Trilogia hiperlaburra

Liburu honek hiru zati ditu: aurrenekoan, oso ipuin laburrak; bigarrenean, hurrenkera alfabetikoan, benetako fobiei buruzko testu motzak (Batzuetan ez baita erraza fobiei buruzko testua irakurrita zein fobiaz ari den jakitea, asteriskoak daude orrien azpian argibide gisara). Hirugarren zatian, berriz, batez ere gaixotasunari eta heriotzari lotutako narrazio ez oso luzeak dakartza.

 

 

Hiru zatietan umorea dago tarteko, batzuetan irribarrea izozten duen horietakoa ere bai, ez gutxitan umore beltza, edo ironia, edo sarkasmoa… Eta testu askok daukate bertsolariek azken bertso-lerrorako uzten duten eztenkada edo danbateko hori.

 

 

 

Egilea: Karlos Linazasoro
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2016

 

 

 

 

Hona pasarte bat:
APOTEMNOPHOBIA
(Ikus, baita ere, dismorfophobia)
Gorputz atalak falta dituzten pertsonei fobia izatea. Begibakarrak, mainguak, herrenak, elbarri eta protesiko orok sortzen duten arbuio, nazka edo izua. Patologia honek irakurketa guztiz freudianoa du. Zikiratze konplexuak eragindako mekanismo subkontzientea da apotemnofobia; hau da, zikiratzearen ezeztatzea. Fobia modu hau, gutxi-asko, gizaki orok sentitzen du, azken finean babes-mekanismo bat baino ez baita, norberaren gorputzaren osotasuna babeste aldera.



(73. or)

Egilearen aurkezpen-bideoa:

Orrialdeak: 196

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested