Hariak

Hiru emakumeren begirada baliatu du Yoseba Peñak 50 urteko historia hainbat istorioren bidez jorratzeko, Errepublika garaian hasi eta 1980. urte aldera arte. Ezarritako mugetatik haratago doazen emakumeen kemenak gidatuko du irakurlea memoria historikoan barrena.

Egilea: Yoseba Peña
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2018

Liburuak hiru zati ditu: 1936ko gerra-giroa, diktadura-giroa eta Franco hil ondorengoa. Sasoi bakoitza islatzeko emakume inkonformista bat ageri da: Irene, Xexili eta Olatz, hurrenez hurren. Irenek bizi izandako garaian bizilagunek elkar salatzen zuten, eta giro pozoitsu horretan egin beharko du aurrera. Xexili, berriz, berak ez bezalako pentsaera duen ahizpari aurka egiten saiatuko da. Olatz euskal gatazkaren zurrunbiloan bete-betean sartua dago, eta hortik ateratzeko mila komeria biziko ditu.

Hona pasarte bat:

Ez zekiten ahizpa tratatzen. Kontra eginez, hauspo ematen zioten; hobe baietz esan eta, interesa galduta, mareak eramango zuen plan hura ere, umetan bezala. Orduan, ur-ertzean hasi eta hondarrezko gazteluak eraikitzen joaten zen, itsasoak eraso ahala beste bat gorago altxatzen, malekoiaren kontra bukatu arte. Ezetz Parisa joan.
Usteak erdia ustel: Ramirok eta Xexilik eraman behar izan zuten Hendaiaraino trena hartzera, Abendaño aldeko baserrikoei eskatutako seiscientosean, maletatzarra sokez sabaian lotuta maleteroan kabitzen ez zelako.

(134. or.)

Hemen  idazleak eginiko liburuaren aurkezpena entzungai:
 

 

Orrialdeak: 343

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Dec 4, 2018
Number: 33604795
Number of visits: 68

You may be interested