Zaldi mamarroa

Eleberri honetan, Bermeoren antza handia duen itsasertzeko herri batean, 80ko hamarkadan, heroinak eta hiesak izandako eragina kontatzen da, baina gaur egungo ikuspegitik kontatua. Fikzioa da nobela, baina egia-itxura eman dio Goienetxeak.

Egilea: Ekaitz Goienetxea Cereceda
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2018

Idazleak berak esana da benetan gertatutakoa bezain gordina ez dela narrazioa. Eleberrian hainbat protagonista izango dira: Izaro eta Unai, Gaizka eta Itzi, Mikel eta Sonia… Haien guztien oroitzapenak eta bizipenez osatu du lehen eleberria Ekaitz Goienetxeak. Gazte asko hil zituen herrian zaldiak. Baina, heriotza ez dago hain agerian, eta poztasun-uneak ere badira. Nobela honek 19. Igartza Saria irabazi zuen. Hemen, eleberriaren lehen orrialdeak irakurgai.

Hona pasarte bat:

Legez debekatuta egon arren erretzea, lokala ke burbuila bat zen ordurako. Gauerdiaz geroztik, etxera joanak ziren legeak eta debekuak oro. Komunetan higiene arrastorik ez; anfetamina arrastoak launaka. Sudur zuloan hazka eginez eskatzen zuten trago berri bat barran komunetik irtetean, aurreko tragoa komun barruan ahaztuta edo batek jakin ilunpe hartan zein zen noren tragoa, eta zer sustantzia zeraman barruan.

(102. or.)

Hemen ikusgai eleberriaren  egileak eginiko  aurkezpena
 

 

Orrialdeak: 304

Interesatzen zaizu

  • Drogen atzaparretatik atera nahian

    Drogen atzaparretatik atera nahian

    Drogaren munduan erori direnei laguntzeko talde eta proiektu bat baino gehiago sortu dira. Horietako bat dugu Gizakia Helburu, erdaraz Proyecto Hombre. Elkarte horren 25. urteurrena dela-eta, erreportaje bat egin dute Euskadi Irratian. Bertan azaltzen dute zergatik sartzen den jendea drogaren munduan, drogak zer arazori ematen dion ustezko irtenbidea, nola atera  putzu beltz horretatik... Erreportajea egiteko, terapeuta batekin eta drogekin arazoak izan dituen batekin hitz egin dute.

    Drogen atzaparretatik atera nahian
  • Arrutiren Banda

    Arrutiren Banda

    Nobela hau Jon Arretxe idazlearen jaioterrian kokatuta dago: Basaurin. Trama bertako espetxean hasten da drogari lotutako Arruti bandako kide bat, Ereño, espetxetik ateratzen denean. Azpijokoz, intrigaz, gezurrez betetako trama honetan, ezer ez da ematen duena.

    Arrutiren Banda
  • Kontuz drogen nahasketarekin

    Kontuz drogen nahasketarekin

    Drogen kontsumoa berez kaltegarria da, baina, askoz kalte handiagoak eragin ditzake drogak nahasteak. Horrela erakusten du Bilbon gazte bati gertatutakoak.

    Kontuz drogen nahasketarekin
 
 

Comments
Login for comment

C1
Mar 28, 2018
Number: 21367211
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 1093

You may be interested