Zorioneko familia

Familia ardatz hartuta, bertan izaten diren argi-ilunak kontakizun bilakatu ditu idazle durangarrak hamar ipuin hauetan. Gozotik gutxi eta gazitik ugari dute hemengo istorioek. Protagonistak ez dira ondo egokitzen bere ingurura: zailak dira, ergelak, zakarrak, hauskorrak…

Egilea: Iñaki Irasizabal
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2019

Familia tradizionalen rolak daude islatuta ipuin batzuetan, baina horiekin jolastuz. Beste ipuin batzuetan, protagonistak gazteak direnez, rol modernoak txertatu ditu. Badira bi osagai maiz ageri direnak ipuinotan: alkohola eta aitaren heriotza. Hiltzaileak ere badira, baina horrelakoetan idazleari ez zaio gehiegi axola hiltzailea nor den, aitzakia horrekin gizartea deskribatzea baizik. Ez, ez dira ipuin arrosak, ez dira sentsualak… Eta bukaera irekikoak dira.

Liburuari buruzko elkarrizketa Euskadi Irratiko Arratsean irratsaioan

Hona pasarte bat:
Beste trago bat ardoari eman eta Julian etorri zitzaion berriro burura: hiru hilabete zeramatzan ospitale batean. Hasieran orduetako kontua omen zen heriotza, eta Edurnek Ekain eraman zuen ospitalera bere familiarekin egon zedin horrelako une batean. Julian beti portatu zen ondo errainarekin, baita banaketaren ostean ere. Eta senar ohiak esanda zekien haren testamentuan 50.000 euro zeudela bere bilobentzat –bi zeuzkan: Ekain eta familia aparte izaten ahalegintzen zen hogei urteko mutil lodi eta eskizofrenikoa–. Edurnek diru hori behar zuen.

(113. or.) 

 

Orrialdeak: 219

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Oct 1, 2019
Number: 48074296
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 556

You may be interested