Sofia Petrovna

Eleberri honek Sofia Petrovna hiritar sobietar arruntaren istorioa kontatzen du. Mediku baten alarguna eta seme ingeniari baten ama da Sofia. 1937-1938an kokatzen da eleberria, Sobietar Batasunean, polizia politikoak milaka lagun desagerrarazi zituen garaian.

Egilea: Lidia Txukovskaia
Itzulpena: Josu Zabaleta
Argitaletxea: Katakrak
Argitalpen-urtea: 2019


Stalin eta komunismoa estimu handian dauzka Sofia Petrovnak. Baina estimua apurka erortzen hasiko zaio bere zenbait lankide espiatzen dituztenean atxilotu aurretik, gobernuaren kontrako traidoretzat jota. Eta hala ere, Sofiak barne-borroka bat dauka. Batetik, berak gobernuaz duen uste ona dago, eta bestetik, egunero ikusten duen jazarpena. Eleberriak zentzu biografikoa du neurri batean: idazleak eta bere senarrak jazarpen hori jasan zuten, senarraren heriotza eragiteraino.

Oharra. Liburuak zortzi orrialdeko sarrera du (ARGITALETXEAREN OHARRA izenekoa), nobela eta idazlea bera kokatzen laguntzeko.
 
Hona pasarte bat:
Sofia Petrovna irakurtzen hasi zen.
Artikuluan A. izeneko bat aipatzen zen, sobietar herritarra, alderdikide zintzoa, sobietar agintariek Alemaniara zerbitzu-betekizun batera bidalia, aspaldi ez zela asmatutako produktu kimiko baten erabilera aztertzera. Alemanian zintzo bete zuen bere egitekoa, baina, handik pixka batera, ustez Sobiet Batasunaren aldekoa zen S. izeneko emakume gazte dotore batekin maitemindu zen. S. hori maiz joaten zen A. herritarraren etxera, bisita egitera. Eta halako batean A. herritarra ohartu zen garrantzizko dokumentu politiko batzuk desagertu zitzaizkiola idazmahaitik.


(71. or.)
 

Orrialdeak: 152

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
May 29, 2019
Number: 44167142
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 149

You may be interested