Kazetari amerikar baten egunaldia 2889an

AEBetako hiriburuko, Zentropoliseko egunkaririk garrantzizkoenean, lan egiten du Francis Bennet kazetari guztiahaldunak. 2889an kazetaritza eta mundua nolakoa izango den aurreikusten da 1889an argitaratu zen liburuan.

Martitzetik ere jasotzen ditu berriak kazetariak; bideokonferentziak ere izango dira. Albisteak ez dira irakurriko, entzun baizik. Itsaspean jendea 1500 km/h-ko abiaduran garraiatzeko hodei batzuk izango dira, 10 milioiko hiriak, hodeietan koloretako iragarkiak, auto hegalariak 600 km/h-ko abiadura hartzeko gauza izango direnak, oinezkoak eramateko espaloi mekanikoak. Eta gerrarako armak gai izango dira milaka kilometrotara gas toxikoak jaurtitzeko. Errusiaren parte izango dira Finlandia, Norvegia, Suedia eta India, eta AEBen parte Britainia Handia eta Kanada. Japoniarrek koloretako argazkiak asmatuko dituzte; aurrez prestatutako janaria etxera ekarriko da… Eta munduko gobernu guztiak dira Francis Bennet kazetariaren boterearen jakitun, eta beldur.

Egilea: Jules Verne
Itzultzailea: Alberto Barandiaran
Argitaletxea: Denonartean
Argitalpen-urtea: 2016
 


Hona pasarte bat:
Eskerrak gaur egungo gizon-emakumeak sendoagoak direla garbitasunari eta soinketaren aurrerakuntzei esker, zeinaren ondorioz bizi-itxaropena hogeita hamazazpi urtetik hirurogeita zortzira igo baita; eta eskerrak, era berean jaki aseptikoei. Eta laster iritsiko da aire nutritiboa, zeinak aukera emango baitu elikatzeko… arnastu baino ez.



(17. or)

Orrialdeak: 59

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
May 6, 2016
Number: 2180037
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 2151

You may be interested