Ezpainak arrainak bezala

Hausteko arriskuan dagoen bikote-harreman batek sortzen dituen sentimenduak, obsesioak, kontraesanak kontatzen ditu Gorrindok nobela honetan.

 

Martak eta Gorkak osatzen dute bikotea, eta harremana Gorkaren ikuspegitik dago kontatua gehienbat, harreman horri eustea merezi duela uste duen bikotekidearen ikuspegitik, alegia. Esan daiteke nobela Gorkaren monologoa dela.

Oharra: estilo aldetik, erritmo bizia eman nahian edo, esaldi laburrak idatzi ditu Karlos Gorrindok.

 

   

Egilea: Karlos Gorrindo
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2015

 

 


Hona pasarte bat:
Aspaldiko kontua da Mirenena. Nire lehen neskalaguna-edo. Lehen maitasuna. Ez dakidana da zelan amaitu genuen amaitu genuen tokian. Arrazoi du Sebasek, Mirenek nirekin maiteminduta segitzen du. Edo horretan nago ni neu ere. Edo ez. Nerabezaroan egiten ausartu ez ginena ausartu zen larunbatean. Gainditu gabeko ikasgaia. Ez nik hala nahi izanda. Nik probokatuta. Nik iradokita. Izan ere, ez dakit zelan gertatu zen. Alkohola. Eta luzaroan larrua jo gabe egon izana. Desioa. Kitzikadura. Ekintza fisiologikoa. Barkaezina. Gaur ez diot ezer esango. Ez dut Martarekin hitz egiteko gogorik. Ez larunbatekoari buruz behintzat. Ezta beste ezeri buruz ere. Izango dut astia. Topatuko dut unea. Esateko. Aitortzeko. Bai? Aitortu egingo diot larunbatekoa? Eta berak asteburukoa? Zergatik joan da etxetik gaur goizean ihesi balebil bezala? Ezer esan barik. Ezkutuka.

(71. or)

Lehen atala hemen duzu irakurgai.

Liburuaren aurkezpeneko bideoa duzu segidan:

Ezpainak arrainak bezala liburuaren aurkezpen ekitaldia. from Erein argitaletxea on Vimeo.

Orrialdeak: 159

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 30, 2015
Number: 2021078
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 2703

You may be interested