Irlak

Giza harremanen mapa, mapa poliedrikoa osatu du idazleak 34 ipuin hauek baliatuz.

Askotarikoak dira harremanak: gurasoen zaintza; lankideen artekoa. Kuadrilla berean adiskidetasuna nola zapuzten den. Zer gertatzen den irratia altuegi jartzen duen bizilagunarekin. Trenean gertatzen diren harremanak, espetxean; edo senideen arteko harreman korapilatsuak. Belaunaldien arteko talka. Neurrigabeko diru-goseak ze harreman sortzen dituen. Alokatutako baserrian bizi diren bikoteen arteko sesioak… Harremanak era askotakoak diren bezalaxe, estilo aldetik ere apur bat denetik dago: batzuetan umore beltza dago, ipuinen bat zientzia fikziozkoa da, beste batzuk absurdoak dira, ipuin errealistak ere badira… Dena den, eta dibertsitate hori izan arren, azaleko marrazkia ipuinen tonuarekin bat datorrela esan du idazleak: txalupa batean uharte batera doaz bi lagun. Uhartean zipresak daude… Agian hilerri bat da.

Egilea: Agustin Arrieta Urtizberea
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2015

 

Liburuaren izenburu bera duen ipuina, aurrenekoa, hemen irakurgai.

Hona kontakizun-zati bat:
Janeren aita gaizki zegoen. Gutxi gorabehera hirurok elkarrekin bizitzen hasi ginenean hasi zen gainbehera, eta haren erorialdiaren lekuko zuzena izan nintzen. Hasieran, Janeren aita oraindik gauza zen bere kabuz moldatzeko, bere kabuz jaten zuen, bere kabuz egiten zituen premiazko kontuak, bere kabuz jantzi eta erantzi. Prozesu motel baten ondoren, gaitasun oinarrizkoenak galdu zituen. Han hasi zen ernaltzen nire galbidea. Jane, edo Janeren alderdi berri bat –berdin dio nola interpretatu– ez ulertzeaz jabetu nintzen. Nire irudiko, Jane berriak ez zuen loturarik tabernako abeslariarekin, abeslari triste baina limurtzailearekin, ez zuen loturarik ohean estu-estu besarkatzen ninduenarekin.


(109-110. or)


 

IRLAK liburuaren aurkezpen ekitaldia. Agustin Arrieta. from Erein argitaletxea on Vimeo.

Orrialdeak: 324

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Mar 22, 2016
Number: 2138521
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 1022

You may be interested