Basa

Sabina Gojenola izeneko adineko emakume baserritarra du protagonista eleberri honek, "Andra basa bat", egilearen hitzetan. Istorioak alargundu berri den Sabinaren eta berarekin baserrian bizi den Henry, artzain izandako koinatu elbarriaren arteko harremana kontatzen digu. Horrekin batera, mundu-ikuskera baten bukaera, gizarte-eredu baten erretratua egiten du Amurizak.

Egilea: Miren Amuriza
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2019


Sabina lurrari, animaliei eta baserriari lotua bizi da, eta eginahal guztiak egingo ditu bere betiko bizimodua defendatzeko, nahiz eta bere bizilagunekin eta familiarekin talka egin. Eleberriaren hasieran jakingo dugu ospitaleratu egin dutela. Bere senideek uste dute iritsi dela amona zaindu eta Altzerreka baserria saltzeko garaia, baina berak ez du nahi, eta ez du inoren esanera bizi nahi.

EITBko Artefaktua saioan eta Ahoz aho saioko bideo honetan egileari eginiko elkarrizketa bana duzu entzungai.

Oharra: Eleberri honek 2019ko Igartza saria lortu du.

Hona pasarte bat:
Katilua luzatu eta zain-zain geratu da, ogi-mamitara bota dion zirkulazioarentzako pastilla irentsiko ote duen, ez ote duen; bera pozoitzeko asmoz dabiltzalakoa sartu zaionez geroztik, botikarik hartu nahi ezta baitabil agurea. Hirugarren koilarakada orduko, baina, amarruari antzeman eta ahoa bete-betean egin dio tu zapatiletara Sabinari. Agure deabrua! tenkatu ditu matrail-hezurrak.

(32. or.)    

Orrialdeak: 121

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Jun 19, 2019
Number: 45023185
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 241

You may be interested