Marcus Marc eta kakaoaren bidea

Marcus Marc hegazkin-pilotuak Claudia gaztea ezagutuko du Mexikon,eta honek kakaoaren bide gazi-gozoa kontatuko dio Marcusi: nola ateratzen den kakaoa, nola iritsi zen Europara, nola egiten zuten txokolatea maia eta aztekek, nola lortu zuten kakaoa txokolate bihurtzea…

Egilea: Núria Martí Constans
Irakurketa Erraza formaturako zuzenketak: Eugènia Salvador
Itzulpena: Nerea Aizpurua Iraola / Lina Ugarte Sauret
Argitaletxea: Adapta
Argitalpen-urtea: 2019

Bide gazi-gozoa da kakaoarena, zeren nahiz eta txokolatea gozoa izan, beste askotan bezala, kakaoa ateratzeko, haurrak esplotatzen dira lanean. Bestalde, txokolatearen inguruan zegoen iruzurra dela-eta, Europako Parlamentuak  txokolatea zer den eta zer ez, legez erabaki behar izan zuen.

Oharra:
Liburu hau Irakurketa Erraza sailerako dago moldatua, eta kakaoari buruzko zenbait azalpen labur ditu. Amaieran, hausnarketa bideratzeko hainbat  galdera daude, mintzamena lantzeko lagungarri. 

Hona pasarte bat:

Ezaugarri sendagarriak zituela uste zutenez,
kakaoak azkar bidaiatu zuen Europara
Ameriketatik zetozen beste elikagai batzuekin batera
eta europarrentzat ezezagunak zirenak:
artoa, tomatea, ahuakatea, anana,
kakahuetea, patata, txirimoia, kuia…       
   

                                                                                    
(37. or.)

 

Orrialdeak: 89

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2 / B1
Jul 3, 2019
Number: 45536929
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 650

You may be interested