Miren eta erromantizismoa

Eleberri honek, neurri batean, bi ikuspuntu kontrajartzen ditu: Euskal Herrira datozen atzerritarrei buruzko aurreiritziak dituena (Klara), eta ez dituena (Miren). Biak dira nerabe, biak DBHko ikasle. Eta atzerritar etorri berria ere ikaslea da: Said marokoarra.

Egilea: Ramon Saizarbitoria
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2019

Protagonista nagusia Miren da. Klara, Mirenen kontrapuntua da, eskolako jatorra izan nahi duena, kosta ahala kosta. Iñaki Altube literatura-irakasleak ere protagonismo handia du eleberrian. Izan ere, berak planteatzen die ikasleei hainbat hausnarketa: erromantizismoaz, errebeldiaz, arteak bizitzan izan dezakeen eraginaz…

EITBko bideo honetan eleberriari buruzko albistea duzu entzungai, eleberria irakurri duten zenbait neraberen iritziarekin batera.

Liburuaren lehen atala hemen duzu irakurgai.

 

Hona pasarte bat:

Iñaki Altuberen eskola-ordua zen. Mireni atsegin zitzaion irakasle bezala, literaturaz suhartasunez hitz egiten zuelako nahiz eta ikasleen mailara egokitzerik ez zuen beti lortzen. Ziurrenik saiatu ere ez zen asko saiatzen; ez zuen erreparorik, Miren tartean zela, maila egoki bat zutela iruditzen zitzaion bizpahiru ikasleri soilik zuzentzeko, gainerakoak bazterrera utzita. Zuen okerrena, ordea, zera zen, nekez egin ziezaiokeela galderarik, gaitzitu egiten baitzen egokiak edo bidezkoak iruditzen ez bazitzaizkion edo zentzu gutxi adierazten zutela.  […] Orduko hartan, “ERROMANTIZISMOA” zeukan idatzita arbelean hizki larrietan eta azpian “Isaiah Berlin”. Agerikoa zen maite zituen idazleen artean zegoela Berlin.

(66-67. or.)

 

Aurkezpeneko bideoa duzu segidan:


 

Orrialdeak: 245

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Nov 29, 2019
Number: 50284711
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 216

You may be interested