Gutun harrigarri bat

Maroko aldean, emakume turista batek argazki bat atera zien hiru mutikori. Horietako batek, Redak, boligrafo bat eskatu zion turistari, eta honek eman, eta ordainetan musu bat eskatu.

Redak ez zion musurik eman, baina andreari bere helbidea eskatu zion eta idazten ikasten zuenean ipuin bat bidaliko ziola agindu. Baita bidali ere. Ipuin hori da andereak jasotzen duen gutun harrigarria, ipuin bat barrenean daramana. Guztia arabieraz idatzita dago. Beraz, itzultzaile bat aurkituko du ipuina ulertzeko eta gero, trukean, berak beste ipuin bat bidaliko dio Redari.

 

 

Egilea: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 1992

 

Hona pasarte bat:
-Aizu, itzuliko al didazu gutun hau?
Berak irribarre egin dit, eta begietara begiratuta, lotsagabe-lotsagabe, zer erantzungo eta hauxe:
-Itzuliko dizut, bai, baina alfonbra bat erosten badidazu.
Ezer pentsatzeko astirik ere eman gabe, berak bost mila pezeta eskatu dizkit, eta nik hiru mila eskaini. Egia esan, nik ez nuen alfonbra bat erosteko asmorik, baina eztabaidan hasteko ere gogo gutxi neukan eta honela esan diot:
-Tira, lau mila emango dizkizut. Orain goazen kafetegi batera eta han itzuliko didazu.
Orduan, berak, lehenagoko irribarrearekin esan dit:
-Lau mila eta bostehun.
Gutunak esaten zuena irakurtzeko irrikan nengoenez, azkenean nik ere barre txiki batekin ados nengoela adierazi diot. Hala eta guztiz ere, aprobetxategi bat iruditu zait. Kafetegian sartu eta “Josemari, merke, merke” hasi ez da ba…

(8/10. orr.)

 

Orrialdeak: 51

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Mar 9, 1992
Number: 4362232
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 807

You may be interested