Malkoak lur antzuan

Gerra zibilaren garaiko Extremaduran, eta 60ko hamarkadako Bizkaia industrialean kokatzen da Toti Martinez de Lezearen eleberri hau. Manuel gaztea Badajozera doa eta han jakingo du gurasoek Extremadurako lur-jauntxoen eta gerra zibilaren erruz egin zutela ihes Euskal Herrira.

Egilea: Toti Martinez de Lezea
Itzulpena: Miren Arratibel
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2018

Euskal Herriko jende askoren historia kontatzen da nobelan, Extremaduratik milaka lagun etorri zelako 1930eko hamarkadan lur-jauntxoengandik, gosetik eta gerratik ihesi. Baina Euskal Herrian ere baziren jauntxoak, industria alorrean, eta ia jauntxokeria bera jasan behar izan zuten etorkin edo desterratu haiek eta haien ondorengoek.
 

Erein argitaletxeko web-orrialde honetan duzu lehen kapitulua irakurgai, eta helbide honetan, berriz, eleberriaren inguruko bideo laburra entzun dezakezu.

Hona pasarte bat:
Manu… Manuel.
– Bilbotik zatozela entzun dut.
– Hala da.
– Eta nolatan otu zaizu paraje hauetara etortzea, hemen jaio eta alde egin zutenek ere ahantziak dituztelarik?
– Ba, begira… Aldaketa nahi nuen… Esadazu, herrian al zinen gerra garaian? […]
– Hemen ez ziren gertatu beste toki batzuetan esaten diren gauza horiek –erantzun zuen gizonak zakar samar–.
Ordena izan da hemen nagusi, beti errespetatu izan dira hemen legea, familia eta eliza.
– Hara! Etxaldeak okupatu eta jendea fusilatu zutela entzuna daukat.
– Aberriaren etsai ziren “errusiarren” kontua izan zen hura, baina bizkor asko sartu genituen arrastoan.
– Fusilatu egin zenituzten.

 

 (246. or)

Orrialdeak: 296

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Feb 6, 2019
Number: 38141071
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 242

You may be interested