Aramotz

Hilketa baten inguruko landa-giroko thriller-a dakarkigu Iñaki Irasizabalek. Pertsonaiak Saioa, Edy eta Lander dira eta istorioa Bizkaiko Zornotza aldean dagoen Aramotz mendialde itxian garatu du idazleak.

Egilea: Iñaki Irasizabal
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2018

Saioari medikuak ez dizkio pilula gehiago errezetatu nahi, eta bere kasa lortzen saiatuko da. Droga-saltzaile baten etxean ezagutuko du Edy, hau ere droga erostera joan den neska. Droga-saltzailea hil egingo du bietako batek eta ondorioz, ihes egin beharko dute bi neskek. Landerrek, Saioak psikiatrikoan ezagutu zuen mutiko isil eta misteriotsuak, etxe batean gordeko ditu iheslariak.

Hona pasarte bat:

Saioak ez dakien arren, berak goizean alde egitean Edyk altzari guztia hustu eta barrukoak arakatu ditu. Lapiko batzuen erredurak ikustean hasi zen susmatzen. Lapiko handi asko zegoen bertan eta zartagin bakarra. Ez zuen sekula sinetsi Lander sukaldaritzan aritua zenik eta datu kezkagarria iruditu zitzaion lapikoena. Lapiko horien erredurak ezagunak egin zaizkio Edyri, ez dira etxekoandreei gertatzen zaizkienak. Altzari barruan pilula batzuk aurkitu ditu, sukaldeko tresnen artean galduak, pseudoefredina iruditu zaizkio.

(49. or.)
 

Orrialdeak: 107

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Nov 5, 2018
Number: 31793029
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 126

You may be interested