Hezurren erretura

Liburu honetan emakumearen ahotsa da nagusi. Emakume heldu batek bere bizitzari errepasoa egingo dio, haurtzarotik helduarora arte. Narrazioen arteko hari bilakatzen den pertsonaia etengabe gogoratuko da gauza, pasarte eta beste pertsona batzuekin, memoria baita ukitu autobiografikoak dituen liburu honetako gai nagusietako bat.

Egilea: Miren Agur Meabe
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2019

Guztira 21 narrazio dira, solte edo elkarren segidan irakur daitezkeenak, idazleak berak adierazi duenez. Meabek esana da somatzen dela ipuin guztietan dagoen protagonista nagusia berbera izan daitekeela. Baina, esan bezala, memoria da gai nagusia: zertarako erabiltzen ditugun  oroitzapenak, nola osatzen gaituzten, nola bilakatzen ditugun gure nortasunaren zimendu eta zementu.

EITBeko Ahoz aho saioko bideo honetan idazleari eginiko elkarrizketa duzu entzungai.


Hona pasarte bat:
Amak gorroto nau beti izan dituelako dudak noren alaba nintzen, aitarena edo osabarena. Nik uste dut aitarena naizela, antzagatik. Baina ama sasoi batean biekin ibili zen. Berak aitortu zidan, min ematearren. Zalantzak karrakatu egin dizkio barrenak, nire kalterako. Duda-mudak eta damua lixatu behar izan ditu, azken orduan aitarekin ezkondu izanagatik, eta ez osabarekin, betiko nobioarekin.

(48. or.)     

Orrialdeak: 230

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Jun 4, 2019
Number: 44404794
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 303

You may be interested