Kezko bola batek itoak birikak

Baztanera euskalkiaren molde ugari dituen nobela beltz honek baditu, gainera, bi hari narratibo. Batek alde iluna eta gordina azaltzen du: ustelkeria, eskrupulurik gabeko negozio-jendea, Guatemalako bizimodu latza … Beste hariak diaspora-ukitua du, eta diasporaren bidez harremanetan jartzen dira Amerika eta Nafarroako Baztan bailara.

Egilea: Miel Anjel Elustondo
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2019

Nobela Guatemalan hasten da, eta Baztanen jarraitzen duenean oso aspaldikoak ez diren aferak azalduko dira: CAN auzia, Aroztegia izeneko makroproiektu eztabaidagarria, etab. Bi dira nobelako protagonistak: Helena izeneko emakume bat, sikario bila Guatemalara joan dena, eta Ñaña izeneko sikarioa. Helenak eta Ñañak  markatzen dute nobelaren hari nagusia, eta tartean beste zenbait istorio ere badira.

Oharra: Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko lehen (H)ilbeltza beka lortu zuen Elustondok liburu honi esker.  

Euskadi Irratiko Arratsean saioko elkarrizketa honetan xehetasun gehiago dituzu.

Hona pasarte bat:
 
2 011 artio, Baztango udalak oposiziorik gabe agindu zuen, eta, guretako inpunitate osoz aritu zen herritarren gogoaren kontra […] Herri-lurretan harrobiak egiteko proiektuak defenditu zituen, Aroztegiako pilotakada baimendu zuen, obra handien alde paratu zen… Zentzugabekeriak bata bertzearen ondotik! Eta herritarrok karrikarat atera ziren, herri-mugimenduak funtzionatzen hasi ziren, autonomia handiarekin, eta, emakumeen kasuan, garbiki ikusi zen hori mutil-dantzen aferan.



(167. or.)  

Hamaika bat web atariko bideo honetan eleberriaren laburpena duzu entzungai.

 

Orrialdeak: 250

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C2
May 15, 2019
Number: 43367464
Dialect:
  • Batua
  • Nafarrera
Number of visits: 83

You may be interested