Hemen du atseden Nevaresek

Ipuin-liburu honi izenburua lehen ipuinak eman dio. Hala moduzko etxeak dituen auzo bateko bizilagunek erabakiko dute, Nevares jaunak proposatuta, ondoko kanposantuko hilobi eta panteoietan bizitzen jartzea.

Sesioa hasiko da panteoi horien jabeak panteoien beharra izatean. Mexikon egindako nekazaritza-erreformaren parodia da.

Basamortua izeneko ipuinean objektu batek kenduko dio mina protagonistari. Ez daki mina nola sendatu dion, baina objektua eskuari beti lotuta eramatea erabakiko du. Baina horrela ezin du lanik egin. Lana utzi nahiko du.
Trenbideetako Ama Birjina da beste ipuin bat. Ama Birjina marrazki bat da, Lalok egina, baina azkenean badirudi Ama Birjina hori besterik ez dagoela Laloren bizitzan.
Azken ipuinean, protagonista ez dago ados erabaki honekin: munduan jende gehiegi dagoela eta, gobernuak eutanasia ezarri nahi die 75 urte betetako gaixo terminalei.
Eta abar, eta abar. Ipuin hauetako protagonista-sorta jende arrunta da, baina halako batean zerbait gertatu eta bizitzak muturreko egoera batera eramango ditu. Muturreko egoera horietan beti izango da, halere, umorea.
 

 

Egilea: Pere Calders
Itzultzailea: Antton Olano
Argitaletxea: Erein / Igela
Argitalpen-urtea: 2016


Hona pasarte bat Basamortua ipuinetik: Espol da protagonista.

Beldurrak oso-osorik hartu zion gorputza. Osasuna nerbio-adarretan gora igotzen hasia zitzaion, astiro-astiro, ahotik ihes egin asmoz, noiz eta ere Espolen errebolta gertatu baitzen, garaiz gertatu ere: iragaitearen unean, eskuaz tinko heldu zerbaiti eta indarrez itxi zuen ukabila, bizia preso atxikiz. Saihetseko mina desagertu egin zitzaion eta arnasketa normal bilakatu zen; […] Ziur zegoen, lehen unetik beretik, gauza probetxugarri bakarra zera zela: ukabila ezergatik ere ez irekitzea.


(60-61.orr.)

Orrialdeak: 255

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C2
Aug 30, 2016
Number: 2275613
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 1805

You may be interested