Biba Coppi!

2012an idatzi zuen Raul Perez Martinez kazetari eta euskara-irakasleak Jacques Anquetil frantziar txirrindulariaren biografia. 2018an, berriz, Fausto Coppi txirrindulari italiarrarena idatzi du, autoekoiztutako edizio batean.

Egilea: Raul Perez Martinez
Argitaletxea: Raul Perez Martinez (autoekoizpena)
Argitalpen-urtea: 2018

 

Raul Perezen esanetan, XX. mendeko 40 eta 50eko hamarkadetan, txirrindularitzak epikatik kiroletik baino gehiago zuen eta txirrindulariek pertsonaia mitologikoak ematen zuten.
Fausto Coppi izan zen horietako bat, beste guztien gainetik nabarmendu zena, bereziki egin zituen ihesaldi harrigarriengatik. Italiako Giroa bost aldiz irabazi zuen eta Frantziako Tourra, bitan. Bere bizitza pertsonalak eta zorigaiztoko amaierak (malariak jota hil zen 40 urte zituela), txapeldun handia izatetik mito izatera eraman zuten Il campionissimo ezizenaz ezagutu zen kirolari handia.

Hona hemen pasarte bat:
Angelo Fausto Coppi 1919ko irailaren 15ean jaio zen Castellanian, Piemonten. Italiako ipar-mendebaldean dago Piemonte. Haurtzaroa jaioterrian igaro zuen, Domenico eta Angiolina gurasoekin, eta Livio, Dina eta Serge anai-arrebekin.

13.or.

Orrialdeak: 110

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Oct 26, 2018
Number: 30961808
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 165

You may be interested