Bizi baratzea, altza porru

Jakoba Errekondok baratzeaz, loreez, fruta-arbolez… hitz egiten du Euskadi Irratian. Entzule askok deitzen diote aholku eske. Irratsaio horretan oinarritutako liburua (testuz eta komikiz osatua) argitaratu du Argiak.

Baratzea oso emankorra izaten da, ondo zainduz gero. Eta zaintzeko lan-tresna egokiak behar dira; makina baten izenak badakartza liburuak. Baina, jakina, eguraldia ere aintzat hartu behar izaten da, eta eguraldi-kontuak ere badakartza, esaera zaharrak, besteak beste. Eta baratzean, jakina hau ere, animaliak ez dira urruti ibiltzen. Zein dira onak, zein ez? Horri buruzko hainbat argibide? Liburuan. Eta bukatzeko: liburuak badu Jakobakeriak izeneko atal bat; bertan idatzi ditu Jakoba Errekondok, “babalore” hitzaren bi orriz osatutako sinonimo-zerrenda, edo sutarako egurra noiz moztu behar den aipatzen duen testua, edo “ilargi” hitzarekin osatutako hitz-zerrenda…

 

 

 

Egileak: Jakoba Errekondo Saltsamendi, Ainara Azpiazu Aduriz, Antton Olariaga Aranburu, Asisko Urmeneta, Joseba Larretxe Berazadi, “Mattin” Martiarena, Patxi Huarte Larraburu, Unai Gaztelumendi Arandia, Unai Iturriaga Zugaza-Artaza, Idoia Torregarai Martija.
Argitaletxea: Argia
Argitalpen-urtea: 2016


Hona aholkuetako bat bat:
Animalientzako txarra omen da, bai, tabako-belarra (Nicotiana tabacum); gure sendagileak hala dio. Baratzean, aldiz, ona dela gero eta zabalduago dagoen kontua da, kontua, baina egia. Ur litroko 30 gramo tabakorri lehor uretan ordu erdiz irakin; ondoren xaboi beltza edo naturala erantsi, eta intsektu-hiltzailea pronto. Harrak, txintxillak, zorriak, gurgurioak… dantzan jarriko ditu, akabatu arteko dantza hiltzailean. Animalientzat txarra da, bai…

 

49.or.
 

Orrialdeak: 101

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C2
Jul 15, 2016
Number: 2239043
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 2515

You may be interested