Ene herri txikia

Gabriel nerabe zoriontsuari zoritxarrak gertatuko zaizkio: gurasoak banandu egin dira eta bere herrialdeko egoera politikoa erabat gaiztotu. Hori gutxi ez eta, genozidio-itxura duen gerra batean sartuta ikusiko du bere burua. Ihes egingo du Frantziara.

Egilea: Gaël Faye
Itzulpena: Irati Bereau
Argitaletxea: Igela
Argitalpen-urtea: 2019

Eleberri hau Afrikan dago kokatua, Burundin hain zuzen, 1993. urte aldera. Gabriel eta bere arreba txikia, Ana, eroso bizi dira. Aita enpresaria da, kolono frantziarra, eta ama, berriz, ruandar jatorrikoa. Frantziara ihes egin eta 20 urtera kontatuko du istorioa, eta zergatik itzuli nahi duen jaioterrira.

Hona pasarte bat:

Ez dut sekula jakingo egiaz zergatik bereizi ziren nire gurasoak. Gaizki-ulertu handi-handi bat izango zuten inondik ere hasieratik beretik. Fabrikazio akatsen bat elkar ezagutu zutenean, inork ere espero ez zuen izartxo bat edo ikusi nahi izan ez zuena. […]
Aita Jurako frantseskume bat zen, Afrikara halabeharrez iritsi zena zerbitzu zibila egitera. Mendialdeko herrixka batetik zetorren, Burundiko paisaien antz izugarria zuten mendi batzuetatik; han, ordea, ez zegoen halakorik, amaren planta ederra berdinduko zuen emakumerik, ur gezako lezka silueta lirainik, etxe orratzen pareko andre lerdenik, ebanoa bezalako larru beltza eta Ankoleko behiek bezalako begi handiak izango zituztenik. […]
Baina kontua da nire gurasoak gazte galdu batzuk zirela, eta heldu arduratsuak bihurtu behar izan zutela bat-batean.


(15-16. or.)

Orrialdeak: 207

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Nov 29, 2019
Number: 50282249
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 179

You may be interested