Egilea: Harkaitz Cano
Marrazkiak: Iñaki Holgado
Argitaletxea: Ikastolen Elkartea
Argitalpen-urtea: 2019
Zorban doktorea da protagonista nagusia: ametsak ikertzen ditu, lapurtu, saldu, erosi, merkatu beltzean eskaini… Amesgaiztoei ere ez die muzin egiten, ezta haurren ametsei ere, zeren norberaren ametsak ez badira atseginak, beste norbaitenak izan ditzakegu amesgai.
Euskadi Irratiko Arratsean saioko elkarrizketa honetan Harkaitz Canok liburuaren gaineko beste hainbat xehetasun ematen ditu.
Hona pasarte bat:
– Zaude lasai, amesgaizto bat izan da.
– Amesgaizto bat? Hori amesgaizto hutsa baino zerbait gehiago zen… Zer eman didazu lokartzeko?
– Ura besterik ez, jauna, plazebo bat baino ez…
– Ura? Ura! Ura, diozu?
(18. or.)