Ixa Asap!

Helduentzako ipuinak dira hauek, umorezkoa bakarra eta besteak gordinagoak, tristeagoak. Baina guztiak tentsio dezentekoak.

Lehena, ipuin saritua bere garaian, Ixa Asap! da, informatikari batek bere dendari jartzen dion izena alegia, eta ASAP akronimoak As soon as possible esan nahi du, ahalik eta azkarren egin beharrekoa, alegia. Horrela lan egin behar baitu zorionaren bila dabilen Ixak. Hauxe da umorea duen ipuina. Hortik aurrera, festa gutxi. Bigarren ipuinean protagonistak bere amesgaiztoei egin beharko die aurre. Hirugarrenean iruzurkeriak eta traizioak dira nagusi, eta laugarrenean, bikotekideen arteko mesfidantzak, elkarrenganako susmoak…
(oharrak: narrazio hauek marrazkiak dituzte eta Aitorren pena ipuina Baztango euskaran idatzita dago).

 

Egilea: Jose Luis Asensio
Argitaletxea: Autoedizioa
Argitalpen-urtea: 2015

 

 

Hona pasarte bat
Ez da ohizkoa baina zenbaitetan, Ziutatela inguruan bezala, nahiko majoa da bidegorria, eta hori ikusita jende askok ez du bitan pentsatzen haurren aulkitxoak bertan sartzeko, edo oinez edo korrikaz paseatzeko, askoz erosoago baita.

(27. or) 

Orrialdeak: 109

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Sep 18, 2015
Number: 1982068
Dialect:
  • Nahasia
Number of visits: 1732

You may be interested