Odola

Odola, alde guztietatik begiratuta, horixe eskaintzen dizu Irati Jimenezek hainbat testu laburren bitartez.

Hor ikasiko duzu zenbat odol dugun soinean, eta zergatik diren, hala ere, zainak urdinak, eta osasun-kontu gehiago. Zenbaiten bizitzaren parte izan zen Érase una vez… El cuerpo humano, odolean bizi ziren marrazki bizidunen saioa, hori ere ekarri du orriotara, edo, besteak beste, odolak ze garrantzia izan duen zoologian, zineman, literaturan, erlijioan, hainbat abestitan...
 

 

Egilea: Irati Jimenez
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2016

Hona pasarte bat
Odolez betetako hiztegia
Gaztelaniaz mala sangre egiten du odol gaiztoa egiten duenak. Esan liteke baita ere pertsona batek ez duela zainetan odolik batere adorerik edo ernegurik ez duela adierazteko. Odola irakiten digula ere esaten dugu, haserretzen garenean, eta gatazkak bertan badirudi baina azkenean tragediarik gertatzen ez bada zera esan ohi da: odolak ez duela errekara biderik egin. Gauza batzuk odoletan daramatzagula sentitzen dugu, hain dira sakonak! Pasiorik gabe egiten direnak odol hotzean egiten dira eta inoiz ahaztuko ez direnak odol eta gar geratzen zaizkigu buruan. […] Euskaraz, eman egiten da edo isuri, eta ahalegin handia odolez izerditutakoak direla esan liteke. Baina ezin dugu, gaztelaniaz bezala, “norbait odolustu” dugula esan dirurik gabe utzi dugula esateko. Kasu horretan diruz-hustu dela esan behar dugu.

(18. or)


Hona hemen etb 1eko Ahoz aho saioan Irati Jimenezekin egindako elkarrizketa:

Orrialdeak: 44

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Dec 15, 2016
Number: 2382013
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 711

You may be interested