Donostiako gaurko eta betiko pintxoak

Izenburuak esaten du liburua zer den: pintxoak egiteko errezetak, ehundik gora. Pintxo bakoitza zein tabernatan egina den ere adierazten du liburuak. Taberna bakoitzaren istorio laburra ere txertatu du egileak, Azpeitia kazetari adituak.

 

 

Liburuak egilearen beraren hitzaurrea du eta baita Arzak jatetxeko Xabier Gutierrezen hainbat anekdota elkarrizketa-gisara emanak. Argazki ederrak ditu eta horien bidez oso ondo ikusten da pintxoen eboluzioa zein izan den.

 

 

 

Egilea: Josema Azpeitia
Argitaletxea: Ttarttalo
Argitalpen-urtea: 2016

 

  

 

Hona Txubillo jatetxeko errezeta bat:
Ostra epela sakearekin
Osagaiak:
Ostrak
Sakea, koilarakadatxo bat
Limoi xerra zortzirena
Gatz larria

Garbitu ostrak ongi, eskuilarekin, iturri azpian.
Jarri ostra parrilan, eta berotu pixka bat, ireki arte. Bota zorrotadatxo bat sake biberoi batekin. Utzi beste minutu erdi batez berotzen, eta kendu oskola.
Pintxoa nola atera: Plater batean jarri gatz larri pixka bat, ostra eror ez dadin, eta gatzaren gainean jarri ostra. Lagungarri modura, ipini limoi xerra bat.


208.or.

Liburuaren aurkezpena, egilearen eskutik:

bideoa
 

Orrialdeak: 208

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested