Bioklik

Zientzia fikzioaren bidez 2044. urtean Bilboko familia baten hainbat gorabehera azaltzen ditu nobelak. Ama hilda agertuko da, eta gertaera hori abiapuntu, Asel Luzarragak gizarte bio teknologiko baten funtzionatzeko modua azalduko digu.

Idazlea: Asel Luzarraga
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2018

Eleberriaren bidez, idazleak etorkizuneko gizartea irudikatuko du, boterearen mekanismo guztiak azaleraziz. Eleberrian zehar, bilbotarrek hainbat erabaki garrantzitsu hartuko dituzte etxetik mugitu gabe, eskuko telefonoa erabiliz.

Teknologiaren laguntza eta morrontza duen gizarte baten aurrean jarriko du irakurlea Luzarragak.

Hona pasarte bat:

Atxiloketa kontrolatzeko auzialdia amaitu eta ordubetera, gutxi gorabehera, sartu zen Txetxu Urruti Bizkaiko Basauri Barri hiri-kartzelan. Burumakur egin zuen bidaia Ertzaintzaren furgoian, bilurtuta, polizia biren artean, aurrean berdin zihoan beste preso bat zeukala. Tarteka baino ez zuen burua altxatu argia iragazten zuen leihotxorantz.

(117. or)

Bideo honetan ikusgai idazleak eginiko liburuaren aurkezpena

Orrialdeak: 424

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C2 / C1
Apr 19, 2018
Number: 22032047
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 1392

You may be interested