Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak

Komiki honetan Dani Fanok Migel Marmol ekintzaile eta sindikalistaren bizitzaren zertzeladak kontatzen dizkigu. Marmol 1905ean jaio zen, eta gerora, El Salvadorreko Partidu Komunista sortu zuen. Hainbat aldiz atxilotua, torturatua… Fusilatuta ere, ez zuten lortu bera hiltzea.

Egilea: Dani Fano
Itzulpena: Koldo Izagirre
Argitaletxea: Astiberri
Argitalpen-urtea: 2018

Komikiak Marmolen garaiko zenbait dokumentu dakartza, prentsa-zatiak eta, gertaerei errealismo handia emanez horrela. Liburuaren hondarrean Marmolekin berarekin, aldez edo moldez, zerikusia duten 25 pertsonaiaren iruzkin laburra idatzi du Fanok: Feliciano Ama, Eisenhower, Farabundo Martí…
Eleberriaren lehen hamabost orrialdeak hemen dituzu irakurgai.

Hona pasarte bat:

- Jainko jauna! Harrak sortu zaizkizu zaurietan… Zakur hilaren kiratsa.
- Bizirik zeundela esan ziguten, baina ezin genuen sinetsi. Ez dakit zenbat nobena errezatu ditudan betirako bakean egon zaitezen!
- Eta hobe nuke errezatzen segituko bazenu… Ez dezatela suma bizirik nagoela.

(82. or.)

Hemen entzungai eleberri grafiko honen egileak komikigunean egin zuen aurkezpena.

Orrialdeak: 208

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Dec 18, 2018
Number: 34593350
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 390

You may be interested