Zergatik Panpox

Senarrak utzi duen emakume bat da eleberriaren protagonista eta berak kontatzen du gertatzen zaiona, lehen pertsonan. Ama da eta seme txikiagatik ez balitz, oso bakarrik sentituko litzateke. Hala ere, bakardadea oso agerian dago eleberri honetan, nahiz eta batzuetan badirudien ez duela bakarrik egoteko astirik, umea hain txikia delako.

Ama-semeen egun bat kontatzen zaigu, egun bakarra, ez osoa ordu-tarte bat ez delako azaltzen. Amaren gogoetak ere ageri dira, eta gogoeta horien artean indar hartzen du hautsi den maitasunak sortzen dizkion burutazioak.

Egilea: Arantxa Urretabizkaia
Argitaletxea: Hordago/Erein (liburuan, 1985, 1988, 1991, 1997) 2010ean epub formatuan.
Argitalpen-urtea: 1979 (1. argitalpena)

 

Hona pasarte bat:
Gaur gauean amets arraro bat egin dut. Txemak alde eginez gero, amets asko egiten ditut. Amets erotiko franko. Larrubizi nengoen, aulki batean eserita, nire oheko burukoaren gainean, zaldi baten gainean bezala. Burukoa atzetik aurrera jarrita zegoen, luzean, eta hankatartetik aurrerako zatian letra batzuk bordaturik zeuden, letra gorriak puntu urdin txiki batzuekin.
 

( 7. or)

 

Bilbo Zaharra Euskaltegiak eleberriaren gainean egindako sekuentzia didaktikoa hemen aurkituko duzu.

Segidan, berriz, Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox estreinako nobela ekarri du gogora Beñat Sarasolak ETB 1eko Sautrela saioan.






 

Orrialdeak: 63

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 27, 1979
Number: 2018545
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 4659

You may be interested