Kontrako eztarritik: emakume bertsolarien testigantzak

Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak 15 emakume bertsolariren testigantza jaso du liburu honetan. Testigantzen bidez, bertsolaritzaz hausnartzen du liburuak. Horrez gain, espazio publikoak gizonenak direla azpimarratzen du. Sarritan saiakera-zentzua du eta ikerketa-bideak ere irekitzen ditu lan honek.

Egilea: Uxue Alberdi
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2019

Liburuak bertsolaritzako osagaiak jorratzen ditu, bertsoaz haratago: bertsolaria, bertsolarien arteko harreman profesionala oholtzan eta oholtzatik kanpo,  ikus-entzuleen jarrera —batzuetan lotsagarria—, bertsolarien katxea, gaien trataera, Ez da kasualitatea bezalako saio-motak… Liburuaren sarreran dioen bezala, “bertsolaritza tradizionala zabaltzen eta osatzen lagundu nahi luke”.  

EITBko Ahoz aho saioko bideo honetan idazleari eginiko elkarrizketa duzu entzungai. Eta Euskadi Irratiko Arratsean saioko elkarrizketa honetan ere xehetasun gehiago ematen ditu liburuaren egileak.

Hona pasarte bat:

“Emakumeoi errazago ematen dizkigute edozeri buruzko aholkuak. Badirudi uste dutela ez dakigula zertan ari garen, gauzak kontzienteki egingo ez bagenitu bezala. Seguru asko asmorik onenez, baina aitakeriaz esaten dizute, "hau egingo bazenu" edo " beste era honetara egingo bazenu"... "Bertsokide gizon zaharrago batzuei aitakeria sumatu izan diet, "altuago kantatu" eta horrelakoak esan izan dizkidate, kantaerarekin lotutako gauzak".

                                                                                                               
(Jone Uria, 59. or.)      

Orrialdeak: 177

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C2 / C1
Jul 9, 2019
Number: 45751909
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 248

You may be interested