Bertoko eta bertako ipuin laburrak

Bernardo Atxaga, Arantxa Iturbe, Kirikiño, Gabriel García Márquez eta beste 12 idazleren ipuin laburrak moldatu ditu Xabier Monasterio idazle eta itzultzaileak. Era askotako gaiak ageri dira: pikareska, haurren heziketa, bikote-harremanak… eta irakurri ondoren, zer pentsatua ematen duten horietakoak.

Egokitzailea: Xabier Monasterio
Argitaletxea: Erroa
Argitalpen-urtea: 2017

Ipuin guztiek aurretik dute nork bere egileari buruzko informazio laburra orrialde bakarrera ekarria eta baita lanketa bat ere: idazmena, ulermena eta mintzamena lantzeko ariketa-proposamenekin. Ipuin guztiek dituzte, halaber, lexikoaren gaineko azalpentxo batzuk, azpi-oinen bidez emanak.

 

Hona pasarte bat, Ebaristo Bustintza "Kirikiñorena":

Behin batean, Bilboko bromazale batzuek albiste xelebre bat idatzi zuten bertako egunkari batean. Albisteak zioen andre aberats bat hil zela eta andre hark, herrena eta Bilbon jaioa zenez, diru mordoa utzi zuela Bilboko herrenen artean banatzeko. Dirutza hori halako egunean eta halako orduan banatuko zitzaien Bilboko herrenei Atxuriko atari batean.

(11. or.)

Orrialdeak: 146

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Apr 13, 2018
Number: 21825777
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 1677

You may be interested