Neguko argiak

Liburu honetan Berlinera iritsi diren munduko hainbat lagunen harremanak erakusten ditu Elorrietak, haien arteko maitasuna eta haserrea, desira eta gorrotoa… Fisikoki edo/eta psikikoki biolentzia jasandako pertsonaiak dira, deserrotuak; bakardadea nozitu dutenak… Baina bizirautea erabakitzen dutenak.

Egilea: Irati Elorrieta
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 2018

Pertsonaia nagusiak Añes eta Marta, euskal herritarrak dira, Parisen elkar ezagutu eta orain Berlinen bizi direnak, baina ez elkarrekin. Horien arteko harremanarekin batera, bada beste protagonista bat: Berlin, hango kaleak, parkeak, eta etxeak. Etxearen eta etxe-aldaketen sinbolismoa ere nabaria da liburuan zehar.

Hona pasarte bat:

Martin Berlinera bueltatu zenean argitu gabe utzi zuten harremanaren estatusa. Telefonoan trebetasunez saihesten zituen Martaren galderak. Elkar ikusten zutenean ez zuten etorkizunaz hitz egiten.[…]
Marta Berlinera etortzearekin batera geratu ziren kartak agerian, Martin tren geltokira bere bila joan ere ez zenean. Martak, haurdun egon ez balitz, ospa egingo zuen momentuan bertan. Begi itsuak orduan argitu zitzaizkiola esatea ez litzateke erabateko gezurra. Erabateko egia ere ez.


(105. or.)

 

Segidan, liburuaren egileak eginiko aurkezpena.

Orrialdeak: 286

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Apr 29, 2019
Number: 42443606
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 254

You may be interested