Bi doberman beltz

Idazleak, beldurrezko ipuin labur honen bidez, gaurkotasun handiko gai bat plazaratzen du: basora edo mendira egun-pasa doan jendearen eta txakurrekin doazen txakur-jabeen arteko elkar-bizitza korapilatsua. Basoa du kokaleku.

Egilea: Bertol Arrieta Kortajarena
Argitaletxea: Arabako Foru Aldundia
Argitalpen-urtea: 2019

Ipuinak fikzio dira berez, baina egoera errealetan edozeini gerta dakiokeena ondo irudikatzen dute, deskribapen zehatz eta irudikatzaileen bidez. Beraz, baietz asmatu zeinek pasatzen duen sekulako ikara doberman beltz lotugabe horien aurrean? Eta bi doberman-jaberen jarrerak ere ematen du zer pentsatua: nola txertatu behar ditugu animaliak eta maskotak gure eguneroko bizitzan?

Oharra: 2019an argitaratutako ipuin honek XLVII. Ignacio Aldecoa ipuin-saria lortu zuen 2018an.

Hona pasarte bat:

Hosto-hotsa somatu zuen atzealdean: joder, han zeuden, ez oso gertu, ez hain urrun, pinu banaren enborrei lotuta, lotuta?, bi dobermanak. Bi zuhaitz horiexetan bermatutako hamaka kulunka gabearen gainean zetzan jabea lo-zomorro, ezkerreko besoa hamakatik zintzilik, mugiezin. Alde banatan paratuta zeuzkan zaindariak, bere loaren kantzerberoak, lurrari usnaka bata, lau hanken gainean etzanda baina ernai, burua zut eta itsasaldera begira, bigarrena.

(17. or)

Orrialdeak: 20

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Sep 19, 2019
Number: 47767437
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 137

You may be interested