Enigma bi, erantzun bat

Ruben detektibeak benetako bi desagerpen dokumentatu eta idatzi nahi ditu aldizkari baterako. Lehen ihesean nerabe bat da protagonista, bigarrenean bikote bat. Desagertzeko arrazoiak ere ezberdinak dira: batean maitasuna eta bestean gaixotasun bat.

Egilea: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Alberdania
Argitalpen-urtea: 2018

Liburu honetan Patxi Zubizarretak bi istorioren bitartez, gure antzik ez duen horren garrantzia azpimarratzen du. Beste hori izan daiteke beste norbait, beste bizimodu bat edo arrotz zaigun paraje bat. Parajeek garrantzia dute eleberrian, protagonisten nortasunaren osagai izango baitira.

Hona pasarte bat:

Urte hartako San Migelak azkar baino azkarrago igaro ziren, kasik enarek zerua zeharkatzen duten abiada bertsuarekin. Hala ere, jaiak konturatu gabe igaro arren, orduko gertaerek eta desagerketak errotik aldatu zuten nire bizitza.


(17. orr.)

Orrialdeak: 83

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 17, 2018
Number: 29804254
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 324

You may be interested