Nojud naiz. 10 urte eta dibortziatua

Munduko dibortziaturik gazteenaren biografia duzu eskura. Ezkontzera behartutako 10 urteko Nojud Ali neskatxa yemendarraren ibilbide gogorra kontatzen da, epaile bati dibortziatzea eskatzen dionetik berriro eskolara itzultzen den artekoa.

Egilea: Nojud Ali; Delphine Minoui-ren laguntzarekin
Itzulpena: Carmen Gisasola
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2018

Neskatila auzitegian sartzen den unean hasten da kontakizuna; hortik atzera egiten du, lehenago zer gertatu zitzaion agertzeko, eta, istorioak aurrera egin ahala, auzitegian gertatutakoa kontatzen da. Hitzaurreak Yemenez dihardu, hango ohiturez… Epilogoak, berriz, azaltzen du zer eragin izan duen auzi honek neska gaztearen sendian, Yemenen eta beste herri batzuetan. Badago gozotik, baina baita gazitik ere.

Hemen, liburuaren lehen atala irakurgai.

Hona pasarte bat.
Onartuko ahal du ni salbatzea! Epailea da azken batean. Ziurrenik botere handikoa gainera.
- Eta zergatik nahi duzu dibortziatu? -jarraitu du tonu naturalago batean, harrimena ezkutatu nahiko balu bezala.
Zuzen begiratu diot begietara:
– Senarrak jo egiten nauelako!
Belarrondoko bat aurpegian bete-betean eman izan banio bezala jaso du esaldia.

(38. or.)

 

Bideo honetan, liburuaren itzultzaile den Carmen Gisasolak eginiko aurkezpena duzu ikusgai.
 

Nojud naiz, 10 urte eta dibortziatua from Erein argitaletxea on Vimeo.

Orrialdeak: 174

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 29, 2018
Number: 31261151
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 446

You may be interested