio Artetxe.
      Jaime: Joxe Felipe Auzmendi.
      Inés: Nekane Sarobe.
      Indigenak: Mikel Fernández eta PatxiSantamaria
      Esataria:  Iñaki Beraetxe

       

       

       

       




       

      Esataria: Pazifikoaren erdian gau trumoitsu batean.

      Néstor: Honek itxura txarra dauka! Ikusi al duzu nire emaztea?
      Jaime: Kamarotean egongo da honez gero!
      Néstor: Ez dut uste, handik nator oraintxe.
      Jaime: Goazen behera Néstor!
      Néstor: Ez! Zaude apur batean. Inés! Inés, hor al zaude?
      Jaime: Alferrik gabiltza Néstor! Hemen ez dago inor! Gainera kapitainak kubiertan egotea galarazi du.
      Néstor: Inés!!!
      Jaime: Jainkoarren, gertu pasa da Néstor! Hurrengoan berarekin eramango gaitu! Espe han izango da, eta zugatik kezkatuta. Zaude ziur!
      Néstor: Agian arrazoi duzu. Goazen behera.
      Inés:  Lagundu! Lagundu!
      Néstor: Entzun duzu hori? Inés da. Inés, Inés, non zaude?
      Inés: Hemen nago Néstor!
      Néstor: Jainkoarren. Goiko korredorean dago. Goazen! Larrialdietako eskaileretatik igoko gara.
      Jaime: Txalekoa jantzi beharko genuke.
      Néstor: Tori hau.
      Inés: Néstor! Néstor!
      Néstor: Zaude lasai laztana. Oraintxe noa!
      Jaime: Néstor, kontuz! Olatu bat!
      Inés: Hemen nator.
      Néstor: Inés!
      Jaime: Jainkoarren Néstor, kontuz! Heldu sokari! Heldu! Ontzia hondoratzen ari da! Ekaitzak zuloa ireki dio a baborrean, ontzi-kaskoari.
      Néstor: Ez naiz iristen!
      Inés: Ezin dut gehiago Néstor. Ezin dut, ah!!!
      Néstor:  Eutsi laztana, eutsi!
      Inés: Ah!!!!! Ah!!!!!!
      Néstor: Eeeeeez!! Ineeeees!!
      Jaime: Néstor! Uretara goaz! Uretara goaz!
      Néstor/Jaime:Lagundu!!!

      (ur-hotsa)

      Jaime: Oju, oju, oju! Jainkoarre! Ze, non hago? Néstor. Néstor.
      Néstor: Hau hotza!
      Jaime: Zer gertatu da?
      Néstor: Ze kristo da hau?
      Jaime: Ez al zara gogoratzen? Kubiertan geunden ontzia hondoratzen hasi zenean.
      Néstor:  Oh, ez! Amesgaizto bat zela uste nuen. Eta Inés?
      Jaime: Agian irlako beste hondartzaren batera iritsiko zen. Hau buruko mina! Gatza biriketaraino sartu zaidala uste dut.
      Néstor: Inés gajoa. Zerbait gertatuko balitzaio ez nioke neure buruari sekula barkatuko.
      Jaime: Animo, gizona! Gu iritsi bagara, bera ere iritsiko zen agian. Gainera, txalekoa soinean zeraman berak ere.
      Néstor: Biziko ote da norbait irla honetan?
      Jaime: Auskalo, harrituko nintzateke. Txikia ematen du itxura batean.
      Néstor: Bai. Arrazoi duzu. Begira hor.
      Jaime: Ez gara hona iristen garen lehendabizikoak.
      Néstor: Zer da? Egurra ere ematen du.
      Jaime: Norbaitek sua egin du hemen. Duela ez hainbeste gainera.
      Néstor: Guk ere pentsatu beharko dugu zerbait. Hotz egingo du hemen gauean. Edozer emango nuke sutondo bero baten truke. Edozer.
      Néstor: Dagoeneko kostazainak gure bila arituko direla uste duzu?
      Jaime: Kostazainak? Ze kostazain Néstor? Esnatu. Pazifikoaren erdi-erdian gaude. Gure itsasontziak hondoa jo du. Ez dut uste guk kenduta beste inor bizirik aterako zenik. Tira, agian Inés... bere ere kubiertan zegoen.

      (hegazkin-hotsa)

      Néstor: Entzuten al duzu hori?
      Jaime: Ze?
      Néstor: Ez al da hegazkin bat?
      Jaime: Arrazoi duzu. Goazen! Uretatik gertu bagaude, ikusiko gaituzte.
      Néstor: Eh!!
      Jaime: Eh!!
      Néstor/Jaime:Hemen gaude! Lagundu. Hemen! Eh! Eh!!
      Néstor: Ikusi gaituztela uste duzu?
      Jaime: Ez dago jakiterik. Agian bai. Gure bila norbait dabilela esan nahi du behintzat. Laster etorriko ote dira.
      Néstor: Goikoak entzungo ahal dizu!

      Esataria: Handik zortzi egunera.

      Néstor: Hasi dira berriz ere danbor-hotsak.
      Jaime: Lasai horregatik, gaur arte ezer egin ez badigute, ez digute orain eraso egingo.
      Néstor: Pozik dabiltzala ematen du, zerbait ospatuko balute bezala, bai?
      Néstor: Nazka-nazka eginda nago belar txatxu hauek jateaz. Nazkagarriak dira.
      Jaime: Ezin gaitezke kexatu. Janaria behintzat badugu.
      Néstor: Ba bai, eta hotza ere bai. Zer ez nuke emango...
      Jaime: Zer ez nuke emango sutondo bero baten truke! Bai. Badakit, Néstor!
      Néstor: Danbor-hots nazkagarriak. Hemen ez dago besterik. Hegazkin ziztrin bat ere ez da pasa astebetean. Galdutzat eman gaituzte ala?
      Jaime: Onena lo egitea izango dugu. Bihar beste begi batzuekin ikusiko ditugu gauzak.
      Indigena 1:  Panda bila, no, no, uale panda ue...
      Indigena 2: Kuba patakuba, dogo panda ue...
      Inés: Baina ez! Ez! Mesedez! Baina zertan, zertan ari zarete? Zertarako dira labana horiek?
      Indigena 1:  Panda bila, kuba bilayo, biyale, bilayo, bilayo...
      Inés:  Eeeeeeeeeez!! Ajj!!

      Esataria
      : Pazifikoaren erdian bada "hodilayu" izeneko tribu antzinakoa, sudurgorriak beraien hizkuntzan. Goizero-goizero sakrifikatzen duten animalia baten odolarekin sudur-punta margotzen dutelako deitzen zaie horrela. Urtean behin purifikazio eta jainkoekiko barkamen-eskaerazko ekintza bezala bi gizon sakrifikatzen dituztela ere uste dute antropologoek, xehetasun hau guztiz egiaztaturik ez badago ere.




    • Godzila etxean dago

      Related audio
      Description

      Egilea: Aimar Olaskoaga
      Musika: Jean Louis Argus

      Zuzendaria: Joxe Felipe Auzmendi
      Aktoreak:
      Mikel:
       Santi Olaizola
      Osaba: Juan Bautista Galparsoro
      Irratiko neska: Karolina Sainz de Vicuña
      Ertzaina 1: Joxe Felipe Auzmendi
      Ertzaina 2: Idoia Sagarzazu
      Martin: Balentin Mendizabal




       

       

       

       

       


      Mikel: Bilera gauerdian izango da. Merkantzia hartu bezain pronto Trintxerpeko kaira joan behar dugu. Eta gero han Mougiñoren tabernara, ordu biak aldera iritsiko garela esan diogu.
      Osaba: Tabernara? Eta zergatik ez datoz kaira bertara merkantzia jasotzera?
      Mikel: Ez dute arriskurik nahi, osaba.
      Osaba: Noski, arriskua guretzako. Ez dakit. Ez dakit Mikel, ez naiz batere fio. Ez diot honi batere susmo onik hartzen
      Mikel: Osaba, badakit ez duzula drogaren asunto hau batere atsegin. Baina aukera paregabea da diru-mordoa irabazteko, eta nik adina behar duzu zuk ere diru hori
      Osaba: Bizitza osoan itsasoan pasata, horrelako zikinkeriatan ibili beharra ere.
      Mikel: Nik bezala dakizu zu bezalako marinel zaharrentzat aspaldi bukatu zela hemen lana.
      Osaba: Mukizu alaena! Errespeturik ere ez dut merezi edo... eskola zaharrekoa izango naiz, baina sasoian nago oraindik. Eta ondo gorde txikota, ez al dizute soka nola biltzen den erakutsi? 
      Mikel: Ez haserretu, osaba, eta atera gaitezen behingoz, berandutu egingo zaigu eta.
      Osaba: Goazen bai, damutu baino lehen!

      (bapore-hotsa)

      Irratiko neska: Eta besteak beste, gaur berri nahiko bitxi bat dugu. Pasaiako portura itsasontzi japoniar bat iritsi da, baina ez edozein ontzi, ez. Itsas-biologia ikertzeko prestaturik dagoen ontzi-laborategi bat omen da. Munduan dagoen onenetarikoa gainera. Ez dakiguna da hemen zer ikertzen ari diren, agian espezie bitxiren bat aurkitu dute gure inguruetan. Musikaren tartea orain. Gure entzule fidelentzat: Shubert. 

      Osaba: Japoniar madarikatuak. Ez dute ez ezer onik ekarriko. Baleekin hasi, eta itsasontzi katxarro horiekin arrantza guztia kentzen digute. Eta zertarako? Plastikozko barrita horiek egiteko. Txaka. Bai zera, kaka!
      Mikel: Bai, baina itsasontzi hau desberdina omen da: txipiroi erraldoiak ikertzera etorri direla entzun dut goizean kofradian. 
      Osaba: Txipiroi erraldoiak? Tira, kia! Txorakeriak.
      Mikel: Begira hor, osaba! Hori da ontzi japoniarra. Itzela, eh! Begira, begira ze izen duen. Eh! Godzila II.a.
      Osaba:  Ze izen ergel da hori?
      Mikel: Bah, gurea ere ez da  askoz hobea, osaba!
      Osaba: Zer du Inesa Mari izenak?
      (orro-hotsa)
      Mikel:
      Ze izan da hori?
      Osaba:  Auskalo, baina dena delakoa ontzi madarikatu horren barrutik zetorrela zirudien.
      Mikel: Bai arraroa.
      Osaba: Tira, ez lo hartu, guk gurearekin jarraitu behar dugu. Berandu iritsiko gara bestela.
      Mikel: Bai. Lehenbailehen abiatzea onena.


      (bapore-hotsa)

      Mikel:
      Begira, han. Seinalea ikusi dudala uste dut.
      Osaba: Bai. Han dago ontzia. Argiekin seinaleak egiten ari dira. Beraiek izango dira. Hurbil gaitezen.
      Martin: Berandu zatozte, carayo! Arazoak izan dituzue?
      Mikel: Ez. Ez. Dena ondo joan da.
      Martin: Ez zizuen poliziak jarraituko, ezta?
      Mikel: Ez. Benetan. Dena primeran.
      Martin: Ez dakit. Gau berezia da. zerbait arraroa sumatzen dut iluntasun honetan. Eta nik horrelakoetan ez dut huts egiten, carayo!
      Osaba: Nik ere berdin pentsatzen dut. Susmo txarra hartzen diot guzti honi. Berriketa gutxiago, eta mamira.
      Martin: Ondo da. hartu fardela. Eman eskumuinak Mauriñori. Esan beste egun batean pasako naizela tabernatik. Eta orain segi kontuz.
      Osaba: Badakigu geure burua zaintzen.
      Mikel: Tentuz ibiliko gara. Beste bat arte.

      (bapore-hotsa)

      Mikel: Beno, orain Mouriñoren tabernara!
      Osaba: Eta nola eramango ditugu tabernaraino pakete guztiak? Ezin ditugu denak lepoan hartu eta eraman.
      Mikel: Arrazoi duzu, ez dut horretan pentsatu.
      Osaba: Badugu pentsatzeko gauza larriagorik ere. Begira bi argi horiek, ur azpian, bi argi indartsu horiek.
      Mikel: Baina zer da? Polizia? Poliziaren buzoak izan daitezkeela uste duzu?
      Osaba: Ez dakit, eta ez dut jakiteko batere asmorik.
      Mikel: Argiak gugana datoz. Hurbiltzen ari dira. Sakatu osaba!  

      (bapore-hotsa)

      Mikel: Iristen ari gara.
      Osaba: Argiak ikusten dituzu?
      Mikel: Ez. Atzean utzi ditugula ematen du.
      Osaba: Hala ere, ez naiz fio.
      Mikel: Poliziaren buzoak direla uste duzu?
      Osaba: Ez dakit, baina askoz ere lasaiago egongo naiz heroina hau guztia entregatzen dugunean. Sar dezala Mouriñok kabitzen zaion lekutik.
      Ertzaina 1: Polizia! Polizia! Gelditu motorra berehala! Agindu bat da: gelditu motorra...
      Osaba:  Kaka zaharra, kostazainak dira.
      Mikel: Eman gogor osaba, gainean ditugu eta.
      Osaba: Zertan uste duzu ari naizela? Saiatzen ari naiz
      Ertzaina 1: Geldi. Ez ihes egin. Geldi. Azken abisua da. Geldi.
      Mikel: Atzean gelditzen ari dira.
      Osaba: Bai, baina motor zahar honek ez du abiadura honetan gehiegi iraungo.
      Mikel: Zer egingo dugu?
      Osaba:  Kobazulo bat dago itsas herriaren atzean. Hara gerturatzen bagara, ez gaituzte harrapatuko. Begira. Han dago haitzuloa.

      (ur-hotsa)

      Mikel: Joan direla uste duzu?
      Osaba: Ixxx. Ez hain ozen hitz egin, gure bila ariko dira oraindik. Joan direla ematen du.
      Mikel: A ze gaua! Eta orain, zer?
      Osaba.  Ba itxaron, ezin dugu beste ezer egin.
      Mikel: Berandu iritsiko gara Mouriñoren tabernara. Kezkatzen hasiko da.
      Osaba:  Mouriño. Mouriño. Hor konpon. Begira! Argi horiek berriro.
      Mikel: Zer?
      Osaba: Begira, ur azpian, bi argi horiek. Traste madarikatua. Ezin didazu orain huts egin. Orain ez.
      Mikel: Goazen osaba, goazen lehenbailehen.
      Osaba: Motorrak ez du erantzuten!
      Mikel: Oso gertu ditugu osaba, oso gertu!
      Osaba: Goazen.
      Mikel: Hemen daude osaba, argiak, argiak daude.   
      Osaba: Baina zer da, zer da hau?
      Mikel: Osaba!

      (itsaso-hotsa)

      Ertzaina 1: A ze ergel-parea. Koitaduek ihes egin ez balute, orain bizirik egongo lirateke, eta ez, ez txiki-txiki eginda.
      Ertzaina 2: Guk abisatu bakarrik egin nahi genien, arriskuaz abisatu. Ez dakit zergatik ihes egin duten. Agian izutu egin dira gu ikustean.
      Ertzaina 1: Ez dakit. Auskalo zertan ari ziren. Agian droga eramango zuten.
      Ertzaina 2: Bai. Nik ere pentsatu dut. Baina harritzekoa da. Ez da ezer agertu, gramo bat ere ez.
      Ertzaina 1: Zuzen-zuzenean txipiroi erraldoia zegoen lekura joan behar. Trafikanteak izan edo ez, orain gutxi axola du horrek. Tira, gure lanarekin jarraitu behar dugu. Piztia lehenbailehen harrapatzen ez badugu, bi gizajo hauek ez dira azken biktimak izango.
      Ertzaina 2: Begira: Inesa Mari! Lanak ematen ditu hau ontzi bat zela sinisteak. Ez dago hogei zm. baino gehiagoko zati bakar bat ere. Birrinduta dago dena. Jainkoarren.
      Ertzaina 1: Piztia gero eta indartsuagoa balitz bezala da.
      Ertzaina 2: Zerekin elikatuko ote da?
      Ertzaina 1: Droga-arrastorik ez dela azaldu esan duzu, ezta?

      Irratiko neska:  Eta albiste gehiago ditugu Godzila II.a japoniar itsasontzi misteriotsuari buruz. Lehen aipatu dugu itsasontzi hau itsas-biologia ikertzeko laborategi bat dela, baina ez genekien zehazki zertan zebilen gure uretan. Baieztapen ofizialik ez badago ere, itxuraz, ontzi hau Kantauri itsasoan azken aldi honetan azaldu diren txipiroi erraldoiak aztertzera etorri da. Itsas munstroak Pasaiako uretan? Nork daki! Beste albisteen artean gaur gauean Trintxerpeko Mouriño tabernan  hainbat atxiloketa burutu dira, droga-kontuak medio itxuraz, nahiz eta kargamentua ez den oraindik agertu.


    • Ez naiz gogoratzen

      Related audio
      Description

      Egilea: Ixiar Rojas
      Musika: Jean Louis Argus

      Zuzendaria: Joxe Felipe Auzmendi
      Aktoreak:
      Nerea:
       Aintzane Gamiz
      Paul: Koldo Balenziaga
      Saltzailea: Joxe Felipe Auzmendi
      Emakume zaharra: Klara Badiola
      Nerearen ama:  Idoia Sagarzazu

       

       

       

       

       

       

      Nerea: Sarrera bat, bigarrenerako mesedez. 
      Saltzailea: "Krispeta hiltzailea" filmerako? 
      Nerea: Ona da, ezta?  Hori esan didate, beldurrezkoa, Gore puntu batekin. 
      Saltzailea: Ileak laztea nahi baduzu? Ez dut oraindik ikusi.
      Paul: Nerea? Nerea Valderrama zara, ezta? Zenbat denbora! 
      Nerea: Barkatu, elkar ezagutzen dugu? 
      Paul: Paul naiz, Hernandez. Elkarrekin egon ginen lehengo mailan. 
      Nerea: Benetan? Ez naiz zurekin gogoratzen. 
      Paul: Nola ezetz? Eta Oriora egin genuen txango hura? Ez al zara gogoratzen haur bat mendian nola galdu zen? Neu nintzen. 
      Nerea: Ah, zeu izan zinen.
      Paul: Ze, zinera zeu ere? 
      Nerea: Krispetena ikustera. 
      Paul: Baita nik ere. Ez dut oraindik ikusi. Baina ze ostia dira krispetak? 
      Nerea: Palomitak. Badakizu, Euskaltzaindiaren kontuak. 
      Paul: Bakarrik zaude ezta? Axola zaizu zurekin joatea? 
      Nerea: Be...no... 
      Paul: Bat bigarrenerako mesedez. Eta zertan zabiltza, lanean, ikasten? 
      Nerea: Ikasten. Oraindik ikasten. 
      Paul: Eta mutila izango duzu, ezta? Seguru. Zu bezalako neska ederrek, guztiek dute mutila. 
      Nerea: Ni bezalako neskek ere badakite zinera bakarrik joaten.
      Paul: Ze, sartuko al gara? Ez nuke hasiera galdu nahi. 
      Nerea: Ongi.
       
      (palomita-makinaren hotsa)
       
      Paul:  Palomitarik bai? Ezin dugu horrelako filme bat krispetarik gabe ikusi. 
      Nerea: Gure hiltzaile bihurtzen ez diren bitartean. 
      Paul: Komunera noa. Barruan ikusiko dugu elkar, eh? Leku ona hartu gero!
      Nerea. Atzean ala aurrean? Baina nor arraio da tipo hau?
       
      (botila-hotsa)
       
      Nerea: Zer, etxeko komuneraino joan zara, ala? 
      Paul: Jende asko zegoen, baina hementxe nago berriro.
      Zine-aretoko ahotsa: Filma hasi aurretik...
      Nerea: Hastera doa.
      Zine-aretoko ahotsa: gogoan izan. Itzali zure sakelako telefonoa. Eskerrik asko.
      Paul: Jende gutxi dago gaur. 
      Nerea: Bikote-pare bat eta gu. 
      Paul: Hobe horrela, ez gaituzte besteen oihuek izutuko....   Hasiera izugarria da, adrenalina sutan jarriko zaizu.
      Nerea: Nola dakizu? Ez al didazu esan ez duzula ikusi? 
      Paul: Thriller-ean dena esaten dizun filma horietakoa da. 
      Nerea: Oi, puaj, a ze nazka, tipo hori jota dago, eh?
      Paul: Eta oraindik ez duzu okerrena ikusi. Primerako hiltzailea, azkarra, arrastorik uzten ez duen horietakoa. 
      Nerea: Ixxx! Zer esan du? 
      Paul: Lepo zuria duten neskak gustuko dituela...
      Nerea: Palomitarik nahi? 
      Paul: Barkatu, utz iezadazu pasatzen. Komunera noa. 
      Nerea: Berriro? 
      Paul: Ur asko edan dut gaur, gehiegi. 
      Nerea: Ez bidean galdu, eh? 
      Ahots 1: (ohhhhh!!)
      Nerea: Zer da hori? Paul. Paul. Hor al zaude? Baina non sartu zara? 
      Paul: Asko galdu al dut? 
      Nerea: Beste bi akabatu ditu. 
      Paul: Mailuarekin? 
      Nerea: Ixx! Zer esan du orain? 
      Paul: Beltzaranak gustuko dituela. Ai, traketsa ni, palomita guztiak bota ditut. 
      Nerea: Berdin da. Ai ama! Ikusi al duzu hori? 
      Paul: Baina nola izango da berdin? Palomita gehiago erostera noa. Oraintxe nator.
      Ahots 2: AAAAAAAhhhhhhhhh!
      Nerea: Paul. 
      Paul: Bah, ezer ez, ezer gabe nator. Ilada luzeegia zegoen. Asko galdu al dut? 
      Nerea: Ee...zz. Paul. Bakarrik geratu gara zine-aretoan. Non daude atzean eserita zeuden bi bikoteak?
      Paul: Gehiegi beldurtu, eta joan egingo ziren.             
      Pelikulako
      ahotsak: oh,aha,ah,aha   
       
      (oin-hotsak)
       
      Nerea: Bua, oilo-ipurdia jartzeko modukoa. Ona benetan. Oso ona iruditu zait, eta zuri? 
      Paul: Ez dakit. Gehiago espero nuen. 
      Nerea: Ba al zenekien hiltzailea ama zela? 
      Paul: Ikusi ditut pelikula hobeak, askoz hobeak. Etxean sekulako bilduma daukat. Zer egin behar duzu orain? 
      Nerea: Umm! Etxera noa. Astelehenetan oso goiz esnatzen naiz. 
      Paul: Eta nire etxera bagoaz? Badut ikusi ez dudan pelikula bat. Eta afaltzeko pizza bat eskatu dezakegu.
      Nerea: Beno, egia esan, ez nuke etxera berandu iritsi nahi. 
      Paul: Zu lasai. Nik eramango zaitut gero autoan. Urtean behin bakarrik ikusten dugu elkar. Ezin zara orain joan neska.
      Nerea: Bale. Hau da zure autoa?
      Paul: Sartu. Berehala gaude gure etxean. Igeldon bizi naiz, bi minutu kotxez. 
      Nerea: Bakarrik bizi zara? 
      Paul: Gurasoak orain dela bi urte hil ziren, kotxe istripu batean. 
      Nerea: Sentitzen dut. 
       
      (ate eta giltza hotsa)
       
      Nerea: Etxe polita duzu, eh? Eta itsasoari begira gainera. 
      Paul: Gurasoek utzi didaten bakarra da..  Ardo-kopatxo bat? 
      Nerea: Ongi. Pizza bat eskatuko dut? Goseak amorratzen nago.
      Paul: Sotoko ardorik onena. Gu biontzat. Okasioak merezi duenean bakarrik irekitzen ditut. 
      Nerea: Ez al dugu pizzarik eskatuko? 
      Paul: Pelikula ikusiko dugu lehenengo, elkarrekin. 
      Nerea: Egia esan, goseak amorratzen nago. 
      Paul: Lasai, eder hori. Laburra da eta, oso laburra. Palomita batzuk prestatuko dizkizut bitartean. Palomita-makina berria dut. Primerakoak ateratzen dira. 
      Nerea: Ah bai? Eta non... non erosi duzu? Beti nahi izan dut horrelako bat etxean.
      Nerea: Baina hau ez al da oraintxe zinean... Paul! 
      Emakume  zaharra: Paul! Non zaude Paul? Zergatik ez didazu inoiz erantzuten? 
      Nerea: Nor da hori? Ez al didazu esan bakarrik bizi zarela? Non zaude? Zergatik ez didazu erantzuten? 

      (telefono-hotsa)

      Nerea
      : Erantzun! Erantzun, mesedez! 

      (telefono-hotsa, komunikatzen)

      Nerea: Kaka! Etenda egongo da. Baina nork aginduko zidan niri hona etortzea?
      Paul: Zer, Nerea? Gustuko duzu filma? Nerea! 
       
      (ate-hotsa)
       
      Nerearen ama: Nerea! Zu al zara? 
      Nerea: Bai.
      Nerearen ama: Non ibili zara orain arte? 
      Nerea: Eh... lagun batzuekin afaltzen. 
      Nerearen ama: Lehentxeago deitu dizut patrikakora. 
      Nerea: Zinean nengoen. Zer ba? Zerbait gertatu da? 
      Nerearen ama: Ez. Ezer ez. Pakete bat ekarri dute zuretzat. 
      Nerea: Ah bai? 
      Nerearen ama: Emakume batek orain dela gutxi. Sukaldean utzi dizut. Oso berandu ez ote zen galdetu diot, baina premiazko bidalketa bat zela eta... Zer da? 
      Nerea: Ahhhhhh! 
      Nerearen ama: Zer duzu? Nerea, zer da? Baina... zer da hau? 
      Nerea:  Palomitak egiteko makina bat. 
      Nerearen ama: Bidaltzailea: Mireia Saralegi. Hori ez al da Paulen ama, zurekin ikastolan ibili zena? Paul Hernandez.
      Nerea:  Ez dakit. Ez dakit nor den Paul hori. 
      Nerearen ama: Bai neska, Orioko txangoan galdu zena. 
      Nerea:  Ez naizela gogoratzen!
      Nerearen ama: Ai, oraingo gazteak. Ez dakit non duzuen burua. Ikusi al duzu gaur Eguna? Zinean bikote bat aurkitu dute, hilik. Oraindik ez dute ezer argitu. Ai, hemendik gutxira ezingo dugu kalera irten ere egin.  Jainko maitea!              
       
       
      Emakume zaharra: Non zaude Paul? Zergatik ez didazu inoiz erantzuten? Paul?
       

       

    • Hiltzaile bat kristalaren beste aldean

      Related audio
      Description

      Egilea: J. Goenaga
      Musika: Jean Louis Argus

      Zuzendaria: Joxe felipe Auzmendi
      Aktoreak:
      Felipe
      : Felipe Barandiaran  
      Olga: Idoia Sagarzazu
      Marian: Nekane Sarobe
      Ertzaina: Anjel Alkain
      Tomas: Joxe Felipe Auzmendi
      Isabel: Marian Galarraga

       

       

       

       

       

       


      Felipe: Emakume batek baino gehiagok aitortu izan dit bizia emango lukeela nigatik, bizi ziztrin horien truke nirea beraien esku uzteko banengo bezala. Gajoak. Ezagutu ditudan guztien bizitza guztiak batera ere ez lirateke nahikoa ni erosteko. Ez nago salgai. Hor dago gakoa. Eta halaxe esan nion azkenekoari. "Bihotza lapurtu didazu" esan zidan negarrez. Zergatik egiten dute horrenbeste negar? Horrexek ateratzen nau neure onetik. "Banoa" esan, eta negar. Ezer esan gabe joan, eta negar. Beti negar. "Bihotza ateratzea besterik ez zaizu falta" izan zen entzun nion azkenekoa. Jiratu eta "ez da ideia txarra" bota nion, baina lastima, nik eskuak zikintzeko, zu baino gehiago den zerbait behar dut.   
      Olga: Oso ondo Felipe.  
      Felipe: Berriro egingo dut bihotzarena.  
      Olga: Ez. Ez. Oso ondo geratu da.  
      Felipe: Seguru?  
      Olga: Seguru. Entzun nahi?  
      Felipe: Posible bada?  
      Olga: Bale. Gaur garaiz gabiltza.
      Felipe: Emakume batek baino gehiagok aitortu izan dit bizia emango lukeela nigatik...  
      Marian: Ummm! Zoragarria da.  
      Olga: Nor?  
      Marian: Nor? Felipe. Nor bestela?  
      Olga: Hori ez da Felipe. Ez ahaztu.  
      Marian: Nola ez dela Felipe?  
      Olga: Felipek egiten duen papera.  
      Marian: Ah, beno, jakina, eta eskerrak. Gaurko pertsonaia hau ez da oso atsegina. Baina ahots horrek...
      Olga: Ez zaitez ahotsekin engainatu Marian!  
      Marian: Beti iguala esaten didazu...  
      Olga: Badakit zertaz ari naizen. Akordatzen beti amona goxoarena egiten zuen Karolina harekin?  
      Marian: Akordatuko ez naiz ba, eta orain kontatuko didazu nola kartzelan dagoen alaba jotzen zuelako, eta ez dakit...  
      Olga: Ba bai. Adibide bat besterik ez da. Hemen egiten duzuena dena gezurra da, zuk jakin behar zenuke hori.  
      Marian: Tuntuna naizela uste al duzu?  
      Olga: Ez. Ez dut uste, baina batzuetan duda sortzen zait.  
      Marian: Zer dakizu Feliperi buruz?  
      Olga: Bikoiztailea dela.  
      Marian: Zu bai azkarra, bikoiztailea da, eta ahots zoragarria dauka.  
      Olga: Bai, baina ez dakit.  
      Marian: Non bizi da? Ezkonduta al dago?  
      Olga: Esan dizut dakidan guztia.  
      Marian: Jakingo duzu nola azaldu zen hemen behintzat?  
      Olga: Bai. Gaur daraman txaketa berarekin, zure ondoan dagoen ate horretatik. Sartu, kaixo esan eta listo. Bere lehendabiziko papera eman genion. Harez gero, puntual etortzen da, ondo egiten du bere lana, eta lana amaitutakoan joan egiten da.  
      Marian: Eta ez al zara inoiz beste ezer jakiten saiatu?  
      Olga: Ai! Ah, bai Felipe, bukatu da grabazioa, ez? Ondo? Bale ba. Eta ez Marian. Inoiz ez naiz beste ezer jakiten saiatu. Besteak beste, ahotsekin afaltzea ez delako nire bizio ezkutuetako bat. Eta ahotsekin ezer gutxi egin litekeelako.  
      Felipe: Beno, banoa.  
      Olga: Ondo da. Ah, hau Marian da. Ez dakit elkar ezagutzen duzuen.  
      Marian: Nik zu bai. Asko miresten dut zure lana.  
      Felipe: Ah, eskerrik asko.  
      Marian: Igual tokatuko zaigu egunen batean elkarrekin lan egitea.  
      Felipe: Igual.  
      Olga: Beno, beste lan batekin hasi beharra daukat. Beraz...  
      Marian: Horrek joateko esan nahi al du?  
      Olga: Zuk zer uste duzu?  
      Marian: Zu ere bazoaz, ezta?  
      Felipe: Bai. Bai. Banoa.  
      Olga: Kontuz ibili!  
      Marian: Tuntuna halakoa!  
      Olga: Itxaron Felipe. Felipe!  

      (telefono-hotsa)
       
      Olga: Kaixo, Olga naiz. Beno, hau Olgaren ahotsa da, eta hemen ahotsa besterik ez dago une honetan. Olgari oso arin zerbait esan nahi badiozu, erabili zeurea, ahotsa alegia.  
      Marian: Olga, Olga, hor al zaude? Deituko dizut geroxeago.  
      Olga. Feliperekin afaldu dut. Eta amatxo! Ez dakit nondik hasi, benetan. Beno, utzi egingo zaitut. Berehala hemen da eta. Autoa aparkatzen utzi dut.  
      Oraintxe dator eskaileretan gora. Gizajoa. Segituan bidaliko dut. Ahotsa besterik ez da. Ikusi bazenu...  Zergatik dakizu horrenbeste gizonezkoez Olgatxo?  
      Olga! Olga! Ah!!!  
      Olga: Baina, ze broma-klase da hau?  
      Marian: Aupa, Marian ez dago etxean, edo baldin badago ere ezin du telefonorik hartu. Horrek badakizu zer esan nahi duen, ezta? Pi eta hitz egin.  
      Olga: Marian, hor al zaude? Marian, hartu telefonoa segituan!  
       
      (jende-hotsa, sirenak)
       
      Olga: Utzi pasatzen. Marianen lagun bat naiz, utzi pasatzen. Zer gertatu da?  
      Ertzaina: Hobe duzu ez pasatzea. Ikuskizuna ez da oso atsegina. Norbaitek begiak moztu, eta bihotza atera dio. Zuk ez duzu ezagutuko kasualitatez.  
      Olga: Ez da posible. Ez!  
      Ertzaina.Azkar hemen. Emakume hau zorabiatu egin da, eraman dezatela lehenbailehen anbulantzian.
      Erietxeko administraia: Esnaola doktorea, bigarren solairura!  
      Felipe: Kaixo, zer moduz zaude? Loreak ekarri dizkizut.  
      Olga: Felipe, zer egin diozu Mariani? Zer egin duzu?  
      Felipe: Zer?  
      Olga: Mezuak utzi zizkidan erantzungailuan, badakit zurekin zegoela.  
      Felipe: Ez dakit zertaz ari zaren.  
      Olga: Felipe, ez hasi gezurretan. Zurekin joan zen afaltzera, zure zain zegoen etxean. Dena kontatu zidan.  
      Felipe: Nik ez dut sekula Marian izeneko inorekin afaldu, Olga.   
      Olga: Nik dena dakit ordea.  
      Felipe: Lastima.  
      Olga: Zer egitera zoaz? Ez zaitez zoratu Felipe. Hau bion artean konponduko dugu.  
      Felipe: Ez dago ezer konpondu beharrik Olga.  
      Olga: Umm, ummm, ummm...
      Felipe: Lastima horrela bukatu beharra. Zurekin konfiantza neukan, baina...         
      Felipe: Emakumeek badute akats bat, beno, emakumeek duten akatsetako bat, dena jakin nahi izaten dutela. Beti. Gauza guztiei buruz. Horregatik galdetzen dute hainbeste. Eta niri asko galdetzen duten emakumeak ez zaizkit batere gustatzen... Barkatu, zer jartzen du hemen? Ez dut ondo ulertzen.  
      Tomas: Felipe, nahiago baduzu, utzi egingo dugu, eh?  
      Felipe: Ez. Ez. Jarraitu dezaket, baina esadazu zer jartzen duen hemen. Ez da ongi irakurtzen nire paperean.
      Tomas: Ea, "batez ere erantzutea ez zaidalako gustatzen".  
      Felipe: Ah, ados: "batez ere erantzutea ez zaidalako gustatzen". Ah, ja.  
      Tomas: Lur jota dago.  
      Isabel: Ez da gutxiagorako.  
      Tomas: Felipe, utzi egingo dugu gaurkoz, eh? Gu ere nekatuta gaude.  
      Felipe: Nahi duzuen bezala.  
      Tomas: Olgarekin ohituta zegoen, eta badakizu... hain gaztea eta...  
      Isabel: Olgarena bakarrik ez, Marian gajoa ere... Esaten dute Marianena jakin zuenean, eman ziola bihotzekoa Olgari. Nire bizilagun batek ikusi omen zuen, bere onetik aterata gajoa. Normala da Felipe horrela egotea.  
      Tomas: Beno, Marianengatik ez hainbeste. Felipek ez zuela ezagutzen esan dit.  
      Isabel: Ah, ez ziren inoiz elkarrekin tokatuko.  
      Tomas: Ez. Ez dut uste. Ze, joango al gara?  
      Isabel: Feliperi itxarongo diogu, ezta?  
      Tomas: Nahi duzun bezala, edo nahiago duzu zuk bakarrik itxaron.  
      Isabel: Hori esan al dut?  
      Tomas: Ez dakit ba neska! Ez zara grabaketa-gelatik irten bera bikoizten hasi denetik.  
      Isabel: Ai, hain ahots zera dauka!  
      Tomas: Ez fidatu! Gidoiarekin egiten dute lan. Bikoiztaileak ez dira ezer gidoilaririk gabe. Mordoska bat ezagutu ditut, eta gehienak erabat jende zozoak izaten dira.  
      Isabel: Badakit tontolio, baina ahots horrek "maite zaitut" esatea zoragarria izan behar du, baita gidoiak dioelako esaten badu ere. Ez al zaizu iruditzen?  
      Tomas: Niri ez zait ezer iruditzen. Hor datorkizu.  
      Felipe: Kaixo.  
      Isabel: Ni Isabel naiz, laguntzaile berria. Asko gustatzen zait zure ahotsa.  
      Felipe: Ah, ba eskerrik asko.  
      Isabel: Igual tokatuko zaigu egunen batean elkarrekin lan egitea.  
      Felipe: Litekeena da bai.  
      Tomas: Hurrengo astean bertan. Madrilera noa, eta presazko lan bat dugu. Film poloniar aspergarri horietako bat: hiltzaile bat kristalaren beste aldean. Horrela titulatzen dela uste dut.  
      Isabel: Hiltzaile bat kristalaren bestaldean, eta utzidazu asmatzen, Felipe da hiltzailea, ezta?  
      Felipe: Bai. Beti tokatzen zait.  
       
       
      Marian: Olga, Olga... Aaah!
       

    • Salatariak

      Related audio
      Description
      Egilea: Xavier Del Valle
      Musika: Jean Louis Argus

      Zuzendaria: Joxe Felipe Auzmendi
      Aktoreak:
      Ofiziala:
      Martin Mendizabal
      Sarjentua: Juan Bautista Aldasoro
      Mary: Klara Badiola  
      Susmagarria:  Joxe Felipe Auzmendi
      Esataria: Karolina Sainz de Vicuña  
      Umea: Idoia Sagarzazu


       

       

       

       

       

       

      Ofiziala: Sartu eta hasi kokatzen. Mugi! Mugi! Bakoitza bere zenbakiaren azpian.  
      Sarjentua: Eseri hementxe, eta lasai. Ez beldurrik izan.   
      Mary: Ez gaituzte ba ikusiko?   
      Sarjentua: Minessotako kuartel federalean zaude, prestazioetan eta segurtasun-neurrietan Amerikan daukagun onena.  
      Mary: Bai. Bai. Baina kristal hauek ez didate batere konfiantzarik ematen.
      Zakurra: Guau, guau...  
      Sarjentua: Ixxx! Ixo! Kontrola ezazu zure zakurra. Ez ahaztu lekuko moduan sartu dugula. Baina isiltzen ez bada, kalera botako gaituzte. Eta lasai egon, beraiek ispilu bat besterik ez dute ikusten.
       
      (tinbre-hotsa)
       
      Sarjentua: Bai, esan?  
      Ofiziala: Wallace sarjentua...  
      Sarjentua: Bai?  
      Ofiziala: Susmagarriak prest dauzkazue.  
      Sarjentua: Ongi da. gelditu agindu berrien zain.  
      Ofiziala: Bai, jauna.  
      Sarjentua: Beno, hementxe dauzkazu zure deskribapenaren arabera aurkitutako susmagarriak.  
      Mary: Ez dakit. Ez dakit. Esan nizuen. Ilun samar zegoen.  Ez dut ondo gogoratzen.  
      Sarjentua: Ahalegindu zaitez emakumea. Hauetakoren batek ez al dizu bereziki atentzioa deitzen?  
      Mary: Beharbada, hirugarren zenbakiaren azpian dagoena. Ez. Ez. Ez. Bosgarrena ere izan daiteke. Ez dakit.  
      Sarjentua: Ofiziala!  
      Ofiziala: Bai, esan jauna!  
      Sarjentua: Hirugarrena eta bosgarrena hobeto ikusi nahi ditugu.  
      Ofiziala: Zure esanetara. Zuk eta zuk, eman hiru pausu aurrera! Eta besteak, irten gelatik. Azkar! Ez daukagu egun osoa!
      Sarjentua: Eta?  
      Mary: Bizarduna dela uste dut, baina ez nago ziur. Lehen ez zuen bizarrik. Ilea ere agian ilunagoa zuen. Ez dakit.  
      Sarjentua: Ofiziala!  
      Ofiziala: Bai, jauna.  
      Sarjentua: Ekarri bizardun nazkante horren aurpegia kristaleraino. Gertu-gertutik ikusi nahi dugu.  
      Mary: Gertuago oraindik, ez al da nahikoa? Ikusi egingo nau.  
      Zakurra: Guau, guau!  
      Sarjentua: Nola esan behar zaio zakur honi isilik egoteko?!  
      Mary: Barkatu sarjentu jauna. Lasai. Markus, lasai. Zer duzu?  
      Ofiziala: Zu kanpora! Eta zu aurrera, aurrera esan dut!. Jarri zure aurpegi nazkagarria kristalaren ondoan, ondo ikus zaitzaten.  
      Susmagarria:Ah, Ah!  
      Ofiziala: Negar gutxiago kakati madarikatua!  
      Susmagarria:Ah! Ah! Nahikoa ikusten al nauzu orain Mary Higins, salatari nazkagarria? ah, ah, ... edo zure zakur tentelaren usaimena izan al da? Zer uste duzu, ez zaitudala ikusten? Zureak egin du! Ja, ja!  
      Ofiziala: Ixo behingoz, putakumea!  
      Zakurra: Guau, guau! Guau, guau!
      Mary: Baina nola da posible? Ez al didazu esan ez ninduela ikusten?  
      Sarjentua: Lasai, lasai! Egia esan, ez dut ezer ulertzen. Tira, harrapatu dugu behintzat. Pozik egon gaitezke.  
      Mary: Bai, bai... baina zer egingo dut nik orain, eh? Badaki nor naizen.  
      Sarjentua: Ez arduratu. Horrek ez zaitu gehiago molestatuko. Bereak egin du.  
       
      (ate eta giltza hotsa)
       
      Mary: Ai, uf! Korrika-saio luzea bota dugu, eh Markus?  
      Zakurra: Guau,guau!  
      Mary: Tori polit hori, merezi duzu eta! Eh, eh, ito gabe, Markus!
      Esataria: Smith senatariaren esanetan, gainera, Minnesotako arrazakeria indizea Amerika guztiko baxuena da. Gaia aldatuz, atzo, Reagan-go gartzelan Jonny umejalea izengoitia zuen presoari bizia kendu zioten. Aztia ere deitzen zioten honi injekzio hilgarria jarri zioten atzo, gauerdiarekin batera. Hamaika desagerpen leporatzen zizkioten arren, gaurdaino zazpi gorpu besterik ez dira azaldu. Guztiz txikituak gainera...  
      Mary: Jonny di Magio,  
      Esataria: diotenez gainera hiltzaileak magia beltza erabiltzen zuen  
      Mary: Tira Markos, eskerrak Jainkoari, sinetsi egin beharko dugu dena bukatu dela. Azkenean.  
      Esataria: Gorpuek tankera guztietako mutilazioak zeuzkaten. Mediku forentseak Jonny di Magiok bere biktimen gorputz-atalak jan egiten zituen arrastoak ote zeuden aipatu zuen. Honek, bere aldetik, epaitegian egindako adierazpenetan hauen arimaz jabetuz bere ondorengo bizitza indartu nahian zebilela deklaratu zuen. Eguraldiari dagokionez, dirudienez, bihar hobera egingo du.
       
      (plater-hotsa)
       
      Mary: Ze, Markus, ez al duzu amaitu? Um, ez duzu gehiago nahi? Tira ba, txokora, lotarako ordua da eta.  
      Zakurra: Guau. Guau!  
      Mary: Markux, ixo!
      Zakurra: Guau! Guau!
      Mary: Ixo! Ixo! Zer duzu, bizilagun guztiek gorrotatzea nahi ala? Baina, baina dardarka ari zara eta. Zer duzu maitea, zergatik zaude beldurtuta, eh? Zatoz nirekin, elkarrekin lo egingo dugu: " Salataria! Salataria! Salataria! Ah, ah... Lagundu!  
      (susmagarria) Ze uste duzu, ez zaitudala ikusten? Zureak egin du! Ja, ja..."   
      Ah, ze demontre, eskerrak, amesgaizto bat izan da. Uf! Markus, Markus, non zaude Markus? Zer egiten duzu atarian? Baina nola demontre irten zara kalera? Sartu azkar barrura Markus! Zer, beldurtzen zaituen zerbait entzun duzu? Ea, ba, behatxulotik begiratuko dut. Ez dago inor, ikusten? Ea ba, oso arraro zaude azkenaldian, gaixoa!  
       
      (ate-hotsa)
       
      Mary: Zein da?  
      Umea: Ni.  
      Mary: Zein da ni?  
      Umea: Ireki, mesedez!   
      Mary: Baina Jainko maitea! Zer egiten du zu bezalako gaztetxo batek ohetik jaikita, eta bakarrik ordu honetan? Galdu egin al zara?  
      Umea: Kontuz ibiltzeko mezua ematera nator.  
      Mary: Kontuz, zergatik?  
      Umea: Badakizu, zugana dator.  
      Mary: Nigana? Nor baina?  
      Umea: Hau egin zidana.  
      Mary: Baina zer duzu hor umea? Odola daukazu. Zure lekua... sartu. Zauria garbituko dizut. Markus, Markus, ixo! Baina, baina nora zoaz? Eh! Bat-batean desagertu da. Markus, baina non egon zinen atzo gauean?  
      Zakurra: Guau, guau...
      Mary: Egun guztia amesgaizto bat izan ote zen. Benetakoa zirudien. Nola arraio irten zinen?  
      Zakurra: Guau, guau...  
      Mary: Baina ulertezina da? Zaunka niri? Segi txokora, disgustuak besterik ez dizkidazu ematen...  Tori pixka bat, sabela zorriz beteta edukiko duzu honez gero.  
      Esataria: Gauean tenperatura baxuak izan arren, egunsenti epel eta atsegina gaurkoa. Azken orduko berri bat iritsi zaigu oraintxe. Minessotako poliziaren esanetan ume bat azaldu da hilik auzo txinatarrean. Erabat kriskatua omen dago bere gorpua, piztia batek eraso egin balio bezala. Poliziak ikerketa hasi du eta kontrolak jarri ditu hiriko hegoaldeko eta iparraldeko sarreran.  
      Mary: Arraroa da, auzo txinatarra hemendik bi kaletara dago. Ze, Markus, ez al duzu ezer jan behar? Goserik ez? Zeuk ikusi. Berandu nabil. Ez. Ez begiratu niri horrela. Ez zaitut kalera aterako. Gau osoa eduki duzu egin beharrekoa egiteko. Hale, agur!  
       
      (danbatekoak)
       
      Sarjentua: Sartu kontu handiz, eta miatu bazter guztiak. Lekukoak etxe honetaraino jarraitu zuela esan dit.  
      Ofiziala: Ez dago inor jauna, baina zoruan odol-arrastoak daude.  
      Beste ofiziala:Hemen jauna, hemen, ohe-azpian. Hemen, makurtu, jauna.  
      Sarjentua: Begira zer dugun hemen, gizaki baten hatza. Hau nazka, emakume batena dirudi. Egiaztatu aurkitutako emakumeari falta zaiona den.  
      Ofiziala. Bai, jauna!
      Mary: Markus, zergatik dago atea zabalik?  
      Ofiziala: Eskuak gora, emagaldu alaena! Hemen dago jauna, gurea da.
      Mary: Baina zer da hau? Zer gertatzen da?  
      Sarjentua: Nork esan behar zuen, Mary Higins! Eraman dezagun komisaldegira!  
      Mary: Itxaron, Wallace sarjentua! Baina... Markus, Markus, neure zakurra...  non dago neure zakurra?  
      Sarjentua: Ba al dakigu zerbait zakurrari buruz?  
      Ofiziala: Ez da zakurrik ageri jauna, ezta arrastorik ere.  
       
      (ate-hotsa)
       
      Ofiziala: Sartu, eta hasi kokatzen, mugi, mugi. Bakoitza bere zenbakiaren azpian. Eseri hementxe, Markus jauna, eta ez beldurrik izan.  
      Susmagarri  
      ohia
      : Lasai nago.  
      Sarjentua: Minnesotako kuartel federalean zaude, prestazioetan eta segurtasun-neurrietan Amerikan daukagun onena. Beraiek...  
      Susmagarri
      ohia
      : ez dute ispilu bat besterik ikusten. Badakit, bai.   
      Ofiziala: Susmagarriak prest dauzkazue Wallace sarjentua.  
      Sarjentua: Ba hementxe dauzkazu erretratu robotaren arabera aurkitutako susmagarriak.  
      Susmagarri
      ohia
      : Bai, garbi daukat, sei zenbakia da gau hartan ume harekin ikusi nuena.  
      Sarjentua: Gera dadila seigarrena. Utzi joaten gainerakoei.  
      Ofiziala: Bai, jauna.  
      Sarjentua: Eraman galdeketa aretora.  
      Ofiziala: Goazen behingoz piztia halakoa! Hobe duzu lehenbailehen dena aitortzea.  
      Mary: Eh, oker zaudete, errugabea naiz, nik ez dut ezer egin.  
      Sarjentua: Mila esker zure pazientziagatik. Hemendik, Markus jauna!   
      Mary: Markus? Gizon hura?
      Ofiziala: Segi aurrera!  
      Mary: Bera da erruduna, azti umejalea da, Jonny di Mago, bera da erruduna.
      Sarjentua: Lasai Markus jauna, bereak egin ditu.  
      Susmagarri ohia: Aahhh, lasai nago, inoiz baino lasaiago...!  
       
       
      Susmagarri ohia: Zureak egin du, ja, ja, ja... 
       

    • Amaren babeza bezalkorik!

      Related audio
      Description
       

      Egilea: J. Goenaga
      Musika: Jean Louis Argus

      Zuzendaria: Joxe Felipe Auzmendi
      Aktoreak:
      Maribi:
      Idoia Sagarzazu
      Umea: Nekane Sarobe
      Peio: Anjel Alkain 
      Begoña:  Marian Galarraga
      Medikua: Joxe Felipe Auzmendi  

       

       

       

       

       

      (zurrunga-hotsak)

      Maribi: Peio! Peio, Peio, lo zaude!
      Peio:  Ze, ze nahi duzu?
      Maribi: Ez naiz ondo sentitzen Peio.
      Peio:  Egon lasai, neska! Egin ezazu lo.
      Maribi: Ezin dut. Mugitzen ari da, asko mugitzen ari da.
      Peio:  Lasaitzen bazara, bera ere lasaituko da. Ez al zizun hori esan medikuak?
      Maribi: Bai, baina... atera egin nahi du.
      Peio:  Ez ezazu txorakeriarik esan!
      Maribi: Bultzaka ari da, min handia egiten dit.
      Peio:  Beno, beno, azkar hasi da. Oraindik lau hilabete gelditzen dira eta. Bost hilabetekoa zaude, ezta?
      Maribi:  Peio, goazen erietxera. Atera egin nahi, minez nago, eta gainera, atera egin nahi duela esan dit.
      Peio:  Zer?
      Maribi: Berak esan dit. Atera egin nahi duela.
      Peio:  Ba esaiozu nire partetik oraindik ez zaiola tokatzen, entzun? Oraindik oso txikia dela mundu honetara etortzeko.
      Maribi: Ez naiz txantxetan ari.
      Peio:  Ez. Ni ere ez, Maribi. Hala. Amesgaiztoren bat izango zenuen. Normala a zure egoeran. Lasaitu, eta egin lo. Bale?
      Maribi: Peio! Peio!

      (ordulari-hotsa)

      Umea: Ama!
      Maribi: Zer, umea?
      Umea: Atera egin nahi dut.
      Maribi: Esan diot, baina ikusten duzu, ez dit kasurik egin.
      Umea: Ama, aspertzen ari naiz hemen barruan.
      Maribi: Lasai umea, oraindik ez zaizu tokatzen. Oso txikia zara oraindik.
      Umea: Ama! Oso ilun dago dena. Atera hemendik, mesedez.
      Maribi: Ez zaitez kezkatu, laztana. Berehala aterako zara.
      Umea: Orain atera nahi dut.
      Ama:  Nora zoaz txiki? Eh, utzi aitari lo egiten!
      Peio:  Eh, zer geratzen ari da hemen? Eh, ah! Zer da hori? Nor zara zu?
      Umea: Zuk ez al dakizu amatxori kasu egin behar zaiola?
      Peio:  Maribi, ai, lagundu Maribi! Itotzen ari naiz.
      Maribi: Lasaitu gizona, amesgaiztoren bat izango da.
      Peio:  Ah, oh, ah...
      Maribi: Esan dizut atera egin nahi zuela! Ez didazu kasurik egin...
      Umea: Eta amatxori kasu egin behar zaio. Baietz ama?
      Maribi: Bai, ume!
      Umea: Ama, nekatuta nago. 

      (ordulari-hotsa)

      Maribi: Loa, loa, txuntxulun berde... Pa. Egin lo lasai laztana.
      Umea: Eta berriro ateratzeko gogoa jartzen bazait?
      Maribi: Zuk esan amatxori. Konforme?
      Umea: Bale. Zuk ere egin lo. Ni geldi-geldi egongo naiz.
      Maribi: Oso ondo maitea.
      Umea: Ama!
      Maribi: Zer, ume?
      Umea: Zu eta ni ondo konponduko gara, baietz?
      Maribi: Bai, ume, oso ondo konponduko gara!
      Umea: Hala izan behar du gainera, baietz?
      Maribi: Bai, laztana, hala izan behar du.
      Umea: Ama!
      Maribi: Zer, ume?
      Umea: Hemendik aurrera ez diozu aitari ezer esplikatu beharko. 
      Maribi: Ez, txiki, ez diot ezer esplikatu beharko.
      Umea: Biok bakarrik egongo gara, zu eta ni.
      Maribi: Bai, maitea, biok bakarrik. Hala, egin lo, lasaitu eta egin lo.
      Umea. Ondo lo egin, amatxo.
      Maribi: Ondo lo egin, txiki! Loa, loa, txuntxurun berde...

      (oin-hotsak)

      Begoña: Maribi, aspaldiko, zer moduz?
      Maribi: A, kaixo, Mua! Begoña.
      Begoña: Zer, parkerako bidea ikasten?
      Maribi: Beno, badakizu, umeak parkera etorri nahi zuela eta!
      Begoña: Azkar hasi zaizu agintzen.
      Maribi: Ez dakizu zer nolako karakterra daukan.
      Begoña: Noizko duzu?
      Maribi: Hilabete barru tokatzen zaio.
      Begoña: Aizu, jakin nuen Peiorena.
      Maribi: Peiorena?
      Begoña: Bai. Alde egin dizula, ezta?
      Maribi: Ah, bai, bai.
      Begoña: Koldarra halakoa! Ez zuen horietako ematen Peiok. Ez horixe, baina gaur egun ezin zara gizonez fidatu.
      Maribi: Beno, badakizu...
      Begoña:  Zu egoera honetan utzita, gainera! Bakar-bakarrik.
      Maribi: Ez. Lasai. Ondo moldatzen naiz txikiarekin.
      Begoña: Neska, hitz egiten duzun posturan dagoeneko izan duzula ematen du.
      Maribi:  Beno, elkarrekin bizi gara, ezta? Eta egunero hitz egiten dut berarekin. Beraz.
      Begoña: Komenigarria dela esaten dute, bai. Ikastaroan ere askotan esaten digute. Ez zara aspaldian azaldu, eh? Nik ere hitz egiten diot, baina berak ez dit ezer erantzuten.
      Maribi: Ba nireak garbi entzuteko moduan hitz egiten du. Bai, horixe!
      Begoña: A ze suertea zurea, neska. Azkarra izango da inondik ere.
      Maribi: Bai, oso azkarra da.
      Begoña: Ea hurrengo egunean ezagutzeko modua izaten dudan. Ez badit orain hitz egin nahi behintzat!
      Maribi: Ez. Ez dut uste.
      Begoña: Aizu, zuri hitz egiten badizu...
      Maribi: Ez. Utz ezazu. Ez zara...
      Begoña. Orain lasai xamar dago eta. Amatxori konpainia asko egiten diozula, ezta?
      Umea: Bai. Bai. Asko. Zer ba?
      Begoña: Zer izan da hori? Maribi? Entzun al duzu?
      Maribi: Jakina! Esan dizut.
      Umea: Eta zuk ez diozu sinistu!
      Begoña: Ez... nik esan nahi nuen.
      Umea:  Ez. Zuk ez diozu sinistu. Eta nire amak ez du inoiz gezurrik esaten. Entzun!
      Begoña: Maribi, kendu iezadazu hau gainetik! Maribi, nik ez nuen nahi... ah!
      Umea: Ezetz ama? Zuk ez duzula gezurrik esaten?
      Maribi:  Ez, maitea, nik ez dut gezurrik esaten.
      Umea: Orain badaki.
      Maribi: Bai. Orain sinistu duela uste dut.

      (oin-hotsak)

      Erietxeko administraria: Esnaola doktorea, bigarren kirofanora.
      Maribi: Aizu!
      Medikua: Momentu bat mesedez, oso lanpetuta gabiltza.
      Maribi: Nire txikia jaio nahi dut.
      Medikua: Emakumea, jakingo duzu ba hori ez dela zuk nahi duzunean egiten. Bederatzi hilabete behar dira horretarako. Itxaron pixka batean. Segituan naiz zurekin.
      Maribi: Kasu egingo al dit norbaitek? Bost urte itxaron ditut. Nekatuta nago.
      Medikua: Erizainak, egiozue kasu emakume honi, mesedez. Uste dut ganbaratik pixka bat endredatuta dabilela. Ulertzen didazu, ea lasaitzen duzun.
      Umea:  Nire ama ez dago nahastuta, nekatuta esan du, ez nahastuta. Ulertzen?
      Maribi: Utz ezazu txiki!
      Umea: Nahastuta zaudela esan du.
      Maribi:  Ezin duzu mundu guztiarekin haserretu, maitea. Nik... neroni nekatuta nago. Hori da dena.
      Umea: Entzun duzu. Nekatuta dago!
      Medikua: Ah! Ah! Ze demontre? Erizaina!

      (labana-hotsa)

      Maribi:  Lasaitu, maitea, honela jarraitzen baduzu, inor ez da ausartuko zu hemendik ateratzera. Laugarren medikua zen hori!
      Umea:  Ez kezkatu amatxo. Oso ondo nago. Goxo-goxo egoten da hemen barruan.
      Maribi: Nekatuta nago, hogeita bost urte dituzu dagoeneko.
      Umea: Egon lasai. Egin lo pixka bat. Nik zainduko zaitut, amatxo.
      Maribi: Bai, laztana. Baina horretarako geldi egon behar duzu.
      Umea:  Geldi egongo naiz, ama. Zuk egin lo lasai. Zu eta ni ondo konponduko gara. Baietz ama?
      Maribi: Bai, txiki! Oso ondo.
      Umea: Loa, loa, txuntxurun berde...
       

       


       

    • Ixo, mesedez!

      Related audio
      Description

      Egilea: Ixiar Rojas
      Musika: Jean Louis Argus

      Zuzendaria: Joxe Felipe Auzmendi
      Aktoreak:
      Eneko
      : Jose Krutz Gurrutxaga
      Miren: Jaione Lopetegi
      Eneko haurra:  Idoia Sagarzazu
      Aita: Peio Artetxe
      Ama: Marian Galarraga

       

       

       

       

       

       

      (negarrak)

      Eneko: Ai, ez, ez, ez, berriro ez, berriro ez. Mesedez! Ah, ezin dut gehiago.
      Miren: Irratiarekin ez duzu isilaraziko.
      Eneko: Zer nahi duzu ba egitea?
      Miren:  Aita guztiek egiten dutena. Gainera, zure txanda da orain. Ni altxa naiz lehen.
      Eneko: Ezin dut, ezin dut. Ezin dut. Leher eginda nago.
      Miren:  Ados, neu joango naiz, baina azkeneko aldia izango da. Hodei, laztana! Banoa. Badoa zure amatxo, zure aita ohean geratzen den bitartean.
      Eneko: Ah, zer nahi duzu ba nik egitea goizeko bostetan esnatu behar badut?
      Miren:  Eta nik zer?: ez al ditut bihar erosketak egin behar, etxea garbitu, bazkaria prestatu, eta gainera, Hodei zaindu?
      Eneko: Ixo,ixo, ixo, mesedez, ixo! Ongi, neu joango naiz. Ixo!
      Miren: Sehaska mugitu behar duzu, oso poliki, hamar aldiz.

      (arnasa-hotsa)

      Miren: Ah, ah! Korrika al zatoz?
      Eneko: Zergatik ez duzu oraindik korridoreko bonbilla aldatu?
      Miren: Ahaztu egin zait. Barkatu.
      Eneko: Badakizu ezin dudala iluntasuna jasan.
      Miren: Barkatzeko! Bihar bertan aldatuko dut. Eta Hodei?
      Eneko:  Ez naiz harritzen esnatu izana. Logelako leihoa zabal-zabalik zegoen; izoztuta zegoen gizajoa.
      Miren: Ezinezkoa da, pertsiana eta guzti itxi dut.
      Eneko: Zabalik zegoela! Haizea dabil kanpoan, eta ireki egingo zen.
      Miren: Baina ezinezkoa da.
      Eneko:  Nire gurasoen antza duzu, ezinezkoa. "Ezinezkoa da" zioten beti sototik bueltatzen nintzen bakoitzean. Ezinezkoa zela zaratak entzutea, sotoan ez zegoela inor.
      Miren: Zer duzu Eneko? Ongi al zaude?  

      (telebista-hotsa)

      Eneko haurra: Aita, utzi lehiaketa ikusten, mesedez!
      Aita:  Oraindik hemen? Ohera, bihar ikastolara joan behar duzu eta.
      Eneko haurra: Ez! Utzi lehiaketa ikusten.
      Aita: Ohera esan dut! Aurretik ekarri garagardo bat, hau bukatu zait eta.
      Ama:  Ekarri niri ere beste bat.
      Eneko haurra: Zergatik joan behar dut beti nik?
      Aita:  Ohera zoazelako.
      Eneko haurra: Baina sotoan ez dago argirik. Eta beti entzuten dut ahots hori.
      Ama: Ezinezkoa da. Sotoan ez dago inor.
      Aita: Hamabi urteko neskak bezala kokilduta?
      Eneko haurra: Ni ez naiz ezeren beldur.

      (ate-hotsa)

      Eneko haurra: Ahh!

      (negarrak)

      Miren: Eneko, Eneko, esnatu!
      Eneko: Zer, zer gertatzen da?
      Miren: Ongi al zaude?
      Eneko: Arduratu zeure gauzetaz.
      Miren: Ez al duzu umea entzun?
      Eneko: Ai, ez, ez. Umea berriro ez, mesedez. Oi!
      Miren:  Neu joango naiz oraingoan. Lasai. Oso aurpegi zurbila daukazu. Eneko, zatoz mesedez, Hodei lurrean dago.

      (negarrak)

      Eneko: Zer gertatu da?
      Miren: Hodei lurrean dago. Ez al duzu ikusten?
      Eneko: Baina hori ezinezkoa da. Nola eroriko da ba sehaskatik?
      Miren: Eta leihoa? Ikusi al duzu leihoa?
      Eneko: Leihoa zabalik? Neuk itxi dut eta.
      Miren: Ziur al zaude itxi duzula? Ez al zenuen amestuko?
      Eneko: Ja, niri adarra jo nahian?
      Miren: Eta orduan zer egiten du berriro zabalik?
      Eneko: Eta nik zer dakit ba. Norbaitek zabalduko zuen.  
      Miren: Baina hori ezinezkoa da. Etxe honetan zu eta ni bakarrik gaude.

      (telefono-hotsa)

      Eneko: Joder, nor izango da ordu honetan?
      Miren: Nik zer dakit?
      Eneko: Ez da ba zure lagunen bat izango?
      Miren: Oso ondo dakizu ez dela niretzat. Baina lasai, nik erantzungo dut.
      Eneko: Isiltzeko!
      Miren: Baietz, banoala!
      Eneko: Isilduko al zara behingoz?
      Miren: Bai, nor da? Nor da? Nor zara?
      Eneko: Nor da?
      Miren: Ez dakit, moztu egin du.
      Eneko: Eta zergatik moztu duzu?
      Miren:  Inork erantzuten ez zuelako. Ixo, laztana. Ez da ezer, zure sehaskatxoan zaude berriro.
      Eneko: Ai, eskerrak, sekula ez zela isilduko uste nuen.
      Miren:  Hainbeste joan-etorriekin garrantzitsuena ahaztu dugu. Bihar Hodeiren urtemuga da.
      Eneko: Bi urte. Ezin dut sinetsi.
      Miren: Eta ez diogu oparia erosi.
      Eneko: Zuk uste konturatuko dela?
      Miren: Jakina baietz. Zu ez al zara zure haurtzaroaz akordatzen?
      Eneko: Ez. Oso gutxi gogoratzen dut nik. Ia ezer ez. Benidorm-eko oporrak, hori bai.
      Miren: Ez al dago orain isilegi? Ongi dagoen begiratzera joango naiz.
      Eneko:  Ez, ezta pentsatu ere. Joaten bazara, igual esnatu egingo duzu. Zu ez zara hemendik mugituko.
      Miren:  Nola ezetz? Baina txantxetan ari al zara? Ez, askatu! Utzi nire zangoa!
      Eneko: Zu ez zoaz inora hemendik.
      Miren: Hodei! Hodei, non zaude? Eneko!
      Eneko: Ai, ze demontre gertatzen da orain?
      Miren: Hodei ez dago! Desagertu egin da! Eta leihoa, ikusi al duzu leihoa?
      Eneko: Berriro zabalik?
      Miren:  Eta Hodei, non dago Hodei? Zer egin diozu? Esan, zer egin diozu Hodeiri?
      Eneko:  Miren, Miren, lasaitu! Sehaskan utzi dugu lehenago, ezta? Orduan hemen nonbait egon behar du.
      Miren: Sehaska azpian begiratu dut, leku guztietan. Eta ez dago inon.
      Eneko: Hori ezinezkoa da.

      (telefono-hotsa)

      Miren: Ni ez dut erantzungo.
      Eneko: Ba nik ere ez.
      Miren: Entzun al duzu?
      Eneko: Ez. Nik ez dut ezer entzun. 
      Miren: Hodei, non zaude Hodei? Hor al zaude?
      Eneko:  Miren, nahikoa da, Miren, nahikoa da fartsa hau, entzun? Antzerki bat da hau.
      Miren: Zergatik esaten duzu hori orain?
      Eneko: Ez dago. Ez al duzu ikusten? Ez al duzu ikusten ez dagoela?
      Miren: Nola ezetz? Hementxe zegoen oraintxe!
      Eneko:  Miren, Miren! Mesedez, nahikoa da, ezin dut gehiago, nahikoa da! Noiz onartuko duzu Hodei hilda dagoela, eh? Noiz onartuko duzu istripu hartan hil zela?
      Miren:  Ez jarraitu... Ez dut kontu hori berriro entzun nahi. Ez al duzu negar hori entzuten?
      Eneko:  Ah, begira, neuk ere entzuten dut. Lortu duzu; ni ere zoratzeko bidean jarri nauzu, Miren; nik ere entzuten dut. Baina, baina ez dakit nondik datorren. Ez dakit, ez dakit nondik datozen etxe honetako hotsak. 

      (negarrak)         

    • Amnesia

      Related audio
      Description

      Egilea: Beñat Barandiaran
      Musika: Jean Louis Argus

      Zuzendaria: Joxe Felipe Auzmendi
      Aktoreak:
      Erizaina
      : Jaione Lopetegi
      Medikua: Xabier Alkiza
      Bill Heacks doktorea: Jose Felipe Auzmendi
      Gaixoa: Pello Artetxe
      Irrati-emakumea: Marian Galarraga

       

       

       

       

       

      (anbulantzia-hotsa, eta auto-balaztena)

      Erizaina:  Azkar, mugi, odol asko galtzen ari da!
      Medikua:  Kontuz, kontuz buruarekin, zein da gaixoaren egoera?
      Erizaina: Hipertrofia bronkioetan, traumatismo kraneoenzefalikoa, saihetsak eta eskuineko hanka txikiturik. Barne-hemorragiak sabelaldean, klabikula lekuz kanpo, tarteka odoljarioak ditu ahoan. Ez dakit zer egin dioten, baina miraria honaino bizirik iristea.
      Medikua:  Utzi lekua, gela bat behar dugu. Pultsoa?
      Erizaina:  Beheraka doa. Galtzen ari gara, galtzen ari gara!
      Medikua:  Eutsi mutil, eutsi! Gela bat behar dugu, azkar!
      Erizaina:  Hemendik!

      (ate-hotsa)

      Medikua: Azkar, elektroak! Bat, bi, hiru! Bi miligramo poliximina, hamar miligramo neomizina! Ez geratu memelo aurpegi horrekin begira, azkar!
      Erizaina:  Oxigenoa jarri aurretik trakea garbitu behar zaio.
      Medikua: Eutsi mutil, eutsi, ez dakit nola baina bizirik aterako haiz, bai horixe, bizirik aterako haiz, bizirik aterako haiz! 

      (tren-hotsa)

      Gaixoa:  Ah! Non nago?
      Bill Heacks doktorea:  Ospitalean zaude.
      Gaixoa:  Ospitalean?
      Bill Heacks doktorea: Bai. Ospitalean. Bi hilabete eman dituzu koman, hilzorian. Ez zara ezertaz gogoratzen?
      Gaixoa:  Ez. Ez dakit.
      Bill Heacks Doktorea: Zorte handia izan duzu. Egia esan, zeure onera etortzea mirari bat izan da. Hona zure egoeran etortzen diren ehuneko bat baino ez da bizirik ateratzen. Eskerrak eman beharko zenizkioke goiko horri. Ez da oraindik nonbait zure ordua iritsi.
      Gaixoa:   Eta zu nor zara? Ez zaitut ezagutzen.
      Bill Hackes doktorea: Bill Hackes doktorea, zure suspertzeaz arduratu naiz denbora guzti honetan.
      Gaixoa: Eta noiztik ibiltzen zarete hemengo medikuak bata zuririk gabe?
      Bill Heacks doktorea: Orain ez nago guardian, eta etxera joan aurretik, bisitatxo bat egitea otu zait. Dena den, ez zenuke horrenbeste hitz egin behar. Oso ahul zaude oraindik.
      Gaixoa:  Bai, egia esan, ez daukat ezertarako indarrik.
      Bill Heacks Doktorea: Atsedena behar duzu. Tamalez denbora luzea mugitu gabe egon beharko duzu oraindik.
      Gaixoa:  Mugitu gabe?
      Bill Heacks Doktorea: Ez larritu horregatik. Egia esan, azken bi hilabeteetan zu bisitatzera inor ez etorri izanak harritu nau. Ez dugu zure familiaren berri. Hona ekarri zintuztenean ez zeneraman inolako identifikaziorik. Ze izen duzu? Horretaz behintzat gogoratuko zara, ezta?
      Gaixoa: Ez naiz oroitzen, ez naiz ezertaz oroitzen, ez naiz ezertaz oroitzen!
      Bill Heacks Doktorea: Lasai, gizona! Askotan gertatzen da, buruan golpe gogorrak jasan dituzu eta normala da ez oroitzea. Kasu gehienetan amnesiak egun batzuk baino ez ditu irauten. Goiz batez, esnatzean, ttaka,  hona etorri aurreko gertakari guztietaz oroituko zara, baita oroitu nahiko ez zenituzkeen haietaz ere. Orduan argituko ditugu kontu guztiak. Bitartean deskantsua behar duzu. Lo hartzeko pilula batzuk emango dizkizut...  Ah! Hori da. Orain itxi begiak, eta amets gozoak izan. Bihar beste egun bat izango da.
      (beste egun bat izango da, beste egun bat izango da)
       
      (Auto-hotsa)

      Gaixoa:  Ai, ai, ah!
      Erizaina: Lasai, lasai! Amesgaizto bat izan da. Dena pasatu da, dena pasatu da.
      Gaixoa:  Hil egin nahi naute. Hil egin nahi naute!
      Erizaina: Ez esan txorakeriarik. Ez zaitu inork hil nahi, amesgaizto bat izan da. Besterik ez. Zu zaintzeko nago ni hemen.
      Gaixoa: Norbaitek tren-geltokiko karrilera bultzatu nauela egin dut amets. Trena nire gainera zetorren.
      Erizaina:  Ur pixka bat nahi duzu?
      Gaixoa: Ez. Eskerrik asko. Ondo nago. Heacks doktoreak ere eskaini dit lehenago.
      Erizaina: Heacks doktorea? Nik dakidala ez dago ospitalean izen hori duen medikurik.
      Gaixoa: Nola ezetz? Gaur arratsean egon naiz berarekin hitz egiten. Heacks doktoreak oso gizon atsegina zirudien. Lo egiteko pilulak eman dizkit.
      Erizaina: Irudimen handia duzu zuk inondik ere. Hori amestu egingo zenuen ziur aski.
      Gaixoa: Ez zen amets bat. Nik badakit errealitatea eta ametsak bereizten.
      Erizaina: Ongi da. Ongi da. Nahi duzun bezala. Baina orain hartu pilula hauek, eta lotara, bihar beste modu batera ikusiko baituzu gauza. Bihar beste egun bat izango da.
      (Bihar beste egun bat izango da, bihar beste egun bat izango da)
       
      (bihotz-taupadak)

      Irratiko neska: Egunon. Goizeko zortziak dira. Albisteak: "Iturri polizialean arabera,  azken hilabeteetako krimenen susmagarri nagusia duela bi hilabete hiriko psikiatrikotik ihes egin zuen gaixo bat da. Oraindik bere bila ari badira ere, hiltzailearen atxiloketa egun gutxi batzuetako kontua izango dela adierazi du hilketa saileko Abel Fernandez komisarioak. Errepideari dagokionez..."
      Bill Heacks Doktorea: Ez zenuke horren goiz irratia entzun behar. Askotan hobe izaten da gauza batzuk ez jakitea.
      Gaixoa:  Hau sustoa eman didazuna!
      Bill Heacks Doktorea: Lasai, gizona.  Bill Heacks doktorea naiz, oroitzen? Atzo goizean hitz egin genuen.
      Gaixoa:  Bai. Oroitzen naiz.
      Bill Heacks Doktorea:  Zer moduz sentitzen zara gaur goizean? Hobeto?
      Gaixoa:  Berdintsu, ezin dut gorputza mugitu.
      Bill Heacks Doktorea: Ba horrela egon beharko duzu beste bi hilabete gutxienez. Pazientzia. Kontuan izan koma egoeran egon zarela, eta zure organismoak denbora behar duela paralisi egoeratik suspertzeko; hitz egiteko gai bazara behintzat, eta hori ez da gutxi. Sinets iezadazu, gazte, loteria tokatu zaizu.
      Gaixoa: Norbait ni hiltzen saiatu zela uste dut. Gau osoa pasatu dut ametsetan. Oraindik ere tren madarikatu horren hotsak entzuten ditut buruan.
      Bill Heacks Doktorea:  Ez dut uste ametsetan ibili zarenik.
      Gaixoa:  Zer esan nahi duzu?
      Bill Heacks doktorea: Zu hona ekarri zintuen anbulantziako gidariarekin egon naiz, eta tren-geltokitik ekarri zintuzten. Baina ez omen zegoen makinistaz gain beste inor geltokian. Ez dago lekukorik. Agian zeure buruaz beste egiten saiatu zinen.
      Gaixoa:  Ez. Hori ez!
      Bill Heacks Doktorea:  Nola jakin, ordea, deus oroitzen ez baduzu?
      Gaixoa: Ez dakit, baina ezin naiz mugitu. Eta ez dut ezer gogoratzen; ez dakit zer gertatu zitzaidan ezta zer gertatzen ari zaidan ere. Erizainak esan zidan ez zuela Bill Heacks izeneko medikurik ezagutzen.
      Bill Heacks Doktorea:  Ah, hori esan zizun?
      Gaixoa: Bai. Hori esan zidan. Tentu handiz ibili beharko dut orduan, je, je...
      Gaixoa: Ez dakit zeri egiten diozun barre, baina niri ez dit batere graziarik egiten. Heacks doktorea zara, bai ala ez?
      Bill Heacks Doktorea: Nahikoa da: hemen nik egiten ditut galderak. Ez diot zertan inori azalpenik zor. Nik ongi betetzen dut nire lana. Beti jakin izan dut gaixoak nola zaindu.
      Gaixoa:  Baina zu ez zara Heacks doktorea!
      Bill Heacks Doktorea:  Eta zer axola dio horrek orain?
      Gaixoa: Gezurretan aritu zara.
      Bill Heacks Doktorea:  Baita zeu ere! Ze uste duzu, atzo goizean jaioa naizela?
      Gaixoa:  Ez dakit zeri buruz ari zaren.
      Bill Heacks Doktorea: Ah, ez? Esan: noiztik dira elbarriak, mugitu gabe,  irratia pizteko gai? 
      Gaixoa: Esnatu naizenean piztuta zegoen. Erizainak piztuko zuen ni esnatu baino lehen.
      Bill Heacks Doktorea: Bai, noski, erizainak! Eta hizketan aritu garen bitartean erizainak mugitu al dizkizu hankak?
      Gaixoa:  Baina zer diozu?
      Bill Heacks Doktorea: Nirekin broma gutxi. Birritan harrapatu zaitut ezkerreko oina mugitzen. Ez nauzu engainatuko.
      Gaixoa: Ongi da! Odolkiak ordainetan. Zeu zara begiak zabaldu nituenetik niri iruzur egiten saiatu dena. Zu ez zara Heacks doktorea.
      Bill Heacks Doktorea:  Ah, ez? Eta zergatik pentsatzen duzu hori?
      Gaixoa:  Heacks doktorea neu naizelako.

      (tren-hotsa)

      Iruzurtia: Kontxo, kontxo! Badirudi gauzak argitzen hasi direla Heacks doktorea!
      Bill Heacks Doktorea: Nor zara? Zer arraio nahi duzu nigandik? Zuri ez dizut ezer txarrik egin!
      Iruzurtia: Ikusten dudanez, nahi dituzun gauzekin baino ez zara gogoratzen; ez nauzu ezagutzen? Benetan? Zure amnesia benetakoa dela sinesten hasi beharko dut.
      Bill Heacks Doktorea: Zure aurpegia ezaguna egiten zait.
      Iruzurtia: Baina psikiatrikoko isolamendu-gela... Ez al dizu horrek ezer esaten?
      Bill Heacks Doktorea: Orain, orain gogoratzen dut! Psikiatrikoan lan egiten nuen garaiko gaixoetako bat zara.
      Iruzurtia: Oso ondo. Hamar puxtarri galdera asmatzeagatik.
      Bill Heacks Doktorea: Jonnathan... oker ez banago. Baina duela urte askoko  kontuak dira hauek.
      Iruzurtia: Urte asko? Urte asko diozu? Eternitate bat. Hamahiru urte pasa ditut eroetxe madarikatu horretan, bederatzi urte isolamendu-gelan. Egunero, segundo oro, gauza bakarra nuen buruan, zulo madarikatu hartatik irten, eta bizitza izorratu zidan putakumea akabatzea, akabatzen nuen bitartean jasan dudan sufrimendu guzia bere begietan ikusiz.
      Bill Heacks Doktorea: Beraz, zu zara, tren-karrilera bota ninduen kabroia.
      Iruzurtia: Baina oraingo honetan ez dut huts egingo Heakcs doktorea.
      Bill Heacks Doktorea: Zertan ari zara? Utz nazazu! Min egiten didazu.
      Iruzurtia: Zuk ez dakizu oraindik mina zer den.
      Bill Heacks Doktorea: Ah, aaaa, ezin dut arnasarik hartu.
      Iruzurtia: Agur, Bill. Amets gozoak izan ditzazula. Infernuan.
       

       


       

    • Gau eder bat desagertzeko

      Related audio
      Description

      Egilea: Koldo Almandoz
      Musika: Jean Louis Argus

      Zuzendaria: Joxe Felipe Auzmendi
      Aktoreak:
      Mikel
      :   Jose Kruz Gurrutxaga
      Peru:    Jaione Lopetegi
      Jontxu: Joxe Felipe Auzmendi
      Rafa:    Xabier Alkiza
      Asier:   Idoia Sagarzazu
      Bittor:  Peio Artetxe


       

       

       

       

       

       

      Mikel:  Ea, ea, ea, aber, aber, isildu apur batean, mesedez. Aber, lasaitu, ea, hartu zuen poltsak, eta etor zaitezte hona!... Ongi. Kaixo! Ongi etorri Izagaondoa udalekuetara. Ni Mikel naiz, gaur iritsi zaretenon begiralea. Orain zuen logela non dagoen erakutsiko dizuet. Poltsa bertan utzi, eta hamar minutu barru hementxe bilduko gara.  Um, zer moduz Rafa?
      Rafa:  Ongi.
      Mikel:  Urtebetean bibotea azaldu zaizu, eh?
      Rafa:  Zuri, en cambio, ile asko erori zaizu urtebetean.
      Mikel:  Ja, hori da nire Rafa. Eman bostekoa. Asier:  Nongoa zara?
      Peru:  Donostiarra, eta zu?
      Asier:  Eibartarra, baina Gasteizen bizi naiz aspaldi. Mikelek jatorra dirudi, ezta?
      Peru:  Mikel?
      Asier:  Bai. Begiralea.
      Peru:  Ah, bai.
      Mikel:  Benga, zuek biok, goazen, beste guztiak joan dira eta.

      Mikel: Ea, ea, ea, lasaitu pixka bat. Benga mutilok isildu, isildu momentu bat. Hori da. Beno guztiak zaudetela dirudi. Ni Mikel naiz eta esan dizuet zuen begirale nagusia izango naizela datozen bi asteotan. Udalekuetako zuzendaria ere banaiz. Baina beno, horrek ez du ezer esan nahi. Bertan denbora gehien eman duen begiralea naizelako naiz zuzendari. Aurreko urteotan etorri zaretenok badakizue, nahiz eta zuzendaria ni izan badela ni baino begirale gaiztoagorik, eh Rafa!
      Bittor: Bai, sukaldaria.
      Mikel:  Ja, ja, Bittor. Beno, hori gero ezagutuko duzue. Orain udalekua erakutsiko dizuet. Etxe-barruan izan zarete, ezagutzen duzue gutxi gorabehera. Afaltzeko orduan erakutsiko dizuet jangela. Futbol-zelaia hor ikusten duzue, etxe alboan dago. Hango bi txabola horiek eskulanak egiteko erabiltzen ditugu. Herrirako bidea ere ezagutzen duzue, ba hona ekarri zaituzten autobusak egin duena da. Eta, ba orain paseo bat ematera joango gara, ados? 

      Mikel:  Gure etxe alboan dagoen beste etxe hau udaleku bat zen, nesken udalekua.
      Peru:  Hutsik dago?
      Mikel: Bai, bai. Aspaldidanik dago abandonatua. Herriko nekazariek biltegi gisara erabiltzen dute. Eskulanetarako erabiltzen ditugun txaboletatik ateratzen den bide honek ibaira eramaten du. Bihar joango gara bainutxo bat hartzera. Eh, baina kontutan hartu begiralerik gabe ezin dela ibaira joan, eh, ados?
      Bittor: Bihar joango al gara?
      Mikel:  Eguraldi ona egiten badu bai.
      Rafa:  Eta hango etxe hura?
      Mikel:  Han bukatzen da bidea, Santa Elena ermitan. Ermita ere oso utzita dago aspaldi, eta bertan sartzea debekatuta dago. Ezin zarete hara joan. Gainera, ez dut uste inork hara joan nahiko duenik.
      Peru:  Zer ba?
      Rafa:  Benga, Mikel, kontatu.
      Mikel:  Zuk badakizu eta.
      Rafa:  Berdin dio, kontatu zeuk.
      Mikel:  A.. faltzeko orduan kontatuko dizuet. Gaur ongi etorri gisara kanpoan afalduko dugu. Bittorrek barbakoa prestatuko du.
      Peru/Asier: Aupa, aupa! Hori da hori!

      (olioa berotzen)

      Mikel:  Gure sukaldaria aurkeztuko dizuet. Mutilak, hau Bittor da.
      Bittor:  Kaixo, jendilaje...
      Mikel:  Bittorri laguntzeko goiz jaikitzen denak harekin herrira erosketak egitera jaisteko aukera izango du.
      Rafa:  Nik ez diot ba lagunduko, sukaldari hori kabroi bat da.
      Mikel:  ... lehen ikusi dugun ermitan gertatutakoa kontatuko dizuet. Duela urte batzuk, zuek jaio zineten garaian gutxi gorabehera, udaleku hau artean berria zela —ez dakit lehendabiziko edo bigarren urtea zen, ez naiz ondo akordatzen— mutil koadrila batek apustua egin zuen.
      Asier:  Apustua, ze apustu?
      Mikel:  Mutiletako batek, Jontxuk, gauez Santa Elena ermitara igo eta kanpandorretik linterna batekin  seinaleak egin behar zituen. Esan bezala, ermitara sartu, kanpandorrera igo eta seinaleak egin zituen. Beno, hori esan zuten behintzat bere lagunek, seinaleak ikusi zituztela. Baina hura izan zen Jontxu ikusi zuten azkeneko aldia.
      Asier:  Hil egin al zen?
      Mikel:  Desagertu egin zen. Bere bila aritu zen polizia luzaroan, baina ez zen azaldu. Ez bizirik, ezta hilik ere. Bittor ere hemen zen gertatu zenean, ez da hala Bittor?
      Bittor: Bai. Baina nik ez nuen ezer ikusi. 
      Asier:  Aizu, istorio hori egia izango al da?
      Peru:  Ez dut uste. Gu ikaratzeagatik kontatuko zuen, lehen gaua da eta.
      Rafa:  Ba urtero kontatzen du gauza bera.
      Asier:  Eta zergatik esan duzu lehen sukaldaria kabroi bat zela?
      Rafa:  Ba kabroi bat delako. Bertakoa da, herrikoa. Kanpotarrak herrira etortzeak ez dio batere graziarik egiten.
      Asier:  Orduan zergatik egiten du lan hemen?
      Rafa:  Nik zer dakit. Ondo ordainduko diote. Ze izen duzu?
      Asier:  Asier.
      Rafa:  Eta zuk?
      Peru:  Peru.
      Rafa:  Ba beteranoekin ibili nahi baduzue, froga pasatu beharko duzue.
      Asier:  Froga?
      Rafa:  Bai. Gurekin ibili nahi baduzue ermitan sartu beharko duzue.
      Asier:  Baina... noiz?
      Rafa:  Orain!
      Peru:  Orain?
      Rafa:  Ze, ez al duzue potrorik?
      Asier.  Eta zuek... gurekin al zatozte?
      Rafa:  Ez. Gu hemen geratuko gara. Hara iristen zaretenean, kanpandorrera igo eta linterna honekin seinaleak egin beharko dituzue. Horrela bertan zaudetela jakingo dugu.
      Asier:  Beranduegi da. Ilun-ilun dago guztia. Bihar joango gara nahi baduzue.
      Rafa:  Zer, Mikelen istorioak beldurra ematen dizu ala?
      Peru:  Ni joango naiz.
      Rafa:  Hara! Hitz egiten badaki eta!
      Peru:  Ekarri linterna. 

      (oin-hotsak)

      Peru:  Amai dezagun lehenbailehen txorrada honekin. Linternak pilak izatea espero dut. Ea, bat, bi, hiru!
      Jontxu: Auuu
      Peru:  Baina zu, zu nor zara?
      Jontxu: Jontxu  naiz.
      Peru:  Jontxu, no, nola Jontxu?
      Jontxu: Bai. Hamar urte daramatzat ermita honetan, mamu baten moduan bueltaka...
      Peru:  Bai, baina...
      Jontxu: Nire heriotza heltzen den arte, hemen ego beharko dut, zure laguntza behar dut.
      Peru:  Ni... nire laguntza? Zertarako?
      Jontxu: Entzun. Zure adina nuen gertatu zenean, apustu bat egin nuen eta...
      Peru:  Bai. Badakit hori dena!
      Jontxu: Badakizu zer gertatu zitzaidan?
      Peru:  Ermitara etorri eta desagertu zinela kontatu didate.
      Jontxu: Zure moduan ermitara iritsi eta honaino igo nintzen. Iritsi nintzenean hots batzuk entzun nituen. Arnas hasperenak ziren. Beldurtu egin nintzen.  Zutabe baten atzean ezkutatu, eta begiratu nuenean ikusi nuen: gure begiraleetako bat zen, nesken udalekuetako neska batekin zegoen, han ertz hartan etzanda.
      Peru:  Etzanda?
      Jontxu: Bai. Badakizu neskaren gainean, gerria astinduz. Begira geratu nintzen, baina linterna erori egin zitzaidan. Begiralea konturatu eta altxatu egin zen. Korrika hasi nintzen, eta begiralea nire atzetik atera zen. Oso ilun zegoen. Estropezu egin, eta eskaileretatik behera erori nintzen. Behera iritsi nintzenerako lepoa hautsia nuen.
      Peru:  Hil egin zinen?
      Jontxu: Bai. Baina nire izpiritua gorputzetik ateratzen ari zen unean, begiralean besoetatik hartu eta neskaren laguntzarekin nire gorputza ezkutatu zuten. Ordutik nire izpiritua preso dago ermita honetan.
      Peru:  Baina zergatik?
      Jontxu: Hildako baten gorputza azaltzen den arte bere izpirituak zaindu behar izaten duelako. Eta nik urte gehiegi daramat nirea zaintzen. Bakardadea. Zure laguntza behar dut. Nik kontatutako istorioa kontatu behar duzu. Nire gurasoek, maite nindutenek zaindu nazaten aurrerantzean...
      Peru:  Baina inork ez du sinetsiko!
      Jontxu: Frogak emango dizkizut. Begiraleak nire gorpua nola ezkutatu zuen esango dizut. Tori. Mugitu habe hori, eta altxa azpiko harria.
      Peru:  Ah!
      Jontxu: Ikusten kaskezur hori? Nirea da; hartu eta eraman ezazu froga gisa. 

      (oin-hotsak)

      Peru:  Ah, ah, ah...
      Mikel:  Fiu! Gau ederra desagertzeko, ezta?

      Jontxu: Jontxu naiz.                               

    • Eguneroko berrietatik at.

      Related audio
      Description

      Egilea: Xabier del Valle
      Musika: Jean Louis Argus

      Zuzendaria: Joxe Felipe Auzmendi
      Aktoreak:
      Dani
      :    Dani Arizala.
      Maria:   Maria Gómez
      Marisa:   Mari Karmen Garaizabal.      
      Jon:    Jose Kruz Gurrutxaqa
      Arregi:  Xabier Alkiza
      Psikofoniak:  Marian Galarraga

       

       

       

       

       


       

      Dani: Bakarti eta baztertuok, kaixo eta gabon guztioi. Patxadan al zaudete zuen etxe bero eta lasaietan? Eguneroko errealitatearen monotonian murgilduta al zaudete? Ba guk ezin izan genuen jasan, eta horregatik eman dugu pauso berri bat, alde ilun horretara hain zuzen ere, errealitatearen marratik at, edo hori uste genuen behintzat. Eta gaurkoan programa berezi-berezi-berezia izango duzue! Begira: joan den astelehenean ikerketa bat hasi genuen. Beharbada entzuteko aukerarik ez zenutenez, egun horretako grabaketa prestatu dugu. Honako hauxe da: "Beno, Maria, konta ezazu amaierarako geneukan berri berezi hori".
      Maria: Bai. Bai. Egia. Mamuen kontaerak gustuko dituzuenontzat, hementxe duzue benetako beldurrezko istorio bat, zirrara sortzeko modukoa.
      Dani: Ai, beno, diotenez, diotenez, eh, , ahots arraroak sumatzen dira gauetan Andoaingo Camio baserri abandonatuaren inguruan, psikofoniak esaten zaien horietakoak.
      Maria: Eta gainera, esamesak besterik gabe airatzea gure estiloa ez denez Dani, gehiago ikertu nahi izan dugu honi buruz, zuen jakin mina asetzeko. Andoaingo psikofonia hauek askotan entzuten dituen norbait  dugu telefonoz bestalde.
      Dani: Hain zuzen ere, Marisa Gaztelumendi. Arratsalde on, Marisa.
      Marisa: Bai, kaixo!
      Maria: Ea Marisa, Camio baserritik gertu bizi den Atabillo baserriko etxeko andrea zu zaitugu, ezta?
      Marisa: Bai, Atabillo baserrian bizi naiz, hirurehun metrotara egongo da gutxi gorabehera.
      Maria: Eta zer konta diezagukezu Camio inguruan sortu diren esames horiei buruz?
      Dani: Aizu, Marisa, egia al da soinuak entzuten direla?
      Marisa: Ene, asko. Aizu, gauean batik bat, Camio barrukaldetik datozen ahotsak. Agoazilak sartu dira hiru edo lau alditan, eta ez dute ezer garbirik aurkitu.
      Dani: Txis-txis, goazen mantsoago, Marisa!
      Maria: Ea, adibidez, ahotsak esaten duzunean... nolakoak dira ahots horiek?
      Marisa: Ez dakit ba, jendea sesioan. Eztabaida builosoak behintzat, gizonezkoak eta emakume bat, baina gehienetan umeen garrasiak eta negarrak. Irrintzi antzeko bat ere entzun genuen behin, gau erdian.
      Dani: Eta hau dena noiztik entzuten duzue?
      Marisa: Ba esango nuke "noventa y siete"ko udan entzun genituela lehengo aldiz. Aguazilak etorri, Camioko atea bertan behera bota, eta barrura sartu ziren. Beraien esanetan leiho bat bortxatuta aurkitu zuten, eta okupa horietako batzuk, edo lapurrak, izango zirela esan ziguten. Aste batzuk pasa eta gero, ahotsak berriro sumatu genituen, baina orduan abisua ematerakoan eginbehar garrantzitsuagoak zituztela esan ziguten, aizu!
      Maria: Zuen kabuz saiatu zarete zerbait egiten?
      Marisa: Neure semea bitan sartu dela uste dut; auskalo! Beldurrez akabatzen nauenez, ia ez dit egia osoa esaten eta!
      Maria: Eta zerbait berezia topatu zuen?
      Marisa: Baita zera ere! Desagertu eta isildu egiten dira han norbait dabilela nabaritu orduko, eta nire semeak dioenez, han ez omen dago inor lapurreta egin duenaren seinalerik.
      Maria: Eta ez al duzue beldurrik, edota... ?
      Marisa: Bai koanto... azkenerako bat ohitu egiten da. Zer esango nizuke ba? Guk hemen egiten dugu lan, hemen dauzkagu geure baratzak, soroak, ganadua... Soinu eta garrasiei bizkarra emanda bizitzen ikasi dugu.
      Dani: Zuen txanda da orain entzuleok. Geratzen diren minutu hauetan zuen iritziak kaleratzeko izango dira. Animatu, eta badakizue, deitu...
      Jon: Kaixo!
      Dani: Kaixo. Bai, esan?
      Jon: Bai. Jon naiz, Andoaindik.
      Dani:  Ea ba, Jon, konta iezaguzu zure iritzia.
      Jon: Eh, beno, ba... kontua da nire arrebak zera kontatu zidala behin, baserri horren inguruan footing egiten ari zela garrasi batzuk entzun zituela. Beno, berak bazekien baserriaren inguruan zer esaten zen, baina beno, ez zuen sinisten, noski, ba, ez dakit, bortxatzaileren bat izango zelakoan edo,  eta ba hori, beldurra eta,  makila handi bat hartu zuen eta orduan leiho batera gerturatu zen...
      Dani: Eta?
      Jon: Etxe barnera begiratu eta han antigoaleko soineko bat zeraman emakume zahar bat ikusi omen zuen. Atsoak, ordea, arreba ikusi zuenean, ba desagertu egin omen zen. Arrebak ez zuen besterik ikusi, eta ezta entzun ere.
      Maria: Ea, noiz gertatu zen hori Jon?
      Jon: Hori? Ba orain dela, zer esango dizut ba nik, orain dela... bai, hiru, hiru bat hilabete.
      Dani: Mila esker Jon zure testigantzagatik.
      Jon: Bai, beno, ez da ezer. Zuei. Agur. Agur.
      Maria: Ea, beste dei bat daukagu. Ea denbora ematen digun behintzat atala amaitu aurretik, bixkor-bixkor... bai?
      Dani: Nor zaitugu?
      Maria: Ba al da norbait beste aldean?
      Dani: Badirudi arazo teknikoak ditugula... aber? Momentuz bere horretan utzi beharko dugu gaurkoz.
      Dani: Beno, hemen nauzue berriro. Esan bezala, entzundako hau joan den astelehenean aireratu genuen. Sinesteko gai izan al zarete? Oraindik ez? Ba gaur Maria, bai ezta?
      Maria: Bai.
      Dani: Gaur Maria Andoainera bidali dugu Joserra gure teknikoarekin batera eta duela oso-oso gutxi etorri da. Camio baserriko zurrumurru guztien atzean benetan zer dagoen jakiteko asmoz bidali dugu Andoainera, eta uste dut uste Maria...
      Maria: bai...
      Dani: ekarri dizkiguzunak...
      Maria: bai...
      Dani: akojonatuko gaituztela.
      Maria: Bai. Bai. Horrela da. Egia, eta aitortu beharra daukat gainera gaur gauean nekez hartuko nauela loak Dani.
      Dani: Benetan?
      Maria: Bai. Bai. Lehenbizi Fernando Arregi historialariaren etxean izan gara. Eta berak Euskal Herrian dauden baserri-artxibo handiena du: noiz eraiki ziren, ze material erabili ziren, noren izenean dauden erregistratuta... Denetik.
      Dani: Orduan goazen Marisak Camio baserriari buruz esan dizun guzti-guztia entzutera. Adibidez, hau:
      Marisa: "Diezinuebeko nobienbrean jaio nintzen gure baserri honetan, Atabillon, eta harez geroztik bi familia pasa dira Camio baserritik. Berrogeigarren urtean garmendiatarrrek baserria saldu egin zuten, batzuen esanetan idi-proba batean galdu omen zituzten aberastasun guztiak. Hori dela eta arrondotarrak etorri ziren, baina laurogeita seian Joxe zaharren egoitzara eraman, eta semeak Bilbora joan zirela uste dut".
      Maria: Eta Marisak esan digun bezala, baserrian bizitako azken bi familiak erregistroetan azaldu ziren.
      Dani: Bale, orduan entzun ditzagun Fernando Arregi historialariaren hitzak, ze hitz hau, historialariaren hitzak: hauexek:
      Arregi: "Susmoak daude baserri honetan lehen karlistadan familia oso bat bortxatu eta erail ote zuten, RIEV izeneko liburu zahar batean dago jasota, eta hauxe dio apaiz baten hitzetan: "Ez dakit zer pasatu zen baserri horretan. Gorpuak labankadaz josita aurkitu genituen, haur bati hatzak falta zitzaizkion, beste batek begi bat falta zuen".
      Maria: Ba gaur eguerdian historian aditua den honekin hitz egin eta gero, Marisarekin elkartu gara Joserra teknikoa eta ni neu, baserri inguruak miatzen pasa dugu eguerdia, eta hauxe duzue prestatu dugun erreportaia.

      (txoriak)

      Maria: Oraintxe bertan Marisarekin gaude baserritik hogei bat metrora. Eguerdiko ordu biak dira oraintxe, egundoko behe-lainoa dago, itxi-itxia, eta hemen ez dugu gainera inor ikusten. Marisarekin baserrirantz abiatzen gara, ea "noiz entzun zenituzten zaratak azkenekoz?"
      Marisa: Ba gaur gauean bertan.
      Maria: Eta zer entzun zen?
      Marisa: Haur baten negarra.
      Maria: Ea, entzun al dira inoiz zaratak, baina baserritik kanpo?
      Marisa: Ez. Inoiz ez dira Camiotik irteten. Beti barruan gelditzen dira. Hurbilduz gero, isildu egiten dira.
      Maria: Azkenean iritsi gara Camio baserriraino. Behe-lainoaz, eta hotzaz aparte, hemen ez dago kontu handirik esateko. Ba, beno, baserriko goiko leihatilak erdi-irekita daudela edo esanda, erdi-apurtuta. Ea, atzeko aldea ez da ondo ikusten, behe-lainoagatik batez ere, baina teilatua erabat erorita dago, eta ateak txiki-txiki eginda. Ezagun da behintzat behin baino gehiagotan bota egin dutela. Hortxe dugu gure Joserra ere, mikroa leihotik sartu eta ea grabazioren bat harrapatu nahian. Baina tira, ez da ezer entzuten.
      Maria: Ba esan bezala grabaketa hauek gaur eguerdian egin ditugu Andoainen. Erabat arruntak irudituko zaizkizue beharbada, guri ere bai hasera batean, baina Joserrak, gure teknikoak, muntaia egiten ari zela, benetako sorpresa bat topatu du Dani. Entzun dezagun grabaketaren zati hau ozenago: "Ea, atzeko aldea ez da ondo ikusten,[ez gaude hemen, ez gaude hemen],  behe-lainoagatik batez ere, [ez gaude hemen,] baina teilatua erabat erorita dago, eta atea txiki-txiki eginda. Ezagun da behintzat behin baino gehiagotan [amatxo, ama, ama] Hortxe dago gure Joserra mikroa leihotik sartu, eta ea grabazioren bat harrapatu nahian".
      Dani: Egia esan, oraingoan oso ondo entzun da.
      Maria: Bai.
      Dani: Zikina, baina oso ondo Maria.
      Maria: Bai. Hemengo hau psikofonia deitzen zaion horietako bat omen da.
      Dani: Psikofonia bat.
      Maria: Bai. Bai. Beldurgarria, ezta? Ba sinetsi edo ez, benetako grabaketa bat da entzun duzuen bezala.
      Dani: Begira, Maria, gauza guzti hau serioa da, ezta? Hau da...
      Maria: Bai. Bai. Bai.
      Dani: Ez zabiltzate zu eta teknikoa adarra jotzen?
      Maria: Ez. Ez. Egindako lana serioa da. Eta ziurta dezakegu, nahiz eta batzuen amorraziorako izan, nik ez dakit, kontua da  Barne Saila ere dagoeneko jakinaren gainean dagoela.
      Dani: Barne Saila ere?
      Maria: Bai. Bai. Eta hauek psikofonia ikertzaile frantses bat bidali omen dute ba guk hasitako lan hori jarraitzeko. Gu ez baikara horretan adituak, eta badakizu...
      Dani: Eta ziur zaude berriro Andoainera joan nahi duzula?
      Maria: Bai. Bai.
      Dani: Tira, baina zaindu zaitezte, mesedez Maria. Eta poliki.
      Maria: Bai.
      Dani: Uf! Psikofoniak. Entzun al zenuten inoiz halakorik? Uf! Zirrara sortzeko modukoak dira, ezta? Nik zera, zera aitortu behar dizuet, ez nuela gaurdaino kontu hauetan batere sinesten. Baina bakarrik geratu naizen honetan errespetu pixka bat ere ematen didate, eta gainera, entzundako guztiak entzun ondoren... Beno, aber, kontroletik esaten didatenez, bai, Maria dagoeneko Andoainen da, "Gabon Maria, berriro".
      Maria: Gabon guztioi.
      Dani: Zer berri Maria Camio baserrian? Egia esan, ez diguzu batere, batere enbidiarik ematen, gu hementxe gaude goxo-goxo estudioetan eta zu, zu nola zaude?
      Maria: Ez. Ez, Dani. Baina ez da hainbesterako. Hemen dena gainera oso lasai dago, jendez inguraturik gaude, hori bai, sartu eta atera dabiltza denak. Gure abisuaren ondoren ikerketa gaur arratsaldean hasi dute, metal-antzemangailu bat edo horrelako zerbait, bestelako tresna bitxien bidez, eta abar dabiltza lanean.
      Dani: Marie Argut, psikofonietan aditua den ikertzaile frantsesa ere bertan da, ezta Maria?
      Maria: Bai. Bai. Hementxe dago, nire ondoan. Berarekin mintzatzeko aukera ere izan dugu eta bere hitzetan campo elektromaknetiko oso altua sumatzen omen da inguru hauetan, normaltzat jo du behintzat presentzia psikomatikoak atzematea, eta gure grabaketaz ere mintzatu da pixka batean. Horrek kasuari gainera interes berezia erantsi diola aitortu digu berak.
      Dani: Beno, lehen esan bezala, zaindu zaitezte mesedez... Maria, e? Tira, konta egidazu bitartean nolakoa den une honetan giroa?
      Maria: Ba begira Dani, badirudi bat-batean Joserra eta biok bakarrik geratu garela, baina beno, non sartu ote den jendea nik ez dakit, ez dut inor ikusten. Kotxe guztiek alde egin dute bat-batean. Eta orain isiltasuna entzuten duzue ezta? Erabatekoa da. Maria Argutek etxe barruan egon behar omen du, ez baitugu baserritik irteten ikusi, eta gainera bere furgoneta gurearekin batera dago. Beraz, kanpoan geratzen den bakarra denez, barruan egon behar du berak. Eta, beharbada bere bila joango naiz. Baserrian sartzen saiatuko gara.
      Dani: Eta baserria, baserriaren barruko aldea nolakoa da?
      Maria: Ba orain, orain beheko solairuan gaude. Eta baserria, egia esateko, erabat utzita dago, itoginez beteak...
      Dani: Bai. Bai. Entzuten ditugu,.bai.
      Maria: Oraintxe bertan eskaileretan gorantz noa. Gerturatzen ari naiz. Beharbada goraino iristeko aukera izango dut oraingoan, momentu bat. Ikusi hor... Joserra! Momentu bat, e Dani? Joserra? Non sartu zara? Joserra!
      Dani: Maria? Maria! Beno, tira, gogoratzen dizuegu Euskadi Gaztearen sintonian zaudetela, eta Maria, teorian behintzat, Camio baserriko psikofonien berri ematera joan zaigula, ez dakit berriro konexioa... Aber Maria, hor al zaude?
      Maria: Bai. Bai, Dani. Hemen nago, e! Kontua da besteen bila nabilela, eta nik uste goian egongo direla. Beraz, gorantz joango naiz. Dani, hemen eskaileraren bi aldeetan gurutze oso bitxiak daude hormetan jarriak. Joserra! Garai bateko zuri-beltzezko argazki zaharrak ere bai... Iritsi naiz gora, e Dani? Joserra, Marie! Non zaude Joserra?
      Norbait.Ahhhhh!
      Dani: Maria, Maria, mikroa itxi, eta kantu bat jarri behar izan dut, la ostia! Baina zer gertatzen da hor?
      Maria: Itxoin. Dani, baina ulertu, baina hemen zerbait... baina oso gogorra gertatzen ari dela hemen... Joserra ez dago inondik inora!
      Dani: Baina zer arraio, kontrolak ez du erantzuten. Ondo entzuten al duzu? Maria, Maria, entzuten al duzu?
      Maria: Joserra, Joserra, non zaude? [Ez gaude hemen, ez, ama! Ama!] JJoserra! [Zeintzuk dira hauek?] Ez. Ez. Ez. Ahhhhhh!
      Dani: Maria, Maria!!!!... Beno, barkatu entzuleok, baina ez dakit zer gertatzen den kontrolarekin. [lagundu mesedez, lagundu; ama, ama, non zaude?] Beno, badirudi interferentzi bat izan dugula, Maria, zuk guri entzun...[entzun, entzun, lagundu, lagundu, ama, uaaa]
       

    • MAX

      Related audio
      Description

      Egilea: Aimar Olaskoaga
      Musika:  Jean Louis Argus

      Zuzendaria:  Joxe Felipe Auzmendi
      Aktoreak:
      Max
      : Hasier Ormaza.
      Dorothy: Marian Galarraga
      Polizia: Aritz Lete
      Ama: Miren Aranburu
      Epailea:  Joxe Felipe Auzmendi

       

       

       

       

       


      Max
      : Erotu egingo naiz hiri honetan. Lau egun daramatzat lo egin gabe. Nola egingo dut ba lo zarata guzti honekin? Burua lehertu egingo zait. Non daude pilulak? A, hor daude... Agian pilulak whiskyarekin nahastuta hartzen baditut lortuko dut loak hartzea. Buruko min hau kenduko balitzait behintzat.
      Dorothy: Ahhhh.
      Max: A ez, puta hori berriro ez. 
      Dorothy: Ahhhh.
      Max: Ezin al duzu inoiz gelditu ala?
      Dorothy: Ahhhh.
      Max: Gaurko bosgarrena. Bosgarrena! Egunero igual. Ez al duzu inoiz lorik egiten, emagaldu arraioa?
      Dorothy: Ahhh!
      Max: Hau botalarria! Ez naiz batere ondo sentitzen.
      Dorothy: Ahhh!
      Max: Lo hartuko banu behintzat.
      Dorothy: Ahhhh!
      Max: Kuluxka txiki bat.
      Dorothy: Ahhhh.
      Max: Bi edo hiru ordu besterik ez.
      Dorothy: Ahhhh! Ahhhh!
      Max: Atsedena behar dut, erotu baino lehen, lo hartu behar dut.
      Max: Trenean ez dago inor. Bakarrik nago behintzat, isiltasunean. Zerbait egin behar dut hau konpontzeko, zerbait. Bestela ez zait buruko min hau inoiz kenduko. Begira, aitontzar hori, zer egingo du hemen ordu honetan? Nire amaren antza du. Gainera, dios! Buruko mina! Eserlekutik altxatu naiz, eta ez dakit zergatik. Ez dut trenetik jaisteko asmorik. Gau osoa pasako nuke bertan, hiria behin eta berriro zeharkatuz. Bakardadean. Nire hankak mugitzen hasi dira orain. Baina ez nik nahi dudalako. Emakumerengana gerturatzen ari naiz. Baina zergatik? Buelta ematen saiatzen ari naiz. Baina hankek ez didate erantzuten, emakumearen ikara nabari dezaket. Ez du ulertzen zer nahi dudan. Eta nik ere ez. Bere aurrean nago. Eta orain zer? Buruko min puta honek ez dit bakean uzten.
      Emakumea: Buruko mina al duzu, gazte? 
      Max: Ez dakit zergatik baina bere lepoa estutzen ari naiz. Lepo biguna du. Ez du itxura atsegina. Orain ez du amaren antzik. Hilda dagoela uste dut. Eta ez dakit zergatik egin dudan. Baina oso nekatuta nago. Oso nekatuta. Lo egin behar nuke.        

      (ate-hotsa)

      Polizia 1: Atera, atera, atera.
      Polizia 2: Geldi hor, geldi Max! Atxilotuta zaude!
      Max: Baina... baina zer da hau?
      Polizia 2: Max Miller, atxilotuta zaude!
      Max: Baina... zergatik?
      Polizia: Zergatik, ondotxo dakizu zergatik. Dorothy Bassen hilketagatik. Ea, tira, komisariara!
      Max: Hilketagatik atxilotuta? Baina ez dut ulertzen. Dorothy Bass, treneko atso tzarra?...

      (auto-hotsa)

      Max: Komisariara naramate norbait hiltzeagatik. Hilketa? Baina ez al da ba amesgaizto bat izan?
      Polizia: Ederra egin duzu kabroia! Ez zara honetatik aise libratuko. Hil duzun emakumea gobernadorearen ama zen.
      Max: Gobernadorearen ama? Benetan hil dut orduan? Hau buruko mina, ezin dut gehiago jasan.
      Max: Hamar minutu egin ditut zutik, polizia kabroi batek ostiko batez lurrera bota nauen arte. Ez didate ezer galdetzen, jo egiten naute bakarrik. Orain paper batzuk ekarri dizkidate, baina nik odolez bete ditut. Ez zaio gehiegi gustatu, paper gehiago ekarri dituzte. Nik irribarre egin diet. Dagoeneko ez ditut golpeak sentitzen, zurrun nago. Fiskalaren laguntzailea etorri da, grabadora itzali du.  Aitorpena sinatzen ez badut nire ama hilko dutela esan dit, besoa hautsi dit, eta gero aitorpena sinatu dut.
      Max: Epaiketa zirko bihurtzen da. Atso tzarrarenaz gain, beste hilketa batzuk ere leporatzen dizkidate. Ama epaitegira etorri da, eta ikusleen artean dago. Dena entzuten du. Triste dago, ez du gaixoak zorterik izan. Aspaldi galdu zuen itxaropena anaiarekin, eta orain ni: ez du hau merezi. Anaia ez da etorri. Auskalo non egongo den. Epailea bukaerara iritsi da. Azkenean.
      Epailea: Max Miller, Texasko estatuak ematen didan boterearekin, aulki elektrikoan hiltzera zigortzen zaitut.

      (ate-hotsa)

      Max: Ziega oso iluna da, hotza, eta buruko mina ez da desagertzen. Betiko lagun bat bailitzan, nirekin. Gaur amarekin oroitu naiz. Treneko atsoaz ere oroitu naiz, bere aurpegi zimurtuaz, bere begirada ikaratuaz. Baina hain urrun dago dena. Anaiaz gogoratu naiz gero, anaia bikiaz, Marvin. Orain zazpi bat urte desagertu zen. Horrela, bat-batean. Inori ezer esan gabe. Gero polizia etorri zen etxera berataz galdezka. Baina ez zuten aurkitu; norbait hil zuela esan zuten. Amak ezin izan zuen jasan, eta edaten hasi zen. Eta orain ni. Bikiak izateaz gain, berdinak garela ere esan daiteke: biak gaiztoak, biak hiltzaileak. Bikiak azken finean.

      (pixa-hotsa)

      Max: Gaur ere etorri dira, gauero bezala, txakur aluak. Ni jipoitzen dibertitzen dira: ostikoak, ukabilkadak, bortxaketak... Azken bi astetan odola besterik ez dut pixa egin. Gobernadoreak bidaltzen dituela esaten didate. Bere mendekua omen da. Baina nik ez nuen bere ama hil. Amesgaizto bat izan zen, ziur nago. Hau buruko mina!
      Max:  Gaur nire lehenengo eta azkeneko bisita jaso dut. Ama etorri da, agur esatera. Itxura txarra dudala esan dit. [Oh, Max, zergatik, zergatik egin duzu?] Nahiago nuke etorri izan ez balitz, negarrez denbora osoan. [Zer egingo dut nik orain?] Nik ezin dut kontsolatu. Ezin ditut bere galderak erantzun. Ez dakit zergatik hil nuen atsoa. Amesgaizto bat zela uste nuen. Bisitaren denbora bukatu denean, nire zulora bueltatu naiz, ama han utzita, negarrez. Badakit ez dudala berriro ikusiko. Behin honetaz gero ez dut inor gehiago ikusiko, nire borreroen aurpegiak izan ezik.

      (ate-hotsa)

      Max: Gaur hartu dut azken afaria. Whiskya eskatu dut azken borondate bezala, baina garagardo bat ekarri didate. Ez da gauza bera.  Ez. Ez da gauza bera. Esan nahi dut ez dela berdina. Berdinak, anaia Marvin eta ni, bai ginela berdinak. Bikiak. Askotan entzun ditut bikien arteko konexio mental eta espiritualari buruzkoak, gauza berdinak pentsatu eta sentitzeko gai direla, telepatia izateko gai. Marvin eta biok ere izan genituen noizbait halako sentsazioak. Batzuetan berak niri gertatutako gauzak ikusten zituen, "bisio" baten antzera. Eta nik ere noizbait berari gertatutakoak ikusi ditut nire buruan, amesgaizto bat bezala. Aspaldi ez dut horrelako sentsaziorik eduki, desagertu zenetik. Amesgaiztoen antzera, amesgaiztoa! Amesgaiztoa, jakina! Hori da. Horregatik ez naiz hilketaz ondo oroitzen, ez nintzen ni izan atsoa hil zuena, ez. "Bisio"bat izan nuen, Marvin izan zen. Berak hil zuen emakume hura, berak. Eta nik ikusi egin nuen. Nire anaia bikia izan zen, nire anaia bikia! Bera da hiltzailea, ametsetan ikusi nuen. Nire anaia bikia: Marvin!!!!!!!
      Max: Exekuzio-gelara naramate. Gau osoa pasa dut oihu egiten, baina ez didate kasurik egin. Erruduna naizela erabaki dute, eta ez dago atzera egiterik. Nekatuta nago, oso nekatuta. Goizean goiz burua soildu didate, itxura barregarria dut. Orain aulkira lotu didate, eta burua poltsa beltz batekin estali. [In nomine patrie et filie et spiritu santo, gure anaia heriotza eta itzalen bailara ezagutze arren Iesusek bekataria jasoko du bere alboan] Gero metalezko kasko bat jarri didate, dena prest dago. Eta nire iritzia nahi baduzue, bazen garaia. Bukatuko al duzue behingoz!! Ez daukat egun osoa. Apaiz nazkagarria. Emaiozue palankari kabroiak, prest nago eta. Prest nago bai, prest nago.

      (argindar-hotsa)

      Max:  Ja, ja, ja. hori al da dena? Ezin duzue besterik egin? Gehiago nahi dut, gehiago, ja, ja, ja, gehiago, woltio gehiago nahi ditut, ja, ja, ja, ezin duzue nirekin, ezin duzue nirekin!!!!     

      (Erretako kable-hotsa)

      Max: Jada ez dut buruko minik. Hilda nago. Hilda azkenean. Baina berdin-berdin zait. Pozik nago orain, pozik zugatik, anaia maitea.. bada bikien artean lokarri espiritual bat, arrazoi dute. Ondo dakizu hori, Marvin maitea! Dagoeneko badakizu zer gertatu zaidan, ezta? 50.000 woltio jaso ditudala nire gorputzean. Baina pozik nago. Bai. Edonon zaudela ere 50.000 woltio horiek zuk ere sentitu dituzulako, putakumea! Inpresio fuerteak beti batera sentitu ditugu, ezta anaiatxo, ja ja ja... Ileak kiskali al zaizkizu? Batera jaio ginen, eta batera hilko gara, anaiatxo bikia! Infernuan ikusiko dugu elkar!
       


       

    • Maitaleen feria

      Related audio
      Description

      Egilea: Xabir del Valle
      Musika:  Jean Louis Argus

      Zuzendaria:  Joxe Felipe Auzmendi
      Aktoreak:
      Gaizka
      :   Martin Mendizabal
      Amaia:   Miren Aranburu
      Emakumea:   Marian Galarraga
      Manu:   Joxe Felipe Auzmendi

       

       

       

       

       

      Gaizka: Zertan ukatu? Emakumeek txoratzen naute: beltzaranak, ilegorriak, ile luzea dutenak, ile motzekoak, bular txikikoak, handikoak, begi beltzak, berdeak, hankaluzeak, txaparrak... era guztietakoak. Beraien usaina, azal xumea. Hain errazak dira bereganatzen. Begirada gogorra, trago bat eskaini, eta konturatu orduko hanka zabalik, eta ttak, barrura! Gaixotuta naukate. Ia ez dut bizimodu arrunta egiten. Aspaldi utzi nion lana bilatzeari. Hipokrita aspergarri horiek. Makarra itxura dudala eta! Lagunekin eta gurasoekin harreman osoa galdu dut. Izorra daitezela. Telefonoz deitu bezain laster eten egiten dute, joder! Baina niri bost! Denbora luze honetan gauaren jabe izaten ikasi dut. Gaua da nire erreinua. Eta ohetik pasatzen diren eme guztiei gozamena emanez bizi naiz, musika eta drogak lagun, jakina! Egunez lo, eta gauez ohea berotuko didan jainkosaren ehizan. Begi ona dut, gainera. "Rollo" serioa nahi ez duten emakumeak bakarrik topatzeko usain berezia. Esnatzerako, fiu!, guztiek alde egiten didate. Ni bezalakoak dira: basatiak. Metal gotikoaren maitaleak, baina jantzi beltzaren azpian jainkosa bana gordetzen dute. 

      (moto-hotsa)

      Gaizka: Non zaude gaurko nire otordutxoa? Manu, Jack Daniel's bat. Ah! Tipo xelebrea Manu tatuajedun kamareroa, gogora etortzen zaizkit bere hitzak: "Hi bezalako tipo gogorrei bakarrik egiten zieat nik kasu, eta ez pijotero madarikatu hauei. Inbasore puta batzuk dituk". Eta egia esan, bere alde esan behar dut inoiz ez dudala nik trago bakar bat ere ateratzen ikusi. "Bete ezak berriro, eta utz ezak gertu botila hori".
      Manu:  Itoko haiz!
      Gaizka: Hara, begira zer dugun hor.
      Manu:  Bai "Los Suaves"en kontzertua izan duk kiroldegian, eta poxpolin berriak gerturatu zaizkiguk.
      Gaizka: Kaixo, politt hori? Zer egiten du zu bezalako azukre koxkor batek gizajo hauen artean?
      Amaia: Zure zain nengoen.

      (ohe-hotsa)

      Gaizka/Amaia: ah, ah, ah

      (metxero-hotsa)

      Gaizka: Aingeru bat dirudi. Biharamunean neurekin gera dadin lorik hartu gabe besarkatzen jarraituko dut.

      (txoriak)

      Gaizka: Uh, kaka, ez dago! Joan egin da, joder, kaben la ostia! Lo hartu dut. 

      (musika)

      Gaizka: Obsesio bilakatu zait. Denborarekin etsi egin nuen. Bilatzeari utzi nion. Beste batzuekin oheratu nintzen, baina goizean poztu egiten nintzen dagoeneko neska haiek nire ondotik desagertzen zirelako. Ah bai, errepikatzen zihoan gertaera horri susmo txarra hartu nion. Goizero bakarrik. 

      (musika)

      Manu:  Ze, beste bat hartu behar al duk, eh? Aizak!
      Gaizka: Emakume hori...
      Manu:  Ze emakume? Nora hoa?
      Gaizka: Bera duk, topatu diat! Kaixo, zer moduz?
      Amaia: Ezagutzen zaitut?
      Gaizka: Zure ohekide guztiak hain erraz ahazten al dituzu?
      Amaia: Ba bai. Zurekin gau bat pasa nuela sinistu behar al dut?
      Gaizka: Judasen tatu bat daukazu bizkarraren beheko aldean.
      Amaia: Ikusten dut ondo ezagutzen nauzula.
      Gaizka: Nola duzu izena? Aurrekoan ez zenidan esan.
      Amaia: Deitu nahi duzun moduan.
      Gaizka: Tira!
      Emakumea: Amaia Gómez. Kanpora joan nahi?
      Gaizka: Benetan ez al zara nitaz gogoratzen?
      Amaia: Ez. Moto bat al zeneukan?
      Gaizka: Bai. Hortxe dago.
      Amaia: Tira, zerbait gogoratzen dudala uste dut. Zurea al da chopper hori?
      Gaizka: Bai.
      Amaia: Goazen ba!
      Gaizka: Tira, beste garito batera joan gaitezke garagardo bat hartzera. Elkar hobeto ezagutzera, sakonago.
      Amaia: Sakonago? Beste garito batera? Ez dakit ba! Berandu da. kasik eraman nazazu etxera.
      Gaizka: Etxera? Ba ongi da... Hartu nire txupa, hotzez hilko zara bestela. 
       
      (moto-hotsa)

      Gaizka: Etxe zahar horretan bizi al zara?
      Amaia: Bai. Ondo egon da hondartzakoa.
      Gaizka: Bai. Deituko didazu?
      Amaia: Deituko dizut, bai. Fijo. Agur! 

      (oin-hotsa) 

      Gaizka: Hiru aste pasa nituen bere zain, batere bere berririk jakin gabe. Gehiago jasan ezinik. Nire txupa zeukan aitzakiarekin bere etxera jo nuen.
      Emakumea: Bai?
      Gaizka: Gabon. A ze kiratsa, atso hau ez ote da dutxatzen? Amaia etxean al da?
      Emakumea: Amaia, ze Amaia?
      Gaizka: Ez al da Amaia Gómez hemen bizi?
      Emakumea: Ez. Ez. Gómez esan duzu? Ai, je, je, je... aurreko jabeaz ariko zara, noski! Ba nik dakidala istripuz hil zen Amaia delako hori.
      Gaizka: Hil, istripuz? Bai zera! Atso emagaldua, ez dut sinisten. Orain ikusiko dugu.

      (ate eta oin-hotsa)

      Gaizka:  Ez dakit zer arraio egiten dudan hemen. Gainera, Lizarreta, Ordoña, Lasagabaster, Ribera, Castiñeira, Muñoz, Cuerdo... hainbeste panteoiren artean nola aurkitu hemen Gómez familiarena? Baina ze ostia da hori? Baina arraioa! Ezin liteke: neure txupa! Neure txupa da eta! Gómez familia, istripuz hila mila bederatziehun eta laurogeita biko martxoaren hogeita hiruan. José Gómez, Isabel Etxeberria eta Amaia Gómez.  

      (musika)

      Gaizka: Eh, atera ezak betikoa.
      Manu:  Segituan. A ze aurpegia dakarkian. Oilandatxo politak zebiltzak gaur, ez al dituk atakatu behar?
      Gaizka: Ez. Ez. Gaur ez diat gogorik.
      Manu:  Ez duala gogorik? Orduan baduk zer edo zer. Bai noski, zerbait fuertea gainera.
      Gaizka: Utz ezak Jack Daniel`s botila bat hemen gertu.
      Manu:  Ze, bakardadea gainditu ezinik oraindik. Esnatu hadi motel, baduk garaia! Honez gero, herorri ere neure antzera, kiratsa botatzen hasi haiz Gaizka, je, je, je... 
      Gaizka: Hildakoak erakartzen nituen hilik nengoelako, Amaia bezala. Manu, emakume zaharra, neska guztiak, azkeneko harreman guztiak; guztiok errealitatea ezin sinetsian, iluntasunean murgilduta nengoen; drogak, edariak eta lauzpabost kanta heave-ren laguntza aparte utzita ez neukan beste ezer. Txupa jantzi, eta kalera irten nintzen. Beharbada topatuko nauzue. Entzungo duzue noizbait nire chopper-aren motor lehertua. Eta orduan jakingo duzue, zuek ere hildakoak baino ez dituzuela erakartzen.

    • Putreak gose direnean

      Related audio
      Description

      Egilea: Jasone Osoro
      Musika:  Jean Louis Argus

      Zuzendaria:  Joxe Felipe Auzmendi
      Aktoreak:
      Medikua
      :   Peio Artetxe
      Mutila:   Anjel Alkain
      Neska:   Aintzane Gamiz

       

       

       

       


      Medikua
      : Azkenaldian esan nizun tabakoa utzi eta kafe gutxiago hartzea komeni zitzaizula.
      Mutila:  Tira, bizi ere egin beharko dugu, ezta?
      Medikua: Ez nabil txantxetan, Asier! Zure bihotzak eman zizun behin abisua, ez ahaztu. Eta pisuari dagokionez, esan dizut mila aldiz lodiegi zaudela.
      Mutila:  Horrek ez dauka soluziorik.
      Medikua:  Edukiko luke otorduen erdia platerean utziko bazenu.
      Mutila:  Eta nork jango du nik utzitakoa?
      Medikua:  Txoriek! 

      (auto-hotsa)

      Neska: Eta, zer esan dizu medikuak?
      Mutila:  Zer esango zidan ba! Betiko erretolika: erretzeari utzi beharko niokeela, kafea laga, flakatu, ba!
      Neska:  Beno, kafea eta tabakoarekin, ados. Baina kiloei dagokienez "artículo tres", kasurik ez. Niri gizon indartsuak gustatzen zaizkit, Obelix... 
      Mutila: Je, je..
      Neska: Eta, urruti al dago?
      Mutila: Iristear gaude.
      Neska: Zer erakutsi behar didazu?
      Mutila: Ixo! Sekretu bat dela esan dizut.
      Neska: Baina hainbesterako? Baso-erdian gaude eta!
      Mutila: Ez zenuen leku hau ezagutzen, ezta?
      Neska: Ez. Badakizu urbanita naizela. Ez naiz hiritik apenas atera.
      Mutila:  Ba zuk ere baduzu hegoak zabaltzen hasteko ordua. Animaliak gustatzen al zaizkizu?
      Neska:  Animaliak? Batzuk bai, eta beste batzuk ez. Zergatik? Zure sekretuarekin zerikusirik ba al du, Obelixko?
      Mutila:  Gutxi gorabehera. Gainera, oso gutxik dute honen berri. Ea, iritsi gara.
      Neska: Hemen?
      Mutila: Ate honen ostean, bai.
      Neska: Terrazan?
      Mutila: Ez da bizileku txarra, ezta?
      Neska: Irrikaz nago zer den ikusteko.
      Mutila: Baina aurretik...
      Neska: Zer?
      Mutila: Ta-txan!
      Neska: Zer da hori, zapi bat? Ze... ze... zertarako?
      Mutila: Zure begi eder horiek estaltzeko.
      Neska: Zu ez zaude burutik sano.
      Mutila: Batez ere ezagutu zintudanetik, panpoxa. Mua!
      Neska: Zalamero halakoa! Ekatzu zapia, Obelixko!
      Mutila: Neuk jarriko dizut.
      Neska: Ah!
      Mutila: Mina?
      Neska: Ez estutu hainbeste.
      Mutila: Horrela ondo?
      Neska: Bale.
      Mutila:  Eskutik heldu, neuk gidatuko zaitut... Hemen, hori da. Orain eskailera-pare bat. Hemen jarri oina, hemen, hemen. Aupa! Oso ondo.
      Neska: Asko falta al da?
      Mutila: Hementxe, listo.
      Neska: Zer da soinu hori? Zapia ken dezaket?
      Mutila: Neuk kenduko dizut. Bat, bi eta hiru!
      Neska: Hala, putreak dira eta!
      Mutila: Gustatzen?
      Neska: Bai, baina zenbat daude?
      Mutila: Sei.
      Neska: Eta ez al dira arriskutsuak?
      Mutila: Ke ba!
      Neska: Kaiola txiki honetan, gaixoak!
      Mutila: Nahikoa leku daukate!
      Neska: Bai zera! Hegaztiek libre bizi behar dute.
      Mutila: Ez zara sermoiekin hasiko, ezta?
      Neska: Zuk ikusi, baina niri pena ematen didate.
      Mutila:  Ohituta daude honela bizitzen. Gainera kaiolako ateak irekita daude, nahi dutenean ateratzen dira.
      Neska: Zer erremedio! Eta zer jaten dute?
      Mutila: Okela.
      Neska: Haragi asko beharko dute.
      Mutila: Dezente bai.
      Neska: Pena ematen didate, eta beldurra!

      Neska: Uf! Goazen hemendik, hotzez nago eta!
      Mutila: Eta orain bigarren sorpresatxoa.
      Neska: Zer, berriz ere begiak itxi behar ditut?
      Mutila: Ez. Oraingoz ez. Goazen.
      Neska: Ama, hau logela erraldoia. Eta ohe hori?
      Mutila: Polita, ezta?
      Neska: Neu ere gose naiz, okela gose.
      Mutila: Utziko didazu zapiarekin begiak estaltzen?
      Neska: Gaizto halakoa!
      Mutila: Ja, ja, ja...
      Neska: Jolastu egin nahi duzu, ezta Obelixko?
      Mutila: Lagako?
      Neska: Gatibu naukazu, egin nirekin nahi duzuna.
      Mutila: Itxoin.
      Neska: Esku-burdinak?
      Mutila: Ohera lotu nahi zaitut.
      Neska: Gaur dena libre.
      Mutila: Eta orain begiak itxi aurretik...
      Neska: Zer? Beste sorpresa bat?
      Mutila: Begira gora, Velux horretara. Ta-txan!
      Neska: Zer da hori?
      Mutila: Nire putreak.
      Neska: Gure gainean?
      Mutila: Voyeur hutsak dira. Ikaragarri gustatzen zaie sabaiko leihotik begiratzea. Ez al dira politak?
      Neska: Eta horiek begira ditugula egin behar dugu txortan?
      Mutila: Ez al da morbosoa?
      Neska: Ai, zuk uste? Nik nahiago sabaian ispilu bat jartzea. Baina tira.
      Mutila: Itxoin. Begiak estaliko dizkizut.
      Neska: Ai, ai ama, ai, ai, segi horrela, tanke bat bezalakoxea zara, Obelixko! Ai, ai, ai... 
      Mutila: Ai, ai, ah, ah...  Nire bihotza!
      Neska: Zer? Asier?
      Mutila: oh, ah, oh, oh...
      Neska: Asier, zer gertatzen zaizu?
      Mutila: Oh, ah, ok...
      Neska:  Orain ez, eh? Asier! Asier! Ah, Asier! Asier! Asier! Asier! Lagundu! Lagundu! Baina zer arraiotan ari naiz? Nork entzungo ditu nire oihuak? Hemen ez dago inor. Inork ez du hau ezagutzen. Ez. Asier gajoa! Eta ni ito egingo naiz hemen azpian. Zer da zarata hori? Putreak! Zertan dabiltza? Lagundu! Lagundu! Nola, nola bururatu ote zaigu erokeria hau egitea? Zergatik niri? Zer egin dut nik hau gertatzeko? Lagun nazala norbaitek, mesedez! Lagundu! Ez dut ikusten. Ezin ditut eskuak burdin madarikatu hauetatik askatu... Zertan ari dira putre nazkagarri horiek? Zer nahi dute? Leihoa puskatu? Asier! Zergatik egin didazu hau? Usteltzen ari zara beroarekin, maitea! Usteltzen. Ezin dut usain hau gehiago jasan.

      Putreak gose dira. Ez. Asierren haragi ustela usainduko zuten. Nire gainetik kendu behar dut. Ezin dut. Lagundu! Ama! Lagundu! Ahhhh!
       

                 

    • Irratsaio beldurgarria

      Related audio
      Description

      Egilea: J. Goenaga
      Musika:  Jean Louis Argus

      Zuzendaria:  Joxe Felipe Auzmendi
      Aktoreak:
      Iñigo
      :   Martin Mendizabal
      Nerea:   Miren Aranburu
      Narratzailea:  Joxe Felipe Auzmendi

       

       

       

       


      (idazmakina-hotsa)

      Iñigo:  UUU! Harrapatu zaitut!
      Nerea: Txotxolo halakoa! Sustoa eman didazu!
      Iñigo:  Beldurtu egin al zaitut?
      Nerea: Hori baino gehiago behar da ni beldurtzeko.
      Iñigo:  Zertan ari zara?
      Nerea: Badakizu zertan ari naizen azkeneko hiru hilabeteotan.
      Iñigo:  Oh! Beldurrezko istorioak idazten. A ze beldurra!
      Nerea:  Katxondeo gutxiago, eh? Beldurrezko istorioei esker ari zara jaten azkenaldian eta!
      Iñigo:  Barkatu andrea, ez zen nire asmoa zu mintzea.  Ikaratzeko adina errespetu hartu diet azkenaldian beldurrezko istorio horiei.
      Nerea: Ez da gutxiagorako. Egoera beldurgarrian egongo ginateke beldurrezko istorioengatik ez balitz.
      Iñigo:  Utziko irakurtzen?
      Nerea: Ezta pentsatu ere! Txiza egingo duzu gero ohean.
      Iñigo:  Nik? Istorio txatxu batengatik? Ez iezadazu adarrik jo.
      Nerea: Nire istorioak oso onak dira, eh?
      Iñigo:  Ez daukat zalantzarik, beldurgarriak izango dira erabat. Zer dugu oraingoan, auto-stop-a egiten duen hildakoarena, bihotzak jaten dituen deabruarena, gau-pasa egitera joan eta gehiago itzultzen ez diren gazteena?
      Nerea: Ez. Horietako bina egin ditut jada.
      Iñigo:  Orduan?
      Nerea: Zerbait errealistagoa. Baina ez dizut gehiago esango.
      Iñigo:  Ez badidazu esaten, benetan beldurtuko zaitut.
      Nerea: Saia zaitez.
      Iñigo:  Erronka al da hori? Desafioan ari al zara nirekin?
      Nerea: Nahi duzun bezala hartu.
      Iñigo:  Badakizu bat baino gehiago beldurtu izan dudala nik.
      Nerea: Bai, badakit.
      Iñigo:  Eta hala ere?
      Nerea: Ni ez nauzu beldurtuko. Dena dakit zutaz.
      Iñigo:  Zuk uste?
      Nerea: Nik uste baietz.
      Iñigo:  Gajoa zu!
      Nerea:  Jakingo bazenu?
      Iñigo:  Kafetxo bat nahi?
      Nerea: Horrekin beldurtu nahi al nauzu?
      Iñigo:  Oraingoz bai. Kafe kargatua, ezta?
      Nerea: Bai, beharko dut. Kapitulu hau biharko amaitu beharra daukat.
      Iñigo:  Lagunduko dizut.
      Nerea: Lagundu egidazu kafearekin.
      Iñigo:    Zure aginduetara andere. Beste zerbait?
      Nerea: Bai. Kafea egin ondoren, desagertu. Denbora behar dut.
      Iñigo:  Denbora, denbora. Hori nire esku balego!
      Nerea: Iñigo!
      Iñigo:  Zer nahi du izuaren erreginak?
      Nerea: Inporta al zaizu pertsonaia bati Iñigo jartzea?
      Iñigo:  Ni bezain goapoa baldin bada, ez.
      Nerea: Bai, zu bezain guapoa da. Batez ere irratian agertzen denean.
      Iñigo:  Eta ni bezain ausarta?
      Nerea:  Baita hori ere.
      Iñigo:    Ba ipini lasai... Nerea!
      Nerea: Zer?
      Iñigo:  Ez duzu ba amaieran hilko?
      Nerea:  Nor?
      Iñigo:   Nor izango da baina? Iñigo, jakina!
      Nerea:  Ah, ez dakit. Oraindik ez dut kapitulua amaitu. Baina ez da ideia txarra, aizu.
      Iñigo:  Hildakoek ez dute kaferik prestatzen. Horrek zer esan nahi du, ez duzula kaferik nahi?
      Nerea: Bai, mesedez, esne-tanta batekin.  

      Nerea: Iñigo, esna al zaude oraindik?
      Iñigo:  Bai, zer, lo egin ezinik ala?
      Nerea: Axola al zaizu irratia piztea?
      Iñigo:  Irratia, orain?
      Nerea: Bai.
      Iñigo:  Zure beldurrezko istorioren bat ematen ariko dira. Honez gero hasita egongo da.
      Nerea: Bai, badakit. Horregatik nahi dut irratia jartzea.
      Iñigo:  Entzun egin nahi al duzu? Lan horrekin nazkatuta zeundela uste nuen.
      Nerea: Bai, baina gaurkoa entzun egin nahi dut.
      Iñigo:  Gero dardarka etorriko zara nire besoetara. Nigatik fenomeno!
      Nerea: Nire istorioak oso onak dira, eh?
      Iñigo:  Ez daukat zalantzarik, beldurgarriak izango dira erabat. Zer dugu oraingoan, auto-stop-a egiten duen hildakoarena, bihotzak jaten dituen deabruarena, gau-pasa egitera joan eta gehiago itzultzen ez diren gazteena?

      Iñigo:  Eh, hori ni naiz.
      Nerea: Geu gara! Esan nahiko duzu!
       
      Nerea: Ez. Horietako bina egin ditut jada.
      Iñigo:  Orduan?
      Nerea: Zerbait errealistagoa. Baina ez dizut gehiago esango.
      Iñigo:  Ez badidazu esaten, benetan beldurtuko zaitut.
      Nerea: Saia zaitez.
      Iñigo:  Erronka al da hori? Desafioan ari al zara nirekin?
      Nerea: Nahi duzun bezala hartu.
      Iñigo:  Badakizu bat baino gehiago beldurtu izan dudala nik.
      Nerea: Bai, badakit.
      Iñigo:  Eta hala ere?
      Nerea: Ni ez nauzu beldurtuko. Dena dakit zutaz.
      Iñigo:  Zuk uste?
      Nerea:  Nik uste baietz.
      Iñigo:  Joder! Nik ere idatziko nituzke horrela beldurrezko istorioak. Guk   izandako konbertsazio bera da.
      Nerea: Piztu, onena ez da oraindik iritsi.
      Iñigo:  Beldurrezkoa dela seguru? Niri orain arte ez dit batere beldurrik eman.
      Nerea: Orain dator onena, laztana.
      Iñigo:  Ea ba, non dagoen beldurra.
      Narratzailea: Iñigok kafea prestatzen zuen bitartean Nereak ideia bat izan zuen, aspaldiko partez. Aspaldian ez zitzaion ezer berririk sortzen. Eta horrek asko kezkatzen zuen. Beldurrezko istorio onak idazteko beldurra ikusi egin behar zuen, eta ikustea erabaki zuen.
      Nerea: Iñigo, ba al dator kafe hori?
      Iñigo:  Oraintxe, oraintxe, banoa.
      Nerea: Iñigo, zer da zuretzat beldurra?
      Iñigo:  Nola beldurra zer den niretzat? Ba beldurra, beldurra da.
      Nerea: Ja, baina gehixeago lagundu behar didazu. Utziko aulkian lotzen?
      Iñigo:  Bai, neska! Ni esperientzia berrietarako beti prest.
      Nerea: Listo, orain labana hartuko dut eta...
      Iñigo:  Eh, Nerea, zertan ari zara?
      Nerea: Belarria moztuko dizut, pixka bat bakarrik.
      Iñigo:  Ai, zoratu egin al zara? Nerea, min egiten didazu?
      Nerea: Mina ala beldurra, zer sentitzen duzu gehiago?
      Iñigo:  Eskuetatik joan al zara ala zer? Nerea, odolustutzen ari naiz. Askatu hemendik!
      Nerea: Hori ez da ezer.
      Iñigo:  Ai!
      Nerea: Ea, orain zilborrean zulotxo bat egingo dizut.
      Iñigo:  Eh...
      Nerea: Zilbor handixeago bat.
      Iñigo:  Mesedez, horrek ez du batere graziarik.
      Nerea:  Hori da. Uste dut ari naizela beldurra zer den ikasten. Baina gehixeago behar dut, kafe berezi bat prestatuko dizut, zianuro pixka batekin. Ez kezkatu, segituan etorriko naiz.
      Iñigo:  Ostras.
      Nerea: Zer? Beldurtxo pìxka bat dauka gure Iñigo txikiak?
      Iñigo:  Eta nola bukatzen da?
      Nerea: Zergatik ez duzu zerorrek frogatzen? Utziko aulkian lotzen?
      Iñigo:  Ni beldurtzeko asmotan bazabiltza, jai daukazu. Oraindik badakit egia eta gezurra bereizten.
      Nerea: Utzi orduan.
      Iñigo:  Bai neska, ni esperientzia berrietarako beti prest.
      Nerea: Listo, orain labana hartuko dut eta...
      Iñigo:   Nerea, zertan ari zara?
      Nerea: Belarria moztuko dizut, pixka bat bakarrik.
      Iñigo:  Ah, Ah! Zoratu egin al zara? Nerea! Min egiten didazu!
      Nerea: Mina ala beldurra, zer sentitzen duzu gehiago? 
       


                 

    • Piano jolearen eskuak

      Related audio
      Description

      Egilea: Harkaitz Cano
      Musika:  Jean Louis Argus

      Zuzendaria:  Joxe Felipe Auzmendi
      Aktoreak:
      Ane
      : Idoia Sagarzazu
      Xabier: Peio Artetxe
      Neska gaztea: Aintzane Gamiz
      Forensea: Felipe Barandiaran
      Laguntzailea: Aritz Lete
      Igor: Joxe Felipe Auzmendi

       

       

       

       

       


      Igor
      :  Eskerrak OIL Petrol SA-n genituen akzio guztiak garaiz saldu genituen.
      Xabier: Bai, asmatu zenuten, operazioa biribila izan zen. Lastima, telefonia azkenaldi honetan ahul samar dabilen. Hiru aste negoziotik kanpo pasa, eta gauzak ikaragarri aldatzen dira.
      Igor:  Tira, tira, zu gabe ere defenditu gara, eh?
      Ane:  Ez al dakizue negozioez beste ezertaz hitz egiten? Xabier berriro etxean dagoela ospatzeko gaude hemen. Egin dezagun topa bere osasunean.
      Igor:  Arrazoi du Anek, aupa Xabier. Urte askotarako. Topa!
      Xabier: Mila esker denoi. Edari gehiagoren bila joango naiz.
      Ane:  Neuk lagunduko dizut. 

      (kopa-hotsak)

      Xabier: Ondo pasatzen ari zara?
      Ane:  Ezin hobeto, laztana. Emaidazu muxu bat! Mua. Ekatzu eskua. Oh, harrigarria da zein ondo utzi dizkizuten. Zureak balira bezala. Ez dira jositako puntuak ikusi ere egiten.
      Xabier: Hobe bai. Ordaindu dudana ordaindu eta gero.
      Ane:  Irrikaz nago gaua iristeko, zure eskutxo berri horiek ere lehengoek egiten zekiten gauza egiten jakitea espero dut.
      Xabier: Ah, ez izan dudarik. 

      (metal-hotsa)

      Forensea: Ekarri guraize luzeak, mesedez.
      Laguntzailea: Tori.
      Forensea: Bisturiarekin hirugarren orno-hezurraren parean ebakitxo bat egitea aski da. Ikustagun. Hale op, hortxe. Ikusten? Ea, ba, zer esan nahi du honek?
      Laguntzailea: Nerbioen posturagatik heriotza erabat naturala izan zuela esango nuke.
      Forensea: Oso ongi. Orain pozoinketaren hipotesia baztertzeko gibel, giltzurrun eta urdailaren zatitxo bana kendu, Madrilera bidali, eta akabo gure lana.
      Laguntzailea: Zalantza bat dut, jauna!
      Forensea: Zalantza bat?
      Laguntzailea: Bai. Hiru hilabete daramatzat hemen lanean, eta oraindik ez dut zera, oraindik ez dut heriotza bortitz baten eraginez hildako inor ikusi.
      Forensea: Benetan prest zaudela uste duzu?
      Laguntzailea:Bai.
      Forensea: Ongi da. Zatoz ba! Hona gure panteoi partikularra, hemen bukatuko dugu guk ere egunen batean deskuidatzen bazara.
      Laguntzailea: Zenbat gorpu daude?
      Forensea: Une honetan hiru baino ez. Bota iezaiozu begirada bat honi. Prentsan ez da oraindik ezer azaldu. Kendu zerorrek izara.
      Laguntzailea:Ah, a ze nazka!
      Forensea: Ba oraindik ez duzu ezer ikusi. Begira iezaiezu eskuetara.
      Laguntzailea: Ah, ez dauzka eta.
      Forensea: Artean, bizirik zegoela eskuak erauzi zizkioten, horregatik du oinaze aurpegi hori.
      Laguntzailea: Eta nor zen?
      Forensea: Mexikarra zen. Putetxe batean pianojole bezala lan egiten omen zuen.
      Laguntzailea: Eta badakite nor izan zen hiltzailea?
      Forensea: Arrastorik ez, ez hiltzailearena, ezta bere eskuena ere. Ez dira oraindik azaldu. 

      (kristal-hotsa)

      Ane:  A ze kuxidadea!
      Xabier: Tira, ondo egon da, ezta?
      Ane:  Zer? Gaizki ez. Igor beti bezain aspergarri, hori bai. Zuzendari orokor izendatu zutenetik ez dago jasango duenik. Ekarri botila huts horiek.
      Xabier: Lasai laztana, utzi dena nire esku.
      Ane:  Eskuez ari garela, ohitu al zara? Esan nahi dut, ez zaizu arraroa egiten beste norbaiten eskuak edukitzea?
      Xabier: Egia esan, batzuetan pentsamendu arraroak etortzen zaizkit.
      Ane:  Nola pentsamendu arraroak? Amesgaiztoak edo?
      Xabier: Ez. Ez. Ez. Ez dira amesgaiztoak. Ez dakit. Nireak izan beharrean pentsamendu horiek eskuaren jabearenak izango balira bezala.
      Ane:  Adibidez?
      Xabier: Adibidez, gaur pianoa jotzen ari zinenean iruditzen zitzaidan neronek ere joko nukeela.
      Ane:  Pianoa jo? Zuk? Duzun belarriarekin? Musikaz ideiarik ere ez zenuela uste nuen.
      Xabier: Eta halaxe da. Ez dut sekula ikasi, baina hala eta guztiz ere.
      Ane:  Zatoz ba! Hementxe duzu pianoa, eseri eta jo.
      Xabier: Tira Ane, nik ez nuen esan nahi...
      Ane:  Benga, zer duzu galtzeko? Saiatu.
      Xabier: Ongi da, ongi da.

      (pianoa)

      Ane:  Baina, Xabier...
      Xabier: Ikusten, zer esan nahi nizun?
      Ane:  Zu niri adarra jo nahian zabiltza, ezta?
      Xabier: Ezetz Ane, ezetz. Zin egiten dizut piano baten aurrean esertzen naizen lehen aldia dela.
      Ane:  Lehenbailehen deitu behar diogu Mavius doktoreari.
      Xabier: Bai: hori izango da onena.  

      (pianoa)

      Laguntzailea: Ba al da eskuak falta zaizkion mexikarrari buruz berririk?
      Forensea: Ezer gutxi. Tira, pianojolea izateaz gain, asunto ilunetan sartuta zebilela.
      Laguntzailea: Asunto ilunak? Nolako asunto ilunak?
      Forensea: Pianoarena koartada hutsa omen zen, soldatapeko hiltzailea zen. Eta jakina, giro horietan mugitzen denak ezin ongi bukatu.
      Laguntzailea: Oraindik ez dut ulertzen zergatik kendu zizkioten eskuak.
      Forensea: Auskalo, mendekuren bat edo. Dena dela, bada zerbait ulertzen ez dudana.
      Laguntzailea: Zer?
      Forensea: Mozketa. Esku horiek profesional batek erauzi zizkion.
      Laguntzailea: Profesional batek?
      (telefono-hotsa)
      Forensea: Hartu zerorrek, mesedez.
      Laguntzailea: Bai? Oraintxe jarriko da. Zurekin hitz egin nahi dute. Premiazkoa omen da.
      Forensea: Bai, esan? Hara, kaixo Telleria sarjentu! Juxtu oraintxe ari ginen mexikar... Aja, aja, bai, ulertzen dut... Nola ez, oraintxe noa horrantz.
      Laguntzailea: Zer, zerbait larria?
      Forensea: Eskuak, bizirik daudela ematen du.
      Laguntzailea: Nola?
      Forensea: Likoreria bat lapurtu eta jabea hil dute. Pistola aurkitu dute, eta mexikarraren aztarnak zituen.
      Laguntzailea: Baina nola liteke? 
      Igor:  Pianoa, Mavius doktorea, eskuak... Ez dut ezer ulertzen. Saia zaitez astiroago hitz egiten, Ane.
      Ane:  Noiztik falta da Xabier, transplantearekin arazoak izan ditu?
      Igor:  Ez. Ez. Ez da hori. Beno, bai. Bai eta ez. Kontua da Xabier ez dela lehengoa. Esku horiekin aldatu egin da.
      Igor:  Aldatu?
      Ane:  Ebakuntza egin zion medikua, tira, ebakuntza nahiko konplikatua zen, eta garestia, eta orduan, Mavius delako hori, ez zela oso mediku legala. Deika nabil, eta ez da inondik inora ageri, ulertzen?
      Igor:  Baina eskuak oso ondo utzi zizkiola uste nuen.
      Ane:  Ongiegi, bai, baina eskuekin batera Xabierrek eskuaren lehengo jabearen izaera ere bereganatu duelakoan nago.
      Igor:  Bai zera! Hori ezinezkoa da.
      Ane:  Bi egun daramatzat bere berririk gabe Igor. Ez da normala.
      Xabier: Kaixo! Hara Igor, nolatan zu hemen?
      Igor:  Xabier, baina non sartu zara? Oso kezkatuta nengoen.
      Xabier: Tekila botila pare bat erosi ditut. Andale Ane, atera limoia eta gatza!
      Ane:  Baina zuk zer uste duzu, bi egun zehar hor ibili eta horrela, besterik gabe, itzul zaitezkeela etxera? Ergeltzat al naukazu? Zerbait larria gertatu zitzaizula uste nuen.
      Xabier: Jakin al daiteke zer gertatzen zaion, Igor? Ezta ni hemen bizi banintz ere!
      Igor:  Tira, tira, itzuli zarela ikusita, zertaz hitz egin izango duzue. Laster arte. Deituko dizuet, Ane.
      Xabier: Gera zaitez gizona.
      (ate-hotsa)
      Xabier: Tira Ane, atera limoia eta gatza.
      Ane:  Xabier, zer gertatu zaizu? 
      Forensea: Josi hori, mesedez. Non utzi duzu goata?
      Laguntzailea: Kaxoi txikian.
      Forensea: Ba esaten nizuna, poliziak uste du norbait mexikarrak erabilitako eskuak erabiltzen ari dela delitu guztiak hildako batek egiten dituela sinistarazteko.
      Laguntzailea: Baina ez al da hori konplikatua?
      Forensea: Oso. Atzo gauean estrangulatuta topatu zuten emakumearen lepoan ere mexikarraren aztarnak aurkitu zituzten.
      Laguntzailea: Eskuek berezko bizitza balute bezala?
      Forensea: Horixe bera: hogei urte daramatzat lanbide honetan, eta ez dut inoiz antzekorik ikusi. Banda antolatu baten kontua ematen du.
      Laguntzailea: Harrapatuko dituztela uste duzu?
      Forensea: Hori ez dago gure esku, gazte. Non esan duzu dagoela goata?

      Aireportuko ahotsa: Mexiko DF-ra doan Iberia konpainiako bost sei zazpi hegaldiarentzat azken deia. Hegazkina berehala aireratuko da.
      Neska gaztea: Zu ere Mexikora zoaz orduan?
      Xabier: Bai.
      Neska gaztea: Oporretan?
      Xabier:  Ez. Jira bat daukat. Musikaria naiz.
      Neska gaztea: Benetan? Eta zer jotzen duzu?
      Xabier: Pianoa.
      Neska gaztea: Ah, orain ulertzen dut zergatik dituzun hain hatz politak.
      Xabier: Zuk uste?
      Neska gaztea: Bai. Ziur masajeak ematen trebea zarela oso.
      Xabier: Ze izen duzula esan didazu?
      Neska gaztea: Gissen.
      Xabier: Ni Xabier naiz. Eman bostekoa.
      Neska gaztea: Ah, ah, esku ederrak izateaz gain, indartsuak ere bai, eh?
      Xabier: Ja, ja... Bai. Pianojole batek egunero entrenatu behar du, badakizu, gihar guztiak puntu-puntuan edukitzeko.
      Neska gaztea: Jakina.
      Xabier: Ekatzu, ekatzu, neronek eramango dizut maleta.
      Neska gaztea: Ados. Goazen.
      Aireportuko ahotsa: Erne bidaiariok, arazoa teknikoak medio, Iberia konpainiako bost sei zazpi hegaldiaren irteera ordubetez atzeratuko da. Barkatu eragozpenak.
      Neska gaztea: Bai zorte txarra! Betikoa. Auskalo noiz aterako den.
      Xabier: Tira, bitartean heldu eskutik laztana.

      (pianoa)

    • Urteurrena

      Related audio
      Description

      Egilea: Ixiar Rojas
      Musika:  Jean Louis Argus

      Zuzendaria:  Joxe Felipe Auzmendi
      Aktoreak:
      Ugazaba
      : Juan Bautista Aldasoro
      Karlos:  Peio Artetxe
      Ane:  Arantxa Pazos

       

       

       

       


      Ugazaba
      : Sartu, sartu, atetik ez da ezer ikusten eta. Egon! Argia piztuko dizut.
      Karlos: Egia esan, ondo dago. Oso ondo. Atsegina da, ezta Ane?
      Ane:  Bai. Aproposa astebururako. Zergatik ez dituzu leihoak irekitzen?
      Ugazaba: Leihoak? Gero ez dira ondo ixten eta izoztu egingo zarete.
      Karlos: Baina ez al du tximiniarik? Hori jartzen zuen bidaia agentziako propagandan.
      Ugazaba: Hementxe tximinia, ez dago agerian, baina hementxe dago. Gero ekarriko dizkizuet erretzeko egurrak.
      Ane:  Itsasoa ikusteko balkoira atera beharko dugu orduan.
      Ugazaba: Balkoitik, bai. Hemen logela, egongela, telebista eta guzti. Tximinia, esan bezala. Hemen komuna, eta sukaldetxoa.
      Ane:  Eta beste ate hori?
      Ugazaba: Ate hori? Ez da benetakoa, apaingarri bezala jarri genuen, espazioa emateko.
      Karlos: Bueno, dena primeran orduan. Ederki egongo gara, ezta laztana?
      Ane:  Bai.
      Karlos: Urtebete da ezkondu ginela, ospatzera gatoz.
      Ugazaba:  Leku aproposa aukeratu duzue, benetan. Hemen egon zen azken bikoteak ez zuen joan nahi, pentsa.
      Karlos: Ez naiz harritzen.
      Ugazaba: Edozertarako, badakizue, alboko etxean bizi naiz. Txirrina jo, edo deitzea besterik ez duzue. Tori nire txartela, badaezpada... Gabon.
      Karlos: Ongi... Ikusiko duzu zein gustura egongo garen, laztana.
      Ane:  Bai.

      Ane:  A ze bakea!
      Karlos:  Telefonorik ez, anbulantzien sirenarik ez, autorik ez. Ah, bi egun jarraian egingo nituzke ohean. Primerakoa zegoen afaria, ezta? Bakailaoa ezin hobea, eta hori atzo egindakoa zenik.
      Ane:  Ez zegoen txarra, eh?
      Karlos: Tira, neska, animatu! Txanpan gehiago.
      Ane:  Oh, nahikoa edan dut dagoeneko.
      Karlos: Tira laztana, azken kopatxoa. Edan goxo-goxo.
      Ane:  Ongi da, baina azkena, eh? Ez nuke bikoitz ikusi nahi.
      Karlos: Je, je... hamabost urte genituenean bezala, gogoratzen?, a ze mozkorrak harrapatzen genituenak.      
      Ane:  Ze izan da hori?
      Karlos: Nik ez dut ezer entzun.
      Ane:  Nola ezetz? Urrats batzuk, atean.
      Karlos: Ez al da txanpaina izango, Anetxu?
      Ane:  Ez. Ziur nago zarata zela. Hotz nago, zergatik ez dugu tximinia pizten?
      Karlos: Kaka!
      Ane:  Zer duzu orain?
      Karlos: Jabeak ez digu egurrik ekarri, neuk joan beharko dut bila.
      Ane:  Zurekin noa. Ez dut bakarrik geratu nahi.
      Karlos: Je, je, je... hobeto zaude hemen ohea berotzen.
      Ane:  Nahi duzun bezala.
      Karlos: Eta hau?
      Ane:  Zer duzu orain?
      Karlos: Sarrera egurrez beteta dago. Hilabete oso baterako adina dago hemen.
      Ane:  Jabeak ekarriko zuen.

      (argi-giltzaren hotsa)

      Ane:  Hauxe bakarrik falta zitzaigun, argirik gabe geratzea. Hor al zaude Karlos?
      Karlos: Ez, bakarrik utzi zaitut. Lagunduko al didazu egurra sartzen?
      Ane:  Non zaude? Ez dut tutik ere ikusten.
      Karlos: Atean.
      Ane:  Zergatik ixten duzu atea horrela?
      Karlos: Ez naiz ni izan, haizea izango zen.
      Ane:  Argia, eskerrak, tira, sartu egurra behingoz eta piztu dezagun tximinia.
      Karlos: Anetxu, ez dago egurrik.
      Ane:  Adarra jo nahian?
      Karlos: Benetan desagertu egin da, beno, txanpainaren kontua da inondik ere. Badakit zer egingo dugun, telebista aurrean txintxo-txintxo eseri ezer gertatu ez balitz bezala. Eta gero, ohera.
      Ane:  Karlos, beldur naiz.
      Karlos: Ez dugu zertan beldurtu, ados? Zu lasai, eseri eta kito.
      Ane:  Karlos, zure atzean!
      Karlos: Zer?
      Ane:  Begiratu zure atzean!
      Karlos: Begiratu, zer, ez dut ezer ikusten!
      Ane:  Zin dagizut, zin dagizut ez dela txanpaina izan, zure atzean dagoen lorontzia mugitzen ikusi dut, eskuinean zegoen, eta orain, orain ezkerrean dago!
      Karlos:  Baina hori, hori ezinezkoa da Anetxu! Zatoz hona, lasaitu. Hemen ez dago inor. Zu eta biok bakarrik gaude. Eta nik dakidanez, lorontziek ez dakite bakarrik ibiltzen. Ez da ezer gertatzen, ados?
      Ane:  Arrazoi duzu, txanpaina izango zen.
      Karlos: Zatoz telebistara.
      Ane:  Ongi da. Ongi da.

      (euri-hotsa)

      Ane:  Karlos, esnatu. Lokartu egin gara.
      Karlos: Ah, non gaude? Zer egiten dugu logelan?
      Ane:  Ez al nauzu ohera zuk ekarri?
      Karlos:  Zuk ekarri ninduzula uste nuen.
      Ane:  Tira, tira, utzi behingoz ergelkeriak, sekulako ekaitza dago kanpoan eta zu galdera inozoak egiten.
      Karlos:  Orduan zuk ekarri ez banauzu, nork ekarri gaitu? 
      Ane:  Isiltzeko!
      Karlos:  Lasai, ez ikaratu, mendiko linterna ekarri dut. Motxila gorrian dago. Kaka, ez dabil. Pilak aldatuko dizkiot.
      Ane:  Ezin al zenizkion etxean aldatu?
      Karlos:  Nola jakingo nuen ba argia joango zitzaigula? Ikusten? McGiber baino hobea naiz.
      Ane:  Eskerrak.
      Karlos: Ane, Anetxu, zure atzean.
      Ane:  Nire atzean, zer?
      Karlos: Ez mugitu, itzal bat ikusi dut.
      Ane:  Karlos, goazen hemendik oraintxe!
      Karlos: Baina nora joango gara orain ekaitz honekin?
      Ane:  Ez dakit, bost axola, baina goazen etxe honetatik!
      Karlos: Jabea, jabeari deituko diogu oraintxe.
      Ane:  Telefonoa ez dabil.
      Karlos: Eskerrak nire mobila ekarri dudan. Non dago ugazabak emandako txartela?
      Ane:  Eta zuzenean bere etxera bagoaz?
      Karlos: Ni ez naiz hemendik mugituko.
      Ane:  Txartela, aurkitu dut! Baina ez da ezer ikusten! Deseginda bezala dago.
      Karlos: Zure esku ahurrean desegiten ari da. Ane, zer duzu? Zer duzu aurpegian? Zergatik begiratzen didazu horrela?
      Ane:  Ze galdu zaizu zuri etxe honetan?
      Karlos: Ane, ez nago txantxetarako!
      Ane:  Ni ere ez.
      (Zaplazteko-hotsa)
      Ane:  Baina, baina... zergatik jo nauzu? Erotu egin al zara?
      Karlos: Eskerrak Anetxu, bidean azalduko dizut. Goazen hemendik oraintxe! Ane:  Eta gure gauzak?
      Karlos: Goazen!  

      (oin-hotsa)

      Ane:  Eskerrak azkeneko trena hartu dugun!
      Karlos: Ane, zer zenuen etxean? Zergatik hitz egin didazu horrela?
      Ane:  Hitz egin, nola?
      Karlos: Ahots horrekin.
      Ane:  Baina zertaz ari zara?
      Karlos: Ez al zara gogoratzen? Ugazabaren ahotsarekin hitz egiten hasi zara.
      Ane:  Utzi txorakeriak, ados? Trenean gaude, arriskutik kanpo. Bihar bertan joango gara agentziara, epelak entzun beharko dituzte.
      Karlos: Arrazoi duzu, ardura daitezela gure gauzez.
      Ane:  Karlos, zure atzean...
      Karlos: Ez adarrik jo! Bale? Ez nago...
      Ane:  Atean, kristalaren bestaldean itzal bat ikusi dut.
      Karlos: Rebisorea  izango zen.
      Ane:  Zer da hori?
      Karlos: Zer?
      Ane:  Lurrean dagoen paper hori!
      Karlos: Etxeko jabearen txartela da.
      Ane:  Emaidazu niri, laztana!
      Karlos: Ane!
      Ane:  Nik gordeko dut txartela hurrengo baterako.

      Ane:  Ze galdu zaizu zuri etxe honetan? 

    • Haur-jolasak

      Related audio
      Description

      Egilea: Mikel Cortejo
      Musika:  Jean Louis Argus

      Zuzendaria:  Joxe Felipe Auzmendi
      Aktoreak:
      Leire
      :   Aintzane Gamiz
      Marga:   Arantxa Muñoz
      Maddi:  Itziar Velez
      Anabel:   Maddi Velez

       

       

       

       

       

      Leire:  Ai, ikaragarria da, gaitz hori desagertu zela uste nuen.
      Marga: Bai zera, ez al duzu dokumentalik ikusten? Gainera, gero eta hedatuago dagoela diote, saguzarrek barreiatzen omen dute migrazioetan.
      Leire:  Ai, neska, lepradunak ere badaude oraindik eh, baina gaixotasuna kontrolpean dago.
      Marga: Ba Martinen txakurra amorruak jota omen dago eta batek daki non dagoen.
      Leire:  Laster aurkituko ahal dute, arriskutsua izan daiteke.
      Marga: Arriskutsuagoa da Martin bera, seguru berak pasa diola gaitza txakurrari. Agure nazkagarri halakoa! Ba al dakizu zer entzun dudan?
      Leire:  Zer?
      Marga: Behin etxe zaharrean ikusi zutela txakurrarekin... badakizu?
      Leire:  Bai, zera! Ixo, Marga! Badatoz haurrak.
      Marga: Hauek ere jakin beharko dute ba noizbait bizitzaren misterioa.
      Leire:  Noski, ja, ja, ja...
      Maddi: Zer misterio?
      Marga: Maddi, zer gertatzen zaizu? Zer duzu eskuan?
      Maddi: Zer jakin behar dugu?
      Leire:  Zer egin diozu Maddiri?
      Anabel: Berdin da. Nire tximeleta hil du, hegoak kendu dizkio.
      Leire:  Anabel, beti berdin ibili behar duzu? Noiz zintzotuko zara?
      Anabel: Hilda zegoen, lurrean aurkitu dut.
      Maddi: Ez. Bizirik zegoen. Hegoak mugitzen zituen. Zuk hil duzu, Anabel.
      Marga: Maddi, ez negar egin, azken finean hiltzear zegoen. Orain ez du gehiago sufrituko.
      Maddi: Baina berak hil du, tximeletak gehiago bizi nahi zuen.
      Marga: Seguru orain zoriontsu izango dela tximeleten zeruan.
      Maddi: Zer uste duzu, tuntuna naizela? Zeru bakarra dago denontzat.
      Marga: Hori esan nahi nuen ba Maddi!
      Leire:  Zergatik ez zarete ezkutaketan jolasten, eh?
      Marga: Hori da zoazte basora jolastera.
      Anabel: Zuk kontatu Maddi.
      Maddi: Anabel, beti zu ezkutatzen zara.
      Leire:  Utz iezaiozu berari ezkutatzen, Anabel.
      Maddi: Maddik ez daki oso ondo kontatzen, eta horrela ikasi egingo du.
      Marga: Anabel. Zer nahi duzu tximeletarena zure amari kontatzea? Beno, ba!
      Anabel: Jo, beti berdin!
      Marga: Zu bai zabiltzala beti berdin. Nahikoa da, zoaz Maddirekin jolastera.
      Maddi: Benga, azkar Anabel, bestela berandu egingo zaigu.
      Marga: Ez zaiteztela etxe zaharrera hurbildu, eh!
      Anabel: Ados, baina zuk kontatu eh?
      Leire:  Beti haserre eta beti elkarrekin...
      Maddi: Bale, nik kontatuko dut.
      Marga: Zerua eta infernurik balego, aingerua bata eta deabrua bestea.
      Maddi:  Hogeita hamaika, hogeita hamabi, hogeita hamahiru, berrogeita bost... Jo, aspertu naiz. Ehun. Anabel, zure bila noa. Jo, Anabel, non zaude? Benga, pista bat!
      Anabel: Hemen nagoo!
      Maddi:  Aja, handik atera da hotsa. Aurkituko zaitut. Jo, nora joan zara? Tranpa da hain urruti ezkutatzea.
      Anabel: Maddi, kuku!
      Maddi:  Sorgin halakoa, harrapatuko dut, eta orduan ikusiko du. Aiba, etxe zaharra, seguru han dagoela. 
      Marga: Eta barrez hasi ginenean, hantxe gelditu zen, quieto parado. Bere zera txikitxo hura zintzilik zuela!
      Leire:  Aizu, Marga, laster ilunduko du, eta hauek oraindik ez dira itzuli, e!
      Marga: Hogei minutu barru azaltzen ez badira, San Martin eguna ospatuko dut bi horiekin.  Ez daukat berandu iritsi, eta Maddiren gurasoen erretolika berriro entzuteko batere gogorik.
      Leire:  Aizu, ez ziren ba Etxe zaharrera hurbilduko?
      Maddi:  A, hau dena putzuz beteta dago. Prakak zikin-zikinak ditut, amak errieta egingo dit. Eta dena Anabelen erruz. Anabel, non zaude? Ai ama, saguzar bat! Alde hemendik, alde, alde, alde! Anabel, non zaude? Nahikoa da! Zuk irabazi duzu, baina irten. Ai, Anabel, zu al zara? Tira, zuk irabazi duzu, goazen etxera. Hurrengoan ere, nik kontatuko dut, eta zu ezkutatu, bale?
      Zakurra: Guau, guau, guau!
      Maddi: Anabel?
      Anabel: Maddi, kuku!
      Zakurra. Guau, guau!
      Maddi: Anabel, ni banoa, zuk irabazi duzu!
      Zakurra: Guau, guau.
      Maddi: Alde, alde, alde... Aaaa! Anabel, kontuz zakurrarekin, gaixo dago.
      Leire:  Martinen txakurra? Bai zera, nire laguna da. Ezta, Sugar? Egin maitea-maitea!
      Maddi: Anabel lagundu, hankan odol asko daukat.
      Anabel: Nahi al duzu zuri ere maitea-maitea egitea?  Ez. Lehenbizi zenbatu hamar arte. Ba al dakizu zenbatzen Maddi? Eta oraingoan tranparik egin gabe, e?
      Maddi:  Anabel, hemendik aurrera beti nik kontatuko dut. Eta zu ezkutatu. Lagundu!
      Zakurra: Guau, guau!
      Marga: Seguru Etxe zaharrera joan direla. Guk ez joateko esan, eta eurak, ale! Leire, goazen euren bila.
      Leire:  Nora? Etxe zaharrera? E... zoaz zu, eh? Gauzak zainduko ditut.
      Marga: Esan dizut batzuetan zu ere zaintzen duzun haurra bezain ergela zarela? Ez didazu ba esango etxearen bueltako istorioak sinesten dituzunik? Leire:  Ez. Ez da hori. Aizu, eta Martinen txakurra Etxe zaharrean badago?
      Marga: Eta Britney Spears zure etxepera bizitzera etorriko balitz? Ez izan inozentea, eta zatoz nirekin! Ai, desesperantea zara batzuetan. Joango naiz ni, zuk itxaron hemen!
      Leire:  Hozten hasi da, laster bueltatuko dira.      
       

      Maddi: Lagundu!!!

    • Azpikoen eskola

      Related audio
      Description

      Egilea: Aimar Olaskoaga
      Musika:  Jean Louis Argus

      Zuzendaria:  Joxe Felipe Auzmendi
      Aktoreak:
      Elena
      :   Aintzane Gamiz
      Maria-Mario:  Karolina Sainz de Vicuña
      Laura:   Miren Ibarguren
      Maite:   Itziar Urretabizkaia
      Eskolako zuzendaria: Klara Badiola

       

       

       

       

       

      Laura: Norbait al dago hor? Maite, zu al zara? Berandutu egin naiz, badakit, baina berehala bukatuko dut. Ez naiz fisikako klasera berriro berandu iritsiko, lasai! Maite, utzi txantxak, bale? Ez du inolako graziarik. Aski da Maite, izutzen ari naiz. Baina, nor dabil hor? Ah, zu al zara, Maite zela uste nuen. Zergatik ez zenidan erantzuten? Ah ze sustoa eman didazuna. Baina zer da hori? Zer, zer nahi duzu? Zer? Zertan ari zara? Ez. Ez dut ezer esango. Zin egiten dizut. Mesedez! Ez! 
      Elena:  Ez ditut sekula formula matematiko horiek ulertuko.
      Maria: Tira, nahi baduzu, errepasatuko ditugu berriro elkarrekin, eh?
      Maite:  Kaixo, bikote, enteratu zarete, ezta? Laura desagertu egin da.
      Maria: Ah bai, Maite, harritzekoa da, ezta? Zergatik alde egingo zuen?
      Maite:  Ez dakit Maria, ez dut ulertzen. Laura ondo moldatzen zen jende guztiarekin. Ez zuen horrela alde egiteko arrazoirik.
      Leire:  Agian zerbait gertatu zaio. Ba, mutil-lagunen bat edo, badakizu. Herriko norbaitekin maitemindu, eta harekin alde egingo zuen.
      Maite:  Mutil bat? Ez Elena, ez dut uste, hori ziur ezetz. Laurak mutil-lagun bat balu, nik jakingo nukeen honezkero. Niri dena kontatzen zidan, den-dena.
      Maria: Beno, Maite, agian ez zizun beti den-dena kontatuko.
      Maite:  Laura eta bion artean ez zegoen sekreturik.  Tira, ohera noa zuzenean. Leher eginda nago. 
      Maria: Zerbait dakiela uste dut.
      Leire:  Maitek? Bai zera, mesedez e? Ez gaitezen urduri jarri. Zerbait jakingo balu, dagoeneko jakinaren gainean geundeke gu ere, zaude ziur horretaz.
      Maria:  Bai. Bai. Baina entzun diozu, Laura eta bere artean ez zegoen sekreturik. Eta ahobero zikin horrek dena kontatu bazion, zer, e?
      Leire:  Niri ez zait iruditu ezer dakienik. Gugana lasai asko hurbildu da behintzat.
      Maria:  Eta erdi-itxuran zerbait gehiago jakiteko asmoz inguratu bada?: "Laura gaixoa, agian zerbait gertatu zaio". Bai. Ziur sorgin horrek dena dakiela. Baina ez du nahi guk oraindik jakiterik.
      Leire:  Zer esan nahi duzu, gu proban jartzera etorri dela?
      Maite:  Ez daukat inolako zalantzarik.
      Leire:  Begira. Ez dut nahi beste erokeriarik egiterik, entzun?
      Maite:  Lasai. Ez dut ezer egingo.

      (ate-hotsa)

      Maria: Urdanga madarikatua. Beti bazterrak nahasten ibili behar e?
      Maite:  Baina zer da hau? Zer ari zara? Kendu almoada, Maria.
      Maria: Bekaitz halakoa!
      Maite:  Ah, ah! Ah
      Maria: Putaska nardagarriak, denak berdinak zarete.
      Leire:  Zurea egin duzu berriz, ezta? Hil egin duzu.
      Maria:  Ez nuen beste aukerarik laztana. Badakizu, ez dut inork gu banatzerik nahi.
      Leire:  Bai, baina, baina norbaitek zerbait susmatzen badu?
      Maria: Lasai, lasai, ondo ezkutatu dut gorpua, sotoan, Lauraren ondoan.
      Leire:  Beldur naiz hala ere.
      Maria:  Ez arduratu, bukatu dira gure arazoak. Gure maitasuna gauza guztien gainetik dago. Eta baita edozeinen gainetik ere.
      Leire:  Ai Mario, hainbeste maite zaitut! Mua.
      Mario:  Baita nik ere, etorri hona polit hori. Mua. Besarkatu Mario, bai. Utzi dena nire esku.                    
       
      (mahai-hotsa)

      Eskolako Zuzendaria:  Dagoeneko jakingo duzue gaur goizean Maite López, zuen ikaskidea, desagertu egin dela. Bigarren desagerpena da azken bi egunetan. Atzo Laura, eta gaur Maite. Ulertuko duzuenez, egoera oso larria da. Norbaitek ikasle hauek non dauden, edo ihes egitera zerk bultzatu dituen jakingo balu derrigortuta dago guri kontatzera. Entzun duzue, derrigorrezkoa da. Haien familiak oso arduratuta daude, eta baita gu ere. Inork ez du ezer kontatzeko? Ondo da. Ondo da. Baina denon onerako neska hauek lehenbailehen agertzea espero dut. Norbaitek iritzia aldatzen badu, nire bulegoan egongo naiz. 

      (ate-hotsa)

      Leire:  Non egon zara?
      Mario: Galdezka ibili naiz hor zehar.
      Leire:  Eta?
      Mario:  Ba Laura eta Maitek elkarrekin ihes egin dutela uste dute neskek. "Bollera" batzuk direla diote. Pentsa, ez al da barregarria? Ez dute susmo txikiena ere.
      Leire:  Eta zureaz?
      Mario: Nireaz?
      Leire:  Bai, zureaz.
      Mario: Zer? Maria izan beharrean Mario naizela?
      Leire:  Serio ari naiz Mario. Laurak jakin zuenean agian Maiteri kontatu zion. Orain biak hilik daude. Baina noiz arte lortuko dugu besteei ezkutatzea?
      Mario:  Baina Laura motxin bero hori nirekin enroilatzen saiatu zen, dutxetara jarraitu, han deskuidatu eta biluzik aurkitu ninduen. Eta ah sorpresa, ezusteko paisajea topatu nire hankartean. Akats larria nire aldetik bai, baina orain arte ezkutatu badugu, ez dugu aurrerantzean ere zertan kezkatu. Ez al naiz akaso neska izateko nahiko goapoa?
      Leire:  Bai, baina... ez dakit. Mario, arduratuta nago.
      Mario:  Ah, maitea, egon lasai. Begira, zin egiten dizut zoriontsu izango garela elkarrekin. Hirurok: zu, ni eta nire hanka tarteko paisajea.
      Leire:  Mario.
      Mario: Zer, polita?
      Leire:  Gauza bat esan behar dizut.
      Mario: Zer?
      Leire:  Haurdun nago.
      Mario: Nola?
      Leire:  Haurdun nagoela. Haurtxo bat izan behar dugu Mario.  Baina zertan ari zara Mario, aska nazazu!
      Mario:  Zer uste zenuen, besterik gabe engainatuko ninduzula? Trikimailu zikin horrekin, e motxin bero.
      Leire:  Baina zer arraio esaten ari zara? Ez dut ezer ulertzen?
      Mario:  Ah bai, bai. Oso ondo ulertzen dizut. Ondoegi. Haurdun gelditu zara, haurdun. Ni sarean harrapatzeko, ezta? Eh?
      Leire:  Harrapatzeko? Baina maite zaitut Mario. Zuk ere maite ninduzula uste nuen. Maite? Agian hasieran bai. Gustatu zitzaidan bai elkarrekin egoteko neska baten itxura hartu eta nesken barnetegia zurekin etortzeko ideia. Garai hartan oso ondo pasatzen genuen elkarrekin, laztana. Baina hona iritsi nintzenean, ai, hori bai ondo pasatzea.
      Mario: Baina? Zer ari zara esaten? Zergatik konformatu zurekin herrialdeko neska politenez inguratuta bizi banintzen? Bai. Entzuten duzu. Berrehun neska eder barnetegi baten barruan irteteko aukerarik gabe, eta sexu gosez? Ez. Eta ni hemen barruan. Mutil bakarra. Hainbeste printzesen artean errege bakar.
      Leire:  Zerri bat zara.
      Mario:  Zer uste zenuen bada, tentazio handiegia zen Elenatxo. Dagoeneko ez dago gezurretan aritzeko arrazoirik. Azken urte honetan neska bero asko dagoela ikusi dut. Bai maitea, zu ez zara bakarra izan. Sentitzen dut.
      Leire:  Aska nazazu!
      Mario:  Erokeria asko egin ditut bai. Baina handiena Laurarekin enroilatzea izan zen. Neska hori ez zegoen burutik sano. Nirekin maitemindu, eta txora-txora gelditu ez zen ba! Mehatxuka hasi zen, mehatxuka, nori eta niri. Berarekin ihes egiten ez banuen nire sekretua salatuko zuela eta. Baina zer uste zuen? Paradisua utziko nuela hilkorren artera bueltatzeko?
      Leire:  Horregatik hil zenuen orduan? Engainatu egin nauzu, ez zenuen nirekin egoteko hil.
      Mario:  Oker zaude laztana. Zurekin egon ahal izateko hil nuen. Zurekin eta beste guztiekin. Baina denak igualak zaudete, zeurekoi hutsak. Lehengo Laura ni harrapatzen saiatu zen, eta orain, orain zu. Badakizu zer duzun zain, ezta?
      Leire:  Baina zer? Zer egin behar duzu? Ni hiltzen banauzu umea ere hilko duzu.
      Mario: A bai? A ze pena!
      Leire:  Ez. Ez. Erotuta al zaude? Eta zer egingo duzu hurrengoarekin, e? Ezin dituzu eskolako neska guztiak hil.
      Mario:  Beno. Agian denak ez. Baina oraindik nahikoa leku dago soto honetan.
      Leire:  Ez!! 
       
                                
      (zorrozkailu-hotsa)

    • Apokalipsiaren sorrera

      Related audio
      Description

      Egilea: Aimar Olaskoaga
      Musika:  Jean Louis Argus

      Zuzendaria:  Joxe Felipe Auzmendi
      Aktoreak:
      Tom: Peio Artetxe
      Sarjentua :  Iñaki Beraetxe
      Mike: Aritz Lete
      Irratia: Xabier Alkiza
      Ray:  Joxe Felipe Auzmendi

       

       

       

       

       

      Tom:  Ray, ondo al zaude?
      Ray:  Bai, ondo nago, baina ? ez dugu luze iraungo.
      Tom:  Eta Mike? Mike ikusi al duzu?
      Ray:  Hadsonekin harkaitzetan gora igo dela uste dut.
      Tom:  Hadsonekin? Hadson hilda dago, Ray.
      Ray:  Hadson hilda? Nola dakizu?
      Tom:  Ikusten horko zerraldo hori?
      Ray:  Ez. Kaka.
      Tom:  Arrastaka iritsi da, mina batek hesteak lehertu dizkio.
      Ray:  Kabroiak.
      Sarjentua: Non sartu zarete? Bunkerrera bueltatu behar dugu, hau infernu bihurtzen ari da.
      Tom: Aleman putakume horiek.
      Sarjentua: Ea goazen.
      Ray:  Bai, sarjentu!  

      (leherketa-hotsak)

      Tom:  Leherketak gero eta gertuago entzuten dira.
      Sarjentua: Mc Calisterren tankeak honantz datoz. Egun pare bat agoantatzen badugu onik aterako gara.
      Ray:  Bi egun? Nazi alu horiek ez dira Mc Carlisterren tankeen zain geratuko.
      Sarjentua: Aski da. Laguntzera etorri edo ez gure eginbeharra muinoa zaintzea da. Agindua argia da. Mc Calister jenerala etorri arte muinoko pasabidea babestea. Ulertu duzue?
      Ray:   Bai, jauna, ulertu dugu. Hemen geldituko gara. Sabaia gainera erortzen bazaigu ere.
      Tom:  Irratiarekin saiatuko naiz.
      Ray:  Berriro? Esan dizut ez dela ezer entzuten.
      Sarjentua: Utz iezaiozu, lehenbailehen laguntza lortu behar dugu.
      Tom:  Hemen "Tango hiru bost". Hemen "Tango hiru bost" "Uso zuriari" deika! "Tango hiru bost" "Uso zuriari" deika!
      Ray:  Alferrik da. Bakarrik gaude zulo honetan.

      Ray
      :  Airerik gabe geratzen ari gara. Mike-n bila atera beharko genuke behintzat.
      Sarjentua: Ez. Ez. Ezin dugu arriskatu, gainera hilik egongo da honezkero.
      Ray:   Hori ez dago jakiterik.
      Sarjentua: Jakin edo ez. Ez gara inora joango. Gure eginbeharra muinoa zaintzea da, argi dago? Mc Calisterren tropak etorri arte ez dugu bunkerra utziko. Eta hobe duzue isiltzea epaimahai militar bati aurre egin nahi ez badiozu behintzat.
      Tom:  Eh, itxaron, zerbait aurkitu dudala uste dut. Bai. Zerbait entzuten da.
      Sarjentua: Ze ostia da hori?
      Tom:  Baina zer demontre?
      Ray:  Mike, Mike! Zer egin dizute?
      Mike:  Hil egin naute lagun. Oraingoan ez dugu ihesbiderik.
      Tom:  Ez. Mike, ez! Aterako gara hemendik, ikusiko duzu.
      Mike:  Ez. Tom. Hau bukaera da, baina ez niretzat bakarrik. Zuek ere hilda zaudete, denok gaude hilda. Akabo.
      Sarjentua: Ze kristo esan nahi duzu? Naziak... hemen daude jada?
      Mike:  Naziak? Ez dira naziak bakarrik, naziak hilik daude. Denak, denak hilda.
      Sarjentua: Burua galtzen ari da.
      Tom:  Zer esan nahi duzu Mike?
      Mike:  Ikusi egin dut Tom, ikusi egin dut.
      Ray:  Baina zer arraio ikusi duzu?
      Mike:  Bera ikusi dut.
      Ray:  Bera? Nor?
      Mike:  Zalduna.
      Ray:  Zer?
      Mike:  Gudari zalduna. Ikusi egin dut. Esnatu egin da Tom. Hor kanpoan dago. Ez zaitezte kanpora irten. Ez zaitezte kanpora irten. Heriotza... etorri da. Ah!!!
      Ray:  Zer esan nahi zuen Mike-ek? Zein da gudari zaldun hori?
      Tom:  Ez al duzu Biblia irakurri? Apokalipsia da, munduaren bukaera.
      Ray:  Apokalipsia? Ez duzu ba ergelkeria hori benetan sinistuko? Ez dago inolako apokalipsirik. Hor kanpoan dagoen gauza bakarra nazi alu horien artilleria da.
      Sarjentua: Ondo da. Ondo da. Nik ez dakit zer dagoen hor kanpoan, baina gauza bat argi dago. Mike hilda dago, eta berak esandakoa amesgaiztoa izan edo egia izan, ez gara hemendik aterako. Ez behintzat Mc Calisterren tropak etorri arte.
      Tom:  Entzun dituzu Mike-n azken hitzak?
      Sarjentua:  Bai!
      Tom:  Kanpora ez irteteko esan digu, heriotza dugu zain hor kanpoan.
      Ray:  Baina zer gertatzen zaizue, erotu egin al zarete? Plaga biblikoetan sinesten duzuela esan behar didazue orain. Hor dagoen etsai bakarra ejertzito alemaniarra da. Eta hemen gelditzen bagara...?
      Sarjentua: Ziur al zaude esaten duzunaz?
      Ray:  Zer esan nahi duzu?
      Sarjentua: Entzun: jada ez dago leherketarik. Ez da ezer entzuten, naziak desagertu egin dira. Bakarrik gelditu gara.
      Tom:  Ohartu al zarete? Ilun dago.
      Ray:  Eta zer?
      Tom:  Ba ez dela kilkerrik entzuten? Ez kilkerrik eta ez beste hotsik. Ez da euli puta bat ere!.
      Ray:  Eta ze ostia esan nahi duzu horrekin?
      Tom:  Ba agian denak hilda daudela, Lurreko izaki guztiak. Bibliako Apokalipsiaren pasartean argi jartzen du.
      Ray:  Berriro ostia horrekin? Zer esan nahi duzu? Mundu guztia hil dela? Gu garela munduko gizaki bizi bakarrak? Gu bakarrik geratu garela?
      Sarjentua: Eh, eh, lasaitu gaitezen... Ez dakit zer pentsatu. Mike-en hitzak, nazien desagerpen misteriotsua, eta orain isilune hau. Hau ez da parte onekoa.
      Ray: Saia gaitezen berriro irratiarekin. Norbaitek egon behar du hor kanpoan.
      Tom:  Ez dut uste.
      Sarjentua: Saiatu beharra dago. Ez etsi Ray.
      Ray:  Hemen "Tango hiru bost", "Tango hiru bost".
      Hitler:  ... einzutreten lassen bis zum letzten Hauch. Dieses Deutschland der deutschen Volksgemeinschaft aller deutschen Stämme, das grossdeutsche Reich. Sieg Heil! Sieg Heil! Heil!
      Tom:   Bera da, heriotzaren ahotsa. 

      (musika)

      Ray:  Sei egun daramatzagu hemen. Zerbait egin behar dugu, gosez hil nahi ez badugu. Ez duzu ulertzen, ez dugu beste aukerarik.
      Sarjentua: Aski da Ray, Tomek arrazoi du, nik ez dut inoiz horrelako gauzetan sinistu, baina...
      Ray:  Baina zer apokalipsi eta zer arraio, Mike-k esandakoak hilzorian dagoenaren zakur-ametsak besterik ez dira, sukarrak sortutako eldarnioak.
      Sarjentua: Ez da Mike-n kontakizuna bakarrik. Mundu guztia desagertu beharra, gure aizun guztiak. Irratiz ezin dugu inorekin harremanetan jarri. Nazien arrastorik ez dago, anima bat ere ez. Eta hori gutxi balitz, ahots beldurgarri hori.
      Tom:  Eta irratitik entzuten den musika ere hor dago Ray. Ez al zara konturatzen? Sei egun daramatzagu abesti bera entzuten. Aditzen? Heriotzaren kantua baino ezin du izan.
      Ray:  Urik geratzen al da?
      Sarjentua: Ez ba. Atzo bukatu zen... azken botila.
      Tom:  Entzuten al duzue?
      Ray:  Bai. Motor-hotsak dirudite.
      Tom:  Ez. Bera da: gugana dator!
      Sarjentua:  Motorrak dira bai. Tankeak direla esango nuke. Ray, Mc Calisterren tankeak dira. Azkenean!
      Tom:  Ez! Bera da: gugana dator! Beretzat nahi gaitu. Heriotza da!
      Ray: Baina zer arraio daukazu, ez duzu ulertzen? Bukatu da dena, gure bila datoz. Eh Tom, ze... zertan ari zara granada horrekin?
      Tom:  Gugana dator, baina gure arimak ez dira beretzat izango.
      Sarjentua: Zer demonio esaten ari zara soldadu? Utzi granada hori berehala! Bukatu da dena Tom, ez erokeriarik egin. Salbu gara azkenean, dena amesgaiztoa baino ez da izan.
      Tom:  Apokalipsiaren zalduna da, gugana dator.
      Ray:  Utzi granada hori, Tom!
      Tom:  Ezin dut!
      Sarjentua: Ez! Ez! Tom!

      (eztanda-hotsa)

      Irratia: Hemen "Uso zuria" "Tango hiru bosti" deika, laguntza bidean duzue. "Uso zuria" "Tango hiru bosti deika". Hor zaudete "Tango hiru bost?" Erantzun mesedez! 
      Irratia: Erantzun mesedez.                 

                      

       

    • Black House

      Related audio
      Description

      Egilea: Mikel Cornejo
      Musika:  Jean Louis Argus

      Zuzendaria:  Joxe Felipe Auzmendi
      Aktoreak:
      Lara
      : Aintzane Gamiz.
      Jon:  Xabier Alkiza.
      Sarjentua: Iñaki Beraetxe.
      Gizon ezezaguna:  Joxe Felipe Auzmendi

       

       

       

       


      Lara
      : Ai Ama! Biziko nintzateke ni gustura beti eguzkitan. Zer ez nuke emango nik emango beti eguraldi hauxe izateagatik, Euskadi Tropikala!: palmeraz betetako hondartzak, zeru urdina, ur gardena...
      Jon:  Bai, Lara, artasoroen ordez marihuana-zelaiak, eta hondartza Iruñean. Zure aurpegi bikingo hori berehala gorritzen zaizu eta ilehoritxo!
      Lara: Esan dizut inoiz artaburu-hutsa zarela? Ez duzu batere imajinaziorik! Ezin al duzu egunaz disfrutatu?
      Jon:  Eta zertan ari naizela uste duzu, eh rubia?
      Lara: Ez dakizu deskonektatzen Jon, eta noizean behin oso sanoa da.
      Jon:  Beti flipatzen zabiltza. Hemen euri asko egiten duelako gustatzen zaigu hainbeste eguzkia. Garen bezalakoak izanda, seguru giro tropikala bagenu eguzkirik ez hartzea eta txuri egotea jarriko litzatekeela modan.
      Lara:  Ikusten? Mala lechea ateratzeko ez zaizu ba imajinaziorik falta.
      Jon:  Zure uhinen eragin negatiboa izango da. Zugatik gertuegi egoteagatik.
      Lara: Zer esan nahi duzu? Sorgin bat naizela?
      Jon:  Ikusten amildegiaren goialde horretan ateratzen diren hormigoizko eraikinak?
      Lara:  Haiek?
      Jon:  Joder, Lara! Haiek ez. Skate-parkea da hori!
      Lara:  Zer dakit nik? Donibane-Lohizunera natorren lehenengo aldia da, ez dut hau zuk bezala ezagutzen.
      Jon:  Lara! Haietaz ari naiz, alde batetik bestera leihotxo estu eta luze bana dituzten haiek!
      Lara:  Ah, bai! Bai, bai. Orain ikusten ditut, pareta-zati biribilduak magaletik ateratzen, ez? Nahikotxo daude, baina ez dira oso handiak. Zer dira?
      Jon: Bistan dagoena ez da ezer ikusten ez denaren aldean. Bloke txiki horiek lurrazpiko tunelen bitartez komunikatuak daude.
      Lara:  Lurrazpiko tunelak?
      Jon:  Bai. Kilometroak eta kilometroak. Naziek okupazio-garaian eraiki zituzten, kostaldea zainduta edukitzeko.
      Lara:  Laberinto bat balitz bezala? Eh, goazen ikustera, Jon, goazen.
      Jon: Eh, Lara, itxoin, debekatua dago hor sartzea.
      Lara:  Zeren zain zaude? Hala, Jon, azkar!
      Jon:  Joder! Itxoin, Lara!

      (kaioak, eta itsaso-hotsa)

      Lara: Ai!
      Jon:  Uf!
      Lara:  Ai, oso ilun dago Jon, ez da ezer ikusten.
      Jon: Bai. Uste dut aspaldi moztu zietela argia. Ez omen zituzten fakturak ordaintzen.
      Lara:  Baina ez izan babalorea! 
      Jon:  Zu ari zara hizketan.
      Lara:  Ixo! Ixx! Zerbait entzun dudala uste dut.
      Jon:  Zer Lara, berriz ere flipatzen?
      Lara: Ez da txantxa Jon. Norbait laguntza eske dabilela iruditu zait.
      Jon:  Nik ez dut ba ezer entzuten.
      Lara:  Eta norbait barrura erori bada? Oso ilun dago, eta ez da ezertxo ere ikusten. Sartuko gara begiratzera?
      Jon: Txoratu ala? Hor ez dago inortxo ere. Gainera, esan dizut debekatuta dagoela.
      Lara:  Eta norbait balego, zer? Beharbada konortea galdu du.
      Jon:  Lara, mesedez. Hor ez dago inor. Eta gainera, bada beste zerbait ere.
      Lara: Beste zerbait?
      Jon:  Bai, nire aitona.
      Lara:  Zure aitona? Zertara dator zure aitona?
      Jon:  Nire aitona naziek hil zutela, hemendik gertu. Ez dut oso gogoko hona gehiegi hurbiltzea. Dios! Ez zintudan hona ekarri behar.
      Lara:  Ez nekien ezer. Baina hala ere Jon, nire irudipena izango da igual, baina begiratu dezagun badaezpada, eh? Norbaitek ikusten bagaitu egia esango dugu: zerbait entzun dugula iruditu zaigula..
      Jon:  ... zaizula zuri! Aitzakia ederra laberintoa ikertzeko, eh!
      Lara: Ez al diozu zure ilehoritxoari kasurik egingo? Eh, laztana?
      Jon:  Beno, ongi da. Barrura sartuko naiz. Zu gelditu hemen!
      Lara: Hara! Hitz egin du gure gizonak!
      Jon:  Ez txorradarik esan! Altuagoa naiz, errazago iritsiko naiz leihora, hartara gero kanpora ateratzeko.
      Lara: Bale! Bale. Arrazoi duzu. Hemen geratuko naiz.
      Jon:  Ah!!!
      Lara:  Ongi al zaude?
      Jon:  Kaka zaharra! Joder, txorkatila bihurritu dudala uste dut.
      Lara:  Ba al dago norbait?
      Jon:  Bai, Lara, ni, ni nago! Ai! Zoaz laguntza bila, ezin dut oina lurrean ipini. Zu eta zure burutapenak!
      Lara: Se, sentitzen dut. Nire errua izan da, barkatu!
      Jon:  Ez esan tontakeriarik, eta zoaz gendarmeren baten bila.
      Lara: Oraintxe itzuliko naiz, eh? Ez zaitez hemendik mugitu. Bale?
      Jon:  Hara bestea! Nola mugituko naiz ba! Harrapatuta nago eta! Segi behingoz laguntza bila! 

      Jon:  Norbait dagoela, laguntza eskatu duela! Ez dakit zergatik egiten diodan jaramon horrela jartzen denean. Ai, a ze nazka, orain hobeto ikusten dut. Norbait dagoela! Arrazoi zenuen Lara, arratoi-koadrila honek meriendatzen ez banau. Eh? Pausuak. Lara izango da gendarmeekin. Lara, hemen!!! Lara?... No, nor dabil hor? Joder, baina, baina nor zara zu? Gosea baino meheago zaude!
      Gizon  ezezaguna:  Alde egin behar duzu hemendik. Aditzen? Hemen dira jada. Fite!
      Jon:  Baina, baina, zaude lasai, mesedez gizona! Nor dator?
      Gizon ezezaguna: Ihes egin behar duzu. Fini gara bestela! Hemen dituzu. Fite! Zatoz niri jarraiki.
      Jon:  Ze ostia!
      Lara:  Jon, Jon, hor al zaude, ni naiz, zure ilehori kutuna!
      Jon:  Lara, lortu duzu laguntza?
      Lara:  Lasai, Jon, gendarmeak bost minutu barru iritsiko dira. Zer moduz?
      Jon:  Lara, lagundu hemendik ateratzen! Zerbait arraroa gertatzen ari da.
      Lara:  Ze, zer gertatzen da?
      Jon:  Ez al duzu entzuten, bertan daude! Nire bila datoz! Lagundu hemendik  ateratzen!
      Lara:  Jon! Jon! Ez dut ezer entzuten. Zer gertatzen zaizu?
      Jon:  Hemen daude! Laguntza!!!
      Lara:  Jon! Orain ulertzen dut dena. Lehen entzun zaitut. Zu, zu zinen laguntza eske garrasika ari zena. Zeu zinen! Laguntzera noa!
      Jon:  Lara, ez! Ez sartu hona! Urrundu hemendik!
      Lara:  Jon, maitea, hemen nago. Ondo al zaude? Hemen! Hemen dago!
      Jon:  Lara, zer ari zara? Ixo, arren. Hau oso ilun dago. Agian isilik bagaude, ez gaituzte ikusiko.
      Lara:  Hemen! Zauriturik dago.
      Jon:  Lara!!!!
      Sarjentua: Ez! Ilehoriari ez, gutarikoa da!

      (oin-hotsak)

      Sarjentua
      :  Oso ondo aritu zara lan honetan, Lara. Furher-ak ordainsari polita emango dizu.
      Lara:  Ez da lan makala izan. Azkenean ia pena ere eman dit.
      Sarjentua: Joder, Lara, ezagutu ez bazintut benetan ari zarela pentsatuko nuke. Goazen, lan asko dugu oraindik.
      Lara:  Bai. Goazen.


       
      Mamua:  Ez al diozu zure ilehoritxoari kasurik egingo, eh laztana?

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Hotzikarak: ametsetako etxea

    B2

    Audio Listening
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Hotzikarak: ametsetako etxea

    Beldurrezko ipuin antzeztu bat da. Bertan erabat robotizatutako etxe batean gertatzen den istoriotxoa antzezten digute. ...[+]

    Docutec - Feb 5, 2002 - 6020 Visits
  • Hilerriaren atean

    Iñaki Mendizabal

    Text Audio Irakurriaren ulermena Listening
    Audio
    1
    Number of comments
    izar grisa
    izar horia
    izar horia
    izar horia
    izar horia

    Hilerriaren atean

    Tales - Dec 31, 2000 - 25101 Visits
  • Hotzikarak: Debako autoestopistaren kasua

    B2

    Listening
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Hotzikarak: Debako autoestopistaren kasua

    Inoiz beldurrik izan al duzu kontatu dizuten zerbaitengatik? Horrela izan bada, ongi asko jakingo duzu kontatutakoa bezain garrantzitsua dela istorioa sinesgarritasunez eta giro beldurgarriaz ondo janztea bestearengan benetako eragina izan dezan. ...[+]

    Exercises - Feb 5, 2007 - 8426 Visits
  • Mundua lo dagoen bitartean

    B2

    Video Text Irakurriaren ulermena Listening
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Mundua lo dagoen bitartean

    Hiru gauza da Mundua lo dagoen bitartean. Batetik, narrazio honetako irratsaio baten izena. Liburuaren izenburua, bistan da. Baina horiek baino lehen enkarguzko antzerki-gidoi izan zen. ...[+]

    Irakurgai mailakatuak - Mar 9, 2008 - 954 Visits
  • Zonbiak euskal zineman

    C1

    Video Listening
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Zonbiak euskal zineman

    "Batek daki" telesaioan "beldurra" gaitzat hartu dute, eta Aitziber Garmendiak elkarrizketa egin die zonbien pelikulak egiten dituzten zinemagile biri. Beñat Iturriotz eta Xabier Padin zine zuzendariek Idiazabalgo gazta pozoituak, jeltzale banpiroak eta zonbi karlistak nahasten dituzte beldurra eta umorea uztartzen dituzten filmetan. Ez galdu gero! ...[+]

    Exercises - Nov 17, 2016 - 3499 Visits
  • Zonbiak Euskal Herriko zineman

    C1

    Video Listening
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Zonbiak Euskal Herriko zineman

    "Batek daki " telesaioan beldurra gaitzat hartu dute, eta Aitziber Garmendiak elkarrizketa egiten die zonbien pelikulak egiten dituzten zinemagile biri. ...[+]

    Docutec - Nov 17, 2016 - 4038 Visits
  • Elurte amaiezina

    C1

    Text Irakurriaren ulermena
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Elurte amaiezina

    Lugoko mendi bakartietan ostatu bakartu bat. Bost gidoilari hara doaz bake bila: Alba, Irene, Ruth, Diego eta Miro. Telebistarako gidoiak idatzi behar dituzte, beldurrezkoak, eta lasaitasuna behar dute horretarako. ...[+]

    Irakurgai mailakatuak - Jul 12, 2015 - 8713 Visits
  • Katu beltza eta izumenezko beste ipuin batzuk

    C1

    Text Irakurriaren ulermena
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Katu beltza eta izumenezko beste ipuin batzuk

    Beldurrezko 8 ipuinek osatzen dute liburua. Katu beltza da aurrenekoa eta hor edanari emandako senar batek etxeko katua hiltzen du, baina beste katu bat azaltzen da mendeku gose. ...[+]

    Irakurgai mailakatuak - Mar 18, 2016 - 2838 Visits
  • Agatha Mistery: Faraoiaren misterioa

    B2

    Text Irakurriaren ulermena
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Agatha Mistery: Faraoiaren misterioa

    Agathak detektibea izan nahi du, sen handia du horretarako. Egipton dabil lapurreta bat argitu nahian. ...[+]

    Irakurgai mailakatuak - Feb 19, 2016 - 1714 Visits
  • Urrezko kakalardoa ; Morgue kaleko hilketak

    C1

    Text Irakurriaren ulermena
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Urrezko kakalardoa ; Morgue kaleko hilketak

    Euskarazko ariketak osagarri dituen misteriozko bi ipuin eder. ...[+]

    Irakurgai mailakatuak - Mar 18, 2015 - 5143 Visits
  • Zortzi ipuin gotiko

    B2

    Video Irakurriaren ulermena
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Zortzi ipuin gotiko

    Zortzi beldurrezko ipuin biltzen ditu liburu honek. ...[+]

    Irakurgai mailakatuak - Apr 22, 2014 - 9437 Visits
  • Euskal Herriko misterioa Gamiz-Fikan

    B2

    Video Audio Listening
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Euskal Herriko misterioa Gamiz-Fikan

    Hilobi bitxi baten inguruko informazioa bilatzen dabiltza Egoitz Fano eta bere lagunak. ...[+]

    Docutec - Mar 25, 2014 - 6556 Visits
  • Debako autoestopista

    B2

    Audio Listening
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Debako autoestopista

    Irrati-nobela honetan beldurrezko istoria bat kontatzen digute. Auto gidariak autoestopista bat jasoko du, hau aurrerago leku horretan hildako bat da. ...[+]

    Docutec - Jan 15, 2002 - 5407 Visits
  • Hotzikarak: Debako autoestopistaren kasua

    B2

    Listening
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Hotzikarak: Debako autoestopistaren kasua

    Inoiz beldurrik izan al duzu kontatu dizuten zerbaitengatik? Horrela izan bada, ongi asko jakingo duzu kontatutakoa bezain garrantzitsua dela istorioa sinesgarritasunez eta giro beldurgarriaz ondo janztea bestearengan benetako eragina izan dezan. ...[+]

    Exercises - Feb 5, 2007 - 8426 Visits
  • Tales

    Tales

  • HABEKO MIK

    HABEKO MIK

    HABEKO MIK aldizkariaren 17 aleen bilduma osoa. ...[+]

  • Show audio articles

    Show audio articles

  • Show articles with Kerman

    Show articles with Kerman