Ez erran deus

Eleberri beltz honetan, Toure detektibeak hiri-girotik landa-girora egiten du ihes, eta giro berrira ohitu beharko du. Izan ere, astakeria bat argitu beharko du: zergatik moztu dioten burua asto bati motozerraz. Herri txikiak bukolikoak direla? Ez eleberri honetan.

Egilea: Jon Arretxe
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2018

Istorioa Nafarroako Pirinioetakoa izan litekeen Orbe herrixkan dago kokatua. Honako bi kontu ageri dira eleberrian: astoarena argitzea eta bestea ikustea Toure bera nola moldatzen den orain arte arrotz izan zaion giro batean, sineskerietan sinesten duen jende mesfidatiz betetako herri ganaduzale batean, alegia.

Protagonista bake bila doa herrixka horretara, baina horrek ez dio migratzaile gisa aurrez aurre topatzen dituen zailtasunak konpontzen lagunduko.
 

Hemen irakurgai dituzu eleberriko lehen bi atalak.

Hona pasarte bat:
- Hiri batean biziko banintz – jarraitu du Idoiak, etsita – agian desberdina izanen litzateke dena, baina herri txiki hau infernua da niretzat. Nazkaturik nago Isaakez, Orbez eta orbetar guztiez.
 Aspaldion herrian ezagutzen joan naizen jendilajearen errepasatze bizkorra egin dut: apaiza bera, Isaak, izeba dendaria, harakina, Julian artzaina, Tomas behizaina, gasolindegiko jabea… eta ulertzekoa iruditu zait Idoiaren desesperantza.

(112. or.)

Bideo honetan liburuaren aurkezpena duzu ikusgai.

"Ez erran deus" Jon Arretxe. Aurkezpen ekitaldia from Erein argitaletxea on Vimeo.

Orrialdeak: 172

Interesatzen zaizu

  • 612 €uro

    612 €uro

    Liburu honetan ere Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia, da protagonista. Bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria da Toure.

    612 €uro
  • Sator lokatzak

    Sator lokatzak

    Bilboko San Frantzisko auzoan, Afrika Txikian, bizi den Toure etorkina da liburu honetako protagonista eta kontaketa egiten duena, Jon Arretxeren aurreko liburu batzuetan ere azaldu den pertsonaia bera. Oraingoan, Toure behartu egingo dute poliziarentzat lan egitera, "sator" gisara.

    Sator lokatzak
  • Sineskeriak

    Sineskeriak

    Sineskeriak, kondairak, belaunaldiz belaunaldi eta ahoz aho jasotzen diren istorioak eta kontuak dira oraingo honetan aztergai. Gure mundua ulertzeko modu ezberdinak daudela eta egon direla jakinarazten digu ahozko tradizioak. Sakamantekasen istorioa, esaterako, ez da berdin ulertzen orain edo duela 50 urte. Izan ere, aditu dugun istorioa, inork kontatu digun gertaera, edo irakurtzean inoiz imajinatu dugun lekua errealitatearen aldean, askotan, neurriz kanpokoa izan ohi da. Horixe da unitateak adierazi nahi diguna: mundua nork bere neurrira egokitu nahi izaten du, besteek ere hala dela sinets dezaten.

    Sineskeriak
 
 

Comments
Login for comment

B2
Feb 21, 2019
Number: 39538349
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 192

You may be interested