Amaia udalekuetan

Amaia eta bere gurasoen arteko tirabirak dakartza Onintze Goitizek. Amaia da protagonista: jaiotzez gorra, eta gurasoek gehiegi babesten dutena. Paragrafo eta esaldi laburrez dago osatua istorioa, eta zenbait orrialdetan lexikoa ageri da, hitz zailen azalpenarekin.

Egilea: Onintze Goitiz
Argitalpena: Gaumin
Argitalpen-urtea: 2015

Egun batez, gurasoak etxean ez daudela aprobetxatuz, Amaiak ihes egingo du udalekuetara joateko, bere lagunengana. Amaiak ohar bat idatziko die gurasoei larritu ez daitezen. Baina gezurra esango die, izeba baten etxera joan dela alegia. Gero etorriko dira komeriak! Liburua Gaumin argitaletxeak duen Irakurketa Erraza izeneko sailean argitaratu dute. Liburuaren audioliburua doan lor daiteke argitaletxera posta elektronikoz idatzita.

Hona pasarte bat:

Motxilan dena sartu beharko dut:
Lo zakua, prakak, kamiseta, kuleroak, galtzerdiak,
sakelako telefonoa eta linterna.
Espero dut ezer ahaztu ez izana.
Badaezpada gozoki-poltsa bat sartuko dut.

(36. or.)

Orrialdeak: 62

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2
Mar 12, 2015
Number: 20924636
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 2109

You may be interested