Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak

Iban Zalduak azken lau urteotako lanak jaso ditu ipuin-liburu honetan. 32 ipuin zorrotz dakarzkigu, era askotako gaiak biltzen dituena: Lemoiz zentral nuklearra, euskal gatazka, adulterioa lankide-giroan, wikipediaren eta heriotzaren arteko harremana, zaborraren etorkizuna, burokrazia…

Egilea: Iban Zaldua
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2018

Ipuin-liburu hau bizitzaren eguneroko miseria handiei, baina batez ere txikiei buruzko kontaketa da, Iban Zalduak hain berezkoa duen ironia puntu horrek jantziak. Liburuaren bukaeran atzerriko lau idazleren fikzioari buruzko iritziak datoz, eta horien bidez azaltzen da zer abantaila dituen fikzioak errealitatea kontatzeko orduan.

Hemen, Iban Zalduari eginiko elkarrizketa entzun dezakezu.

Hona pasarte bat:

Gabonetako afari hartan ez zen ezer gertatu: aipatu dudan bezala, hilabete batzuk geroago, katuaren eta saguaren jolasean aritu ostean –nor zen katua eta nor sagua, beste kontu bat litzateke¬, lehenengo aldiz endredatu ginen, enpresak mendi punta batean zeukan instalazioetan antolatutako coaching ikastaro batean. Ordurako ondo nekien Edurne ezkonduta zegoela eta bi seme-alaba zituela, eta ni deliberatuta nengoen kontuaz paso egitera, baina, antza denez, egia da konbentzitzeko erraza naizela.


(80. or.)

Bideo honetan egileak liburuari buruz egiten duen aurkezpena ikusgai:

 

Orrialdeak: 211

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Nov 19, 2018
Number: 32584101
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 259

You may be interested