Fakirraren ahotsa

Harkaitz Canoren eleberri honek Imanol Larzabal kantaria du inspirazio-iturri. 1960ko hamarkadan hasi eta 2004. urte bitarteko gertaerak eta bizipenak kontatuz, kantariaren ibilbidea azaltzen digu. Hala ere, ez da Imanol Larzabalen biografia, fikzioa baizik: eleberriko protagonista nagusia Imanol Lurgain da.

Idazlea: Harkaitz Cano
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2018

Fakirra zen Imanol Larzabalen goitizena. Eleberriak kantari konprometitu baten bizimodua kontatzen du: ahots zoragarri bat izateak ekar ditzakeen onurak, eta nola kantari bat bihur daitekeen ahots horren mirabe. Liburu honetan, fikziotik bada ere, euskal kulturako pertsona garrantzitsu baten argi-ilunak agertuko zaizkigu. Lau hamarkada biltzen dituen nobela hau bada, baita ere, mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua.


Euskadi Irratiko Arratsean saioko audio honetan idazlearekin liburuari buruz egindako elkarrizketa duzu entzungai.

Ahoz aho telebista-saioan egindako elkarrizketa hemen duzu ikusgai.


Hona pasarte bat
Imanol fantasia eta barne mundu handiko haurra zela berretsi zuten berehala gurasoek, begirakune pentsakorrekoa, baina miopiak zeukan erruaren parte bat. Betaurreko biribilak jarriko ditu nerabezaroan, armazoi arinekoak. Laster utziko du bizarra luzatzen, nahiz eta dantza taldean hasi berritan egunero moztu. Garaiak eskatzen duelako edo ongi ematen diolako lagako du bizarra. Azken lerroan jartzen dute beti taldean, baldarra delako eta altuegia dantzarako.
Bere adiskide Juanjo Bengoak konbentzimendu handiz esaten duen bezala, “Franco diktadorearen esterminio kulturalaren kontra borrokatzeko dugun modua da dantza taldea”. Zer egiten dute Franco diktadorearen kontra? Bada, dantza. Dantza bakarrik?

 

(29.or.)

 

Harkaitz Cano idazleak liburuaren aurkezpenean esandakoak bideo honetan dituzu ikusgai:

 

Orrialdeak: 344

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C2 / C1
Feb 7, 2019
Number: 38216158
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 143

You may be interested