Iraumen

Hemeretzi ipuinek osatzen dute liburu hau. Istorioak Iraumen izeneko fikziozko hiri batean kokatzen dira, hiri izatetik metropoli izatera pasatzear dagoen hiri batean. Izan liteke Bilbo, Gasteiz, edo Barakaldo…

Argitaletxea: Algaida
Idazlea: Alexander Martinez Iturria
Argitalpen-urtea: 2019

Gaur egungo euskal metropolia da Iraumen, edo izan zitekeena. Eta hori izan daiteke, adibidez, turista gehiegi dagoelako hirian, izan daiteke maitasun platoniko batek ez zaituelako lasai bizitzen uzten, edo bakardadeak erasaten dizulako. Edozerk bihur dezake edonor arrotz, bai norbera, bai inguruko jendea. Baina jendeak irauteko ahalmena du, batzuek bai behintzat. Horregatik, lehen begiratuan, pertsonaiak hiriaren menpe bizi direla ematen du, baina, esperantzarako zirrikituak ere ageri dira han-hemenka.

Oharra: LIV Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietan irabazleetako bat izan da Iraume ipuin-liburua.
 

Liburuko lehen atala hemen duzu irakurgai.
 

Hona pasarte bat:

Gazteak lakuaren barneko argia nabari du, garbi ailegatzen zaio haren deia, nabari du bere beroa. Begiak itxi ditu, denbora gelditu da. […]. Arrainak hasi dira beste behin gaztetxoarekin jolasean eta hau gozatzen ari da beraien laztanekin, nabarituz nola bere oinetan hasita muxuka igotzen doazen bere hanketara, belaunen atzealdera, nola miazkatzen dizkioten izterrak.

(115. or.)
 

 

Orrialdeak: 202

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Feb 20, 2019
Number: 39480311
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 162

You may be interested