Dena zekien gizona

Imanol Altuna Lasa izeneko Errotxapeako heldu baten bizitza kontatzen du Daniel Sanz madrildar euskaldun berriaren lehen eleberriak. Gaztetan, Imanolek bere burua bakartzeko joera zuen, bakarrik sentitzen baitzen, baita lagunartean ere.

Egilea: Daniel Sanz
Argitaletxea: Ulzama Ediciones
Argitalpen-urtea: 2019

Neurri batean, belaunaldi baten kronika da, 80ko hamarkadan Iruñean nerabezaroa bizi izan zutenena, hain zuzen ere. Agian horregatik aipatzen dira, besteak beste, nerabe horiek drogarekin bizi izandako kontuak. Baina beste gai batzuk ere jorratzen dira: guraso eta seme-alaben arteko harremanak, sexua, musika, euskara, frankismoa, katolizismoa, heriotza…

Hamaika telebistako bideo honetan (28:44-38:24) egileak berak liburuari buruzko xehetasun gehiago azaltzen ditu.

Hona pasarte bat:
Nik, txiki-txikitatik bitxia eta alferra izan naizen honek, Imanol Altuna Lasa dut izena, eta hemen duzue nire historia.

Nire aita Astorga ondoko herri batekoa zen, edo berari gustatzen zitzaion bezala, "Asturica Augustakoa". Ama Elizondokoa, odolezko baztandarra. Ni, berriz, Iruñean sortutakoa naiz.

13.or.

Orrialdeak: 262

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jun 13, 2019
Number: 44732914
Dialect:
  • Batua
  • Nafarrera
Number of visits: 290

You may be interested