Koxka bat estuago

Beldurrezko eleberri hau victoriar aroko etxe zahar batean kokatzen da. Umezain gazte bat hara doa bi umezurtz zaintzera. Horien osabarena da etxea. Osabaren laguntzaile batekin, etxeko morroiarekin, eta aurreko haurtzainarekin, jada hila dagoena, gorriak igaro zituzten umeek: hori iradokitzen du istorioak.

Egilea: Henry James
Itzulpena: Joseba Urteaga
Argitaletxea: Igela
Argitalpen-urtea: 2018


Haurren eta helduen arteko harremanek marra gorria zeharkatu ote dute eleberri honetan? Erantzuna ez da batere argia, ez dago argi non dagoen gaizkia, eta agian horregatik era askotako interpretazio eta eztabaida izan dituzte literatura-kritikariek liburu honetaz. Liburua haurtzainaren ikuspuntutik dago kontatua.

Hona pasarte bat:

Gaiztoa halakoa! Non zinen?

Haurrari bere arauz kanpoko portaera hura aurpegiratu ordez, akusatuen aulkian aurkitu nintzen azalpenak eman beharrean. Neskak, bere aldetik, berehala azaldu zidan xalotasun xarmangarrienaz, zer gertatu zitzaion. Ohean etzanda zegoela, bat-batean ohartu zen ni ez nintzela logelan, eta jauzi batez jaikia zen zer gertatu zitzaidan ikustera. Haurra berriz agertzearen pozarekin, berriro eseri nintzen nire aulkian, eta orduan, orduan bakarrik, sentitu nintzen apur bat zorabiatuta; Flora arin nigana etorri, eta magalera igo zitzaidan besarka nezan, kandelaren argiak bete-betean argitzen ziola aurpegitxo zoragarria, oraindik loaldiagatik gorrituta.


(85-86. or.) 
 

Orrialdeak: 175

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Dec 18, 2018
Number: 34595264
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 573

You may be interested