Zer demontre dago aulkien azpian?

24 ipuin labur hauetako batek eman dio izenburua liburuari. Ipuin horretan aitonak ilobekin jolasten du aulkien azpian, beste batean amona da jolasten duena askari garaian, bingoa erosi dutela aprobetxatuz.

 

Beti ez dira gizakiak protagonista, beste batzuetan animaliak dira, adibidez, itsas izarrak, baina baita zuhaitzak ere. Ipuin hauek ez dute beti istorio bat kontatzen, badaude gogoetak ere, eta galderak. 

Egilea: Harkaitz Cano
Irudiak: Lorena Martínez Oronoz
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 2016 

 

Sautrela saioko elkarrizketa:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hona ipuinetako bat: Hamabost arrazoi isilik egoteko.

1.    Esateko ezer ez dudalako.
2.    Nik asko esateko izan arren, zu nahikoa adi ez zaudelako.
3.    Nahiago dudalako zuk zer diozun entzun.
4.    Bakarrik ez hitz egiteagatik.
5.    Hormari ez hitz egiteagatik.
6.    Hormako pitzadurari ez hitz egiteagatik.
7.    Hormako pitzadura barruan bizi den kilkerra ez esnatzegatik.
8.    Ezpainak eztiarekin zigilatu zizkidatelako.
9.    Muxu ematen ari natzaizulako.
10.    Muturtuta nagoelako.
11.    Muturtuta nagoelako eta muxu ematen ari natzaizulako.
12.    Isilik egotea gustatzen zaidalako.
13.    Geure arnasak bere kasa hitz egiten duelako.
14.    Hitzak baino handiagoa den sekretu bat gordetzen dudalako.
15.    Bihotza ahoan daukadalako.

Orrialdeak: 108

Interesatzen zaizu

  • Txalorik ez, arren

    Txalorik ez, arren

    Liburu honen abiapuntua da Antoni Muntadasen On translation serieko instalazio baten inguruan Harkaitz Canok egin zuen hitzaldia.

    Txalorik ez, arren
  • Paris

    Paris

    Narrazio txiki bat da. Bertan Mona Lisa eta Napoleon Parisen txango bat egiten azaltzen dira.

    Paris
  • HABE Aldizkaria - 364 alea

    HABE Aldizkaria - 364 alea

    HABE Aldizkaria - 364 alea AURKIBIDEA 05 GAURGERO MOTZEAN 06 GAURGERO • Harkaitz Cano: "Idaztea eta irakurtzea ariketa bera dira niretzat" • Gabonetako loteria: ezin etsi jokatu gabe • Txomin Alkorta: "Europa osoan AAA maila duen lehenengo ataria da www.kzgunea.net" • Joseba Erkizia: "Premiazkoa da euskara-titulu desberdinak baliokidetzea" 15 INTERESGUNEA Blogosferaz 23 HAMAIKA TRIKIMAILU Mariana Olivo 24 ELKARRIZKETA Karlos Argiñano: "Telebistan ikusten duzuen pertsona umoretsua eta naturala naiz" 27 BIDAIA Bosnia: gudaren orbanak 30 BIZILEGE APARTAK Jean Paul Tillac, irudi-harrapatzailea 32 KOMIKIA Egiptoarrak espazioan (III. atala) 36 KULTURONTZIA • Raul Urrutikoetxea Koldo Mitxelena Kulturunean • Argitalpen berriak

    HABE Aldizkaria - 364 alea
  • Trilogia hiperlaburra

    Trilogia hiperlaburra

    Liburu honek hiru zati ditu: aurrenekoan, oso ipuin laburrak; bigarrenean, hurrenkera alfabetikoan, benetako fobiei buruzko testu motzak (Batzuetan ez baita erraza fobiei buruzko testua irakurrita zein fobiaz ari den jakitea, asteriskoak daude orrien azpian argibide gisara). Hirugarren zatian, berriz, batez ere gaixotasunari eta heriotzari lotutako narrazio ez oso luzeak dakartza.

    Trilogia hiperlaburra
 
 

Comments
Login for comment

You may be interested