Kiribil amaigabea

Eleberri honetan Russell Pickett aberats handikia desagertu da, eta ordainsaria izango du aurkitzen duenak. Zaila izango da desagerketak utzitako arrastoei jarraitzea. Batetik, handikia iheslaria ere badelako, eta bestetik, bere atzetik doan nerabeetako batek buruko gaitz bat duelako.

Egilea: John Green
Itzulpena: Usoa Wyssebach Ibarra
Argitaletxea: Alai
Argitalpen-urtea: 2019

Hiru nerabe eta heldu aberats bat dira protagonistak: Aza, Daisy,  Davis (Russellen semea) eta Russell Pickett, hurrenez hurren. Daisy Azaren bidaia-laguna da abentura honetan. Azak Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboa du, batzuetan mesedegarri gertatuko zaiona Russellen bilaketan. Bilaketa horretan, noraezean ibiliko dira batzuetan, baina Davisi esker aterako dira atakatik. Desagertutakoa aurkitzea samurra izango dela dirudien arren, egoerak kiribil amaiezin baten itxura  hartuko du hiru detektibe gazteentzat.

Lehen atala helbide honetan duzu irakurgai.


Hona pasarte bat:

Pickett Engineering enpresak lortu zuen lehen esleipena, baina ez zituen obrak bukatu, eta aurrekontuan aurreikusitakoa baino askoz ere gehiago gastatua zuen. Hori horrela, gobernuak ezeztatu egin zuen Picketten enpresarekin sinatutako kontratua eta beste eskaintza batzuk onartu zituen proiektua bukatzeko.

    Eta, orduan, Pickett Engineering-ek lan penagarria egin bazuen ere, bigarren esleipena lortu zuen, itxura guztien arabera, funtzionarioak erosi zituelako. Ordurako, enpresako bi exekutibo atxilotuak zituzten, eta ustez, poliziarekin elkarlanean ari ziren. Artean, Russell Pickett kargurik gabe zegoen, nahiz eta desagertu baino hiru egun lehenagoko editorial batek agintariak kritikatu horren kariaz: “Indianapolis Starrek badu froga nahikoa Russell Pickett salatzeko. Zergatik gure agintariek ez?”

(73.or.)

 

Orrialdeak: 299

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Nov 27, 2019
Number: 50208398
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 95

You may be interested