Behin batean: Euskal Herriko ipuinak

Ipuin-bilduma honetan Euskal Herriko zortzi ipuin tradizional moldatu ditu Xabier Monasteriok. Eta guztietan, batez ere, nekazari-giroa da nagusi. Liburua Erroa argitaletxeak euskara errazean duen Zirimiri bildumakoa da.

Egokitzailea: Xabier Monasterio
Argitalpena: Erroa
Argitalpen-urtea: 2017

 

Era askotako pertsonaiak daude liburu honetan: jende behartsua, sorginkeriatan dabiltzan izakiak, eta abar. Orrialde guztietan daude lexikoari buruzko azalpenak. Ipuin bakoitzaren ondoren ariketak daude, ulermena eta hiztegia lantzeko, eta mintzamenerako proposamen bat ere bai. Liburuaren amaieran ariketen erantzunak datoz.

 

Hona pasarte bat:

Egun horretan eta momentu horretan herriko apaiza ere mendian dabil. Eskopeta eskuan, untxi handi baten atzetik dabil.
 Halako batean, Kukubelek txilibitua jo du eta orduan apaiza ere dantzan hasi da, nahi gabe. 

(31. or.)
 

Orrialdeak: 94

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A1
Mar 16, 2018
Number: 21050733
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 2795

You may be interested