Ipuin harrigarriak

Ipuin klasiko hauetan jende heldua da protagonista, eta guztietan dago bikote-harreman bati eutsi nahia edo, nahiz eta lehenengo ipuinean senarra eta honen bi anaiak galtzeko beldurra den nagusi.

Egileak: Saki, O. Henry, Maupassant, Chéjov, Quiroga.
Egokitzapena: Salvador Comelles
Itzulpena: Alazne Oyarbide
Argitaletxea: La mar de fácil
Argitalpen-urtea: 2019

Hainbat gai lantzen dira ipuinotan: esperantza eta bakardadea, adineko bi ezkontidek elkarri zer oparitzen dioten, alargun gazteak sentitzen duen senar hilaren presioa… Azken bi ipuinetan harreman horiek ezkontzaz kanpokoak dira, Chéjovenean maitale bat ageri delako eta Quirogaren ipuinean, berriz, senar hila ordezten duen gizonak ez duelako berak nahiko lukeen harreman-mota lortzen alargunarekin.

Oharra: Liburu hau Irakurketa Erraza sailerako dago moldatua, eta amaieran, hausnarketa bideratzeko hainbat  galdera daude, mintzamena lantzeko lagungarri.


Hona pasarte bat Mamua ipuinetik hartua:
Zoritxarrez, ezagutu nuenean ezkonduta zegoen.
Bere senarra aktore aparta zen: Duncan Wyoming.
Pertsonaia zakarrak, gizon ausartak
eta izaera handikoak antzezten zituen.
Duncan Wyoming gaztea zenean hil zen,
bi filma filmatzen amaitu ondoren:
"Basamortua" eta "Ikusten denaz haratago".

 

(72. or.)
 

Orrialdeak: 89

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Sep 23, 2019
Number: 47863243
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 166

You may be interested